Joshua Angrist
Joshua Angrist (Columbus, Ohio, 1960ko irailaren 18a) israeldar-estatubatuar ekonomialaria da. 2021eko Ekonomiako Nobel Saria jaso zuen David Card eta Guido Imbensekin batera esperimentu naturalen bidez uste orokorraren aurkako ondorio eta arrazoiak emateagatik eta emaitza horiek hobeto ulertzeko erremintak emateagatik.[1]
Ohioko familia judu batean jaio eta Pittsburghen hezi zen. Israelen bizi izan zen 1982 eta 1985 artean eta paraxutista izan zen istaeliar armadan. Ekonomia ikasi zuen Princetongo Unibertsitatean eta irakasle izan zen Harvardeko Unibertsitatean. Irakasle ere izan zen Unibertsitate Hebrearrean eta MITen.
Angristek eta Imbensek David Carden ikerketen emaitzak hobeto ulertzeko erreminta metodologikoetan sakondu dute.
Angristek eta Imbensek esperimentu natural horien emaitzak ulertzeko egon daitezkeen arazo metodologikoak konpontzeko irtenbideak eman dituzte, «eta azterlanaren gardentasuna eta, ondorioz, sinesgarritasuna handitu».
Angristek eta Imbensek egindako ekarpen metodologikoek erakusten dute esperimentu naturalak ezagutzarako iturri aberasgarria dira. Haien ikerketak hobetu egin du funtsezko gaiei erantzun bat emateko gure abilezi.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Senar, Joxerra. (2021-10-11). «Esperimentu naturalen eta lan munduaren arteko erlazioa aitortu dute Ekonomiako Nobel Sarian» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-10-15).