Garbiñe Larrea
Garbiñe Larrea | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Urnieta, 1976ko uztailaren 1a (48 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea zuzenbide (jakintza) |
Hizkuntzak | euskara gaztelania portugesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | naturopath (en) |
Garbiñe Larrea Iturralde (Urnieta, Gipuzkoa, 1976ko uztailaren 1a) naturopata da.
Sendabelarrek dakitena. Ezagutu, bildu eta erabili argitaratu zuen 2021ean. Hurrengo urtean Sendabelar baratzea lana aurkeztu zuen. 2024an Kosmetikoak sendabelarrekin.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Garbiñe Larrea 1998/1999 ikasturtean Coimbran (Portugal) Erasmus bekarekin Zuzenbidea ikasten aritu zen eta 1999/2000 ikasturtean Socrates bekarekin jarraitu zuen.
Naturopata kolegiatua eta hezitzaile ayurvedikoa da, lanbidez, nahiz eta Zuzenbidea ikasi zuen EHU/UPV-n (2003). Sendabelarren mundua familia-tradiziotik datorkio, eta 2013tik dibulgazio-lanetan espezializatu da Urnieta, Zestoa, Mutriku, Donostia eta Gilluén (Huesca) ikastaroak emanez.
Sendabelarrei buruzko hitzaldiak eman ditu bere ibilbidean zehar eta 2018tik 2020ra EITBko Txoriene programan kolaboratzaile ere jardun zuen.[1]
Naturopatia eta iridiologiako kontsultan egiten du lan Azpeitian, Donostian eta Ondarroan.[2]
Argitalpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Sendabelarrek dakitena. Ezagutu, bildu eta erabili.[3][4]
- Sendabelar baratzea. [5]
- Kosmetikoak Sendabelarrekin.[6][7]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Garbiñe Larrea | Tabakalera - Donostia / San Sebastián» www.tabakalera.eus (Noiz kontsultatua: 2021-11-08).
- ↑ «Sendabelarren ukendua, azala zaintzeko aukerarik onena» EITB Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2021-11-08).
- ↑ «'Sendabelarrek dakitena' liburua aurkeztu du Garbiñe Larreak - Azpeitia�� uztarria.eus (Noiz kontsultatua: 2021-11-08).
- ↑ «“Sendabelarrek dakitena: ezagutu, bildu eta erabili” liburua, Garbiñe Larrea naturopataren eskutik - Eskualdea» Aiurri.eus (Noiz kontsultatua: 2022-01-23).
- ↑ «Sendabelar baratzea + EHko Hazi Ekologikoak opari!» Argia Azoka (Noiz kontsultatua: 2023-01-11).
- ↑ www.funtsak.com, Funtsak-Diseño y Programación Web-. «Kosmetikoak Sendabelarrekin - Garbiñe Larrea Iturralde» www.txalaparta.eus (Noiz kontsultatua: 2024-11-12).
- ↑ ARGIA. (2024-11-07). Garbiñe Larrearekin elkarrizketa Kosmetikoak Sendabelarrekin liburuaz. (Noiz kontsultatua: 2024-11-12).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Garbiñe Larrea Twitter
- Garbiñe Larrea Facebook
- Garbiñe Larrea Instagram
- Kanpo estekatan instagram ere jar dezakezu: garbinelarreaiturralde izenez aurkituko nauzu.
- Garbiñe Larrea: Gaitza maldizio bezala hartzen dugu, ez dugu elikadurarekin lotzen Youtube. 2021.10.21
- Elkarrizketa: Sendabelarra B plana da jendearentzat Berria, 2021.11.03
- Elkarrizketa: sendabelarrak eta pentsamendu kritikoa Bilbo Hiria Irratia.