Edukira joan

Iratxe Jaio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Iratxe Jaio

Bizitza
JaiotzaMarkina-Xemein1976ko otsailaren 26a (48 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Familia
AmaBlanca Gomez de Segura
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakartista, eskultorea eta ikertzailea

Iratxe Jaio Gomez de Segura (Markina-Xemein, Bizkaia, 1976ko otsailaren 26a) disziplina anitzeko euskal artista eta ikertzailea da. Besteak beste, ikus-entzunezko instalazioetan, zein eskulturan aritzen da.

Iratxe Arte Ederretan lizentziaduna da (EHU). Arte Ederren ikasketak amaitu ostean, 1998an, Herbehereetara joan, eta bere prestakuntza osatu zuen Hagako KABKen (1998-2000), Rottedameko Piet Zwart Institutuan (2000-2002) eta Maastrichteko Jan van Eyck Akademian (2002-2004).

2001az geroztik Klaas van Gorkum artistarekin batera lan egiten du. Haien praktika arkeologia esperimental gisa deskriba daiteke. Existitzen diren objektuen eta dokumentuen esanahi soziala aztertzen dute, jabetu eta beste testuinguru batean birsortzeko.

Lan artistikoaren nozioa aztertu dute sormen-prozesua eta masa-ekoizpen industriala eta dagozkion lan-harremanak elkarren ondoan jarrita. Sarritan arkeologoekin lankidetzan aritu dira ondare gatazkatsuak zein materialtasunak bi diziplinetan duten funtzioa esploratzen duten proposamenak egiteko. Artista-bikoteak lan honetan sakondu ahal izan zuen, Jan Van Eyck Akademiaren Nearch bekari esker, 2015 eta 2017 artean.

Iratxe Jaio, Klaas van Gorkum ARCO 2019

Erakusketa garrantzitsuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iratxe Jaio eta Klaas van Gorkumen lanak[1] museo ugaritan egon dira ikusgai, besteak beste:

  • Réinventer le monde (autour de l'usine) (2013) FRAC-Aquitaine (Bordele)
  • Amikejo, curated by Latitudes (2011) MUSAC (Leon),
  • Agencia de Organismos Vivientes (2016), Bisitariak: Iratxe Jaio + Klaas van Gorkum (2014) Tabakalera (Donostia)
  • Gure Artea XX (2009),[2][3] Entornos Próximos (2006) Artium (Gasteiz)
  • Life’s Finest Values (2015) Kunsthalle Exnergasse (Viena)
  • Manifiesto. El arte hoy ante las dudas (2014) Fabra i Coats (Bartzelona)
  • Stem Terug (Vote Back) De Appel Arts Centre (Amsterdam)
  • Mutual Matters (2011) Konsthall C (Stockholm)
  • La Ballena Negra (The Black Whale) (2012) MARCO (Vigo)
  • 2022an Iratxe Jaio eta Klaas van Gorkum artistek Paperezko inperio baten atlasa instalazioa jarri zurten Donostiako San Telmo museoan, Museo Bikoitza programaren barruan. Museoaren bildumako mapen irudiak proiektatuko zituzten. Artistek Hinrich Sachs hautatu dute programan parte hartzeko.[4]
  • 2024an Iratxe Jaio bizkaitarrak eta bikoteak, Klaas van Gorkum herbeherearrak, ‘Bandera faltsua’ izeneko instalazioa jarri zuten Sidneyko Biurtekoan, gogorarazteko Gernikako nazien bonbardaketaren gaineko (1937) izuaren ondareak «gaurkotasun beldurgarri eta deitoragarria» duela oraindik.[5]

Bere lanak Madrilgo Sofia Erregina Museoan, Gasteizko Artiumen eta Bilboko Arte Ederren Museoan aurki daitezke.

2020an, Onder de Vleugel[7] (Under the Wing) filma sortu eta ekoitzi zuen eta Zinebi Bilboko Zinema Dokumentalaren eta Film laburren Nazioarteko Zinemaldian, sail ofizialean aurkeztu zen.

2019an, Alemanen kanposantue,[8] eskultura eta litografiaz osatutako instalazioa. Mondriaan Fonds, Azala Kreazio Espazioa y La Taller espazioek lagunduta.

