Ezpel-sits
Ezpel-sits | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Arthropoda |
Klasea | Insecta |
Ordena | Lepidoptera |
Familia | Crambidae |
Generoa | Cydalima |
Espeziea | Cydalima perspectalis (Walker , 1859)
|
Datu orokorrak | |
Ostalaria | Ezpel arrunt eta Ezpel |
Ezpel-sitsa[1] (Cydalima perspectalis) Crambidae familiako sitsa da. Ezpelen (Buxus microphylla, Buxus sempervirens, Buxus sinica) izurritea da; larbek defoliazio larriak eragiten dituzte eta, azala ere jaten baitute, landarea ihartu daiteke[2].
Jatorriz ekialdeko Asiakoa bada ere (Japonia, Txina, Taiwan, Korea, Errusiako Ekialde Urruna eta India)[3], XXI. mende hasieran Europara iritsi zen. 2006an Alemanian detektatua izan zen, 2007an Herbehereetan, 2008an Suitza, Frantzia eta Britainia Handian, 2009an Austrian, 2011n Belgika, Hungaria, Errumania, Txekiar Errepublika, Eslovenia eta Turkian, 2013an Kroazian eta 2014an Iberiar penintsulan. Uste denez, Txinatik inportatutako ezpel arruntetan iritsi zen Europara, eta landareen merkataritzak ahalbidetu zuen horren sakabanatze azkarra[2].
Eskala txikian, Bacillus thuringiensis bakterioa izan daiteke honez gero izurrite bilakatu den horren aurkako irtenbide ekologikoa, ordu gutxian harrak akabatzen baititu. Eskala handian, hegazti sits-jaleak ekartzen dira izurritearen aurka egiteko.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Cydalima perspectalis. Euskalterm, euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-8-27).
- ↑ a b Pérez-Otero, R.; Mansilla, J.P.; Vidal, M.. Cydalima perspectalis Walker, 1859 (Lepidoptera, Crambidae): una nueva amenaza para Buxus spp. en la Península Ibérica.. aegaweb.com (Noiz kontsultatua: 2016-05-23).
- ↑ Buchsbaumzünsler (Cydalima perspectalis (Walker, 1859)). insekten-sachsen.de (Noiz kontsultatua: 2016-05-23).