Edukira joan

Erro (ibaia)

Koordenatuak: 42°45′29″N 1°24′02″W / 42.7581°N 1.4006°W / 42.7581; -1.4006
Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Nafarroako ibaiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Erro (argipena)».
Erroibai
Erro ibaia
Zuastiko zubia, Irati ibaiarekin isurtzaren parean
Datu orokorrak
Motaibai eta ur-laster
Luzera48,6 km
Geografia
Map
Koordenatuak42°45′29″N 1°24′02″W / 42.7581°N 1.4006°W / 42.7581; -1.4006
KokapenaEuskal Herria
Herrialdea Euskal Herria
Foru erkidego Nafarroa Garaia
Hidrografia
Arroaren azalera214 km²
Arro hidrografikoaEbroren arro hidrografikoa
Ur-emaria4,991 m³/s (Urrotz)
IturburuaSorogainibar (Erroibar)
(1.279 m)
Bokalea
(Irati; eskuinaldea)
Irati (Longida)
(456 m)

Erro[1][a] edo Erroibai[b] Euskal Herriko ibai bat da, Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta. 48,6 kilometro luzerarekin, Sorogainiberran Adimendiko magalean jaiotzen da, 1279 metroko altueran, eta Irati ibaian isurtzatzen da, Longida udalerriko Aos herriko inguruan, 456 metroko altueran.

Ibilbidean zehar, 214 kilometro koadroko arroko urak jasotzen ditu, eta Urrotzetik igarotzean 4,991 metro kubiko segundoko batez besteko emaria hartzen du segundoko. Kopuru hori, oro har, 0,563raino jaisten da abuztuan, euri gutxien egiten duenean, eta urtarrilaren 9,681era igotzen da, hilabete horretan euria eta elurteak ugariagoak baitira.[2]

Bere ibilbidean, Erroibar, Arriasgoiti, Lizoainibar eta Longida ibarrak zeharkatzen ditu.

Ibaiaren izen ofiziala Erro da, ibilbidearen zatirik handienean jasotzen duen izenarekin bat datorrena. Hala ere, ibilbidearen punturik altuenean beste izen batzuk ditu. Aztakarriko lepoan jaio zenetik Sorogain etxalderaino, Aztakarriko erreka izena hartzen du; eta puntu horren eta Errekaxarren arteko elkargunearen artean (Sorogain eta Ureta artean) Sorogaingo erreka bezala ezagutzen da. Hortik aurrera, Erro (ofiziala), Erro ibaia (arruntagoa, Erro kontzejuarengandik bereizteko) eta Erroibai (bereziki Erroiberran) formek hartzen dute lekukoa, sinonimoak denak.

Aztakarriko erreka bezala:

  • Zelaietako erreka (eskuinaldea)
  • Zubimearreko erreka (ezkerraldea)
  • Odiako erreka (eskuinaldea)
  • Beraskoaingo erreka (ezkerraldea)

Sorogaingo erreka bezala:

  • Itolegiko erreka (ezkerraldea)
  • Errekaxar (eskuinaldea)

Erro ibaia bezala:

  • Usainerreka (ezkerraldea)
  • Astazubiko erreka (eskuinaldea)
  • Lintzoaingo erreka (eskuinaldea)
  • Urrubeko erreka (eskuinaldea)
  • Otsobiko erreka (eskuinaldea)
  • Ziloko erreka (ezkerraldea)
  • Mendiko erreka (eskuinaldea)
  • Loizuko erreka (ezkerraldea)
  • Oiarbetako erreka (ezkerraldea)
  • Zugarragako erreka (eskuinaldea)
  • Espozko erreka (ezkerraldea)
  • Erregateko erreka (eskuinaldea)
  • Azketako erreka (ezkerraldea)
  • Peñamearko erreka (eskuinaldea)
  • Zalbako erreka (ezkerraldea)
  • Aginagako erreka (eskuinaldea)
  • Mozkerako erreka (eskuinaldea)
  • Zalbako erreka (ezkerraldea)
  • Leiungo erreka (eskuinaldea)
  • Ozkarizko erreka (ezkerraldea)
  • Janarizko erreka (ezkerraldea)
  • Beortegiko erreka (ezkerraldea)
  • Lizoaingo erreka (eskuinaldea)
  • Zugarateko erreka (eskuinaldea)
  • Esnako erreka (eskuinaldea)
  • Latsagako erreka (ezkerraldea)
  • Oletako erreka (ezkerraldea)
  • Itzagaondoko erreka (eskuinaldea)

Zehartatutako herriak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nabarmendutako zubiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. /éro/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza lehengo silaban
  2. /éro.ibài/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza lehengoan eta kamutsa laugarren silaban

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]