Iratxe Jaio, "Alemanen kanposantue" proiektuan lanean 2019

Azken proiektu hauetaz gain, 2002 eta 2016 urteen artean honoko lan hauek aurkeztu zituzten:

2016, Naturaleza Muerta con Recipientes[9]

2016 La Solicitud de Préstamo[10]

2016 Libro de los Plagios[11]

2015 Nire ama Roman hil da (Mi madre ha muerto en Roma)[12]

2015 18 Aralık 2004[13]

2013 Work in progress[14]

2013 Últimas Palabras[15]

2012 Kepala Batu (Head of stone)[16]

2012 Beursplein Hearings[17]

2011 Police Training[18]

2011 Produciendo tiempo entre otras cosas[19]

2010 Local Ordinance[20]

2008 Quédense dentro y cierren las ventanas[21]

2007 Meanwhile, in the Living Room...[22]

2007 Let me hold your hand

2006 Of Marriages and Mortgages[23]

2005 Home at Tent[24]

2005 OpTV[25]

2004 Camilla[26]

2004 Welcome to Belfast[27]

2004 Monitoring the Dordtselaan for Maximum Peace of Mind[28]

2004 Fish lives in water[29]

2004 Marea[30]

2004 Film as fossil[31]

2003 Langs de Lijn[32]

2002 A Twenty-Four Hours a Day Revolution[33]

Kolaborazioak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aldizka, artikuluak idatzi izan ditu hainbat egunkari eta online plataformetarako. 2010ean, hileroko zutabe bat idatzi zuen Gara egunkariko Mugalari gehigarrian. 2019an Harri Porotsua saioa idatzi zuen Eremuak programaren artisten koaderno sailerako. Euskadi Irratian ere kolaborazioak egin izan ditu.

400m.[35] Iruña-Veleiako ostrakak, eta arkeologiatik arte garaikidera doan bideari buruz. Iratxe Jaio eta Klaas van Gorkum. JVE Akademia, Maastricht, Herbeherak, 2017. ISBN 978-90-72076-90-8

Konplizitateak.[36] Miren Jaio. Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia, 2011. ISBN 978-84-457-3162-8

Quédense dentro y cierren las ventanas.[37] Iratxe Jaio eta Klaas van Gorkum. Consonni, Bilbo, 2009. ISBN 978-84-937361-0-1

Hemendik horra.[38] Iratxe Jaio eta Klaas van Gorkum. Montehermoso Kulturgunea, 2008. ISBN 978-84-96845-09-1

