Alhama
Alhama | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | ibai eta ur-laster |
Luzera | 84 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°11′02″N 1°43′05″W / 42.183889°N 1.718056°W |
Estatu burujabe | Espainia |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | |
Arroaren azalera | 1.253,6 km² |
Arro hidrografikoa | Ebroren arro hidrografikoa |
Bokalea () | Ebro |
Alhama[1] Soria, Errioxa eta Nafarroa zeharkatzen dituen ibai bat da, Ebro ibaiaren eskuineko ibaiadarretako bat.
Izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Alhama izena arabierazko Al Hamma لحامة, hitzetik dator, eta hizkuntza hartan "ur termalak" esan nahi du. Izan ere, Fiteron bainuetxe edo termak daude ibaiaren ondoan, han Alhamari lotzen zaizkion iturburu termalak aprobetxatuz.
Corellan eta Alfaron berriz, beste izen bat du: Río Mayor (euskaraz: "ibai nagusia") hain zuzen ere.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Soriako Almuerzo mendilerroan, Suellacabras herrian, iturria du. Hortik 84 kilometroko ibilbidea egiten du. Soriatik irten eta Errioxan sartzen da. Errioxatik Nafarroara sartzen da, non Fitero, Cintruenigo eta Corella zeharkatzen dituen. Alfaro herrian Ebro ibaira isurtzen ditu bere urak.
Zeharkatzen dituen herriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hona hemen zerrenda iturritik ahora:
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia: 166. araua: Euskal Herriko ibaiