Iodopobidona
Iodopobidona, polibidona iodatua ere deitua, iodoz eta pobidonaz osatutako disoluzioa da, zauriak desinfektatzeko erabili ohi dena. Disoluzio horretan iodoaren kontzentrazioa %10 ingurukoa da.
Iodoa kloroa baino mikrobizida eraginkorragoa da. Pobidona uretan disolbagarria da, ez da toxikoa eta, tentsioaktiboa izanik, iodoaren disolbagarritasuna areagotzen du. Bi eragile horren konbinazioa oso eraginkorra da antiseptiko moduan.
Iodopobidona izen komertzial ezberdinekin merkaturatzen da, Euskal Herrian Betadine izenekoa ezagunena izanik.
Mikrobizida gisa espektro zabala du, eraginkorra baita bakterio Gram negatibo eta Gram positiboen aurka ez ezik, birus, onddoak, protozooak eta esporen aurka ere.
Zaurien desinfekzioan erabiltzeaz gain, klinika eta ospitaleetan ere ohikoa da, larruazalean aplikatzen baita ebakuntza bat egin aurretik.