  • 2008an Eusko Jaurlaritzaren Gure Artea saria jaso zuen.[39]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Curriculum vitae | Iratxe Jaio + Klaas van Gorkum» www.parallelports.org (Noiz kontsultatua: 2021-02-25).
  2. «ARTIUM (2002-2012): Memoria gráfica y documental - Gure Artea XX. Iratxe Jaio / Klaas van Gorkum, Asier Mendizabal, Xabier Salaberria | ARTIUM - Biblioteca y Centro de Documentación» catalogo.artium.eus (Noiz kontsultatua: 2021-03-01).
  3. Museoa, Artium. (2014-06-17). Gure Artea XX. Iratxe Jaio / Klaas van Gorkum, Asier Mendizabal, Xabier Salaberria. (Noiz kontsultatua: 2021-03-01).
  4. Imaz, Andoni. «Mundua, San Telmo museoaren eskalan» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-07-29).
  5. (Gaztelaniaz) «Iratxe Jaio lleva el bombardeo de Gernika a la Bienal de Sídney» EFE Comunica 2024-03-07 (Noiz kontsultatua: 2024-03-07).
  6. «Proyectos | Iratxe Jaio + Klaas van Gorkum» www.parallelports.org (Noiz kontsultatua: 2021-02-24).
  7. «Onder de Vleugel (Under the Wing) | Iratxe Jaio + Klaas van Gorkum» www.parallelports.org (Noiz kontsultatua: 2021-02-24).
  8. «Alemanen kanposantue | Iratxe Jaio + Klaas van Gorkum» www.parallelports.org (Noiz kontsultatua: 2021-02-25).
  9. «Naturaleza Muerta con Recipientes | Iratxe Jaio + Klaas van Gorkum» www.parallelports.org (Noiz kontsultatua: 2021-02-24).
  10. «La Solicitud de Préstamo | Iratxe Jaio + Klaas van Gorkum» www.parallelports.org (Noiz kontsultatua: 2021-02-24).
  11. «Libro de los Plagios (Book of Plagiarism) | Iratxe Jaio + Klaas van Gorkum» www.parallelports.org (Noiz kontsultatua: 2021-02-24).
  12. «Nire ama Roman hil da (Mi madre ha muerto en Roma) | Iratxe Jaio + Klaas van Gorkum» www.parallelports.org (Noiz kontsultatua: 2021-02-24).
  13. «18 Aralık 2004 | Iratxe Jaio + Klaas van Gorkum» www.parallelports.org (Noiz kontsultatua: 2021-02-24).
  14. «Work in progress | Iratxe Jaio + Klaas van Gorkum» www.parallelports.org (Noiz kontsultatua: 2021-02-24).
  15. «Últimas Palabras | Iratxe Jaio + Klaas van Gorkum» www.parallelports.org (Noiz kontsultatua: 2021-02-24).
  16. «Kepala Batu (Head of stone) | Iratxe Jaio + Klaas van Gorkum» www.parallelports.org (Noiz kontsultatua: 2021-02-25).
  17. «Beursplein Hearings | Iratxe Jaio + Klaas van Gorkum» www.parallelports.org (Noiz kontsultatua: 2021-02-25).
  18. «Police Training | Iratxe Jaio + Klaas van Gorkum» www.parallelports.org (Noiz kontsultatua: 2021-02-25).
  19. «Producing time in between other things | Iratxe Jaio + Klaas van Gorkum» www.parallelports.org (Noiz kontsultatua: 2021-02-25).
  20. «Local Ordinance | Iratxe Jaio + Klaas van Gorkum» www.parallelports.org (Noiz kontsultatua: 2021-02-25).
  21. «Stay inside. Close windows and doors | Iratxe Jaio + Klaas van Gorkum» www.parallelports.org (Noiz kontsultatua: 2021-02-25).
  22. «Meanwhile, in the Living Room... | Iratxe Jaio + Klaas van Gorkum» www.parallelports.org (Noiz kontsultatua: 2021-02-25).
  23. «Of Marriages and Mortgages | Iratxe Jaio + Klaas van Gorkum» www.parallelports.org (Noiz kontsultatua: 2021-02-24).
  24. «Home at Tent | Iratxe Jaio + Klaas van Gorkum» www.parallelports.org (Noiz kontsultatua: 2021-02-24).
  25. «OpTV | Iratxe Jaio + Klaas van Gorkum» www.parallelports.org (Noiz kontsultatua: 2021-02-24).
  26. «Camilla | Iratxe Jaio + Klaas van Gorkum» www.parallelports.org (Noiz kontsultatua: 2021-02-24).
  27. «Welcome to Belfast | Iratxe Jaio + Klaas van Gorkum» www.parallelports.org (Noiz kontsultatua: 2021-02-24).
  28. «Monitoring the Dordtselaan for Maximum Peace of Mind | Iratxe Jaio + Klaas van Gorkum» www.parallelports.org (Noiz kontsultatua: 2021-02-24).
  29. «Fish lives in water | Iratxe Jaio + Klaas van Gorkum» www.parallelports.org (Noiz kontsultatua: 2021-02-24).
  30. «Marea | Iratxe Jaio + Klaas van Gorkum» www.parallelports.org (Noiz kontsultatua: 2021-02-24).
  31. «Film as fossil | Iratxe Jaio + Klaas van Gorkum» www.parallelports.org (Noiz kontsultatua: 2021-02-24).
  32. «Langs de Lijn | Iratxe Jaio + Klaas van Gorkum» www.parallelports.org (Noiz kontsultatua: 2021-02-24).
  33. «A Twenty-Four Hours a Day Revolution | Iratxe Jaio + Klaas van Gorkum» www.parallelports.org (Noiz kontsultatua: 2021-02-24).
  34. «Publications | Iratxe Jaio + Klaas van Gorkum» www.parallelports.org (Noiz kontsultatua: 2021-02-25).
  35. «eremuak» www.eremuak.net (Noiz kontsultatua: 2021-02-25).
  36. «Complicidades = Konplizitateak = Complicities | Iratxe Jaio + Klaas van Gorkum» www.parallelports.org (Noiz kontsultatua: 2021-02-25).
  37. «Quédense dentro y cierren las ventanas | consonni» www.consonni.org (Noiz kontsultatua: 2021-02-25).
  38. «MH - publicaciones. desde aquí hasta ahí» montehermoso.net (Noiz kontsultatua: 2021-02-25).
  39. «Gure Artea 2008» www.kultura.ejgv.euskadi.eus 2008-11-13 (Noiz kontsultatua: 2021-02-24).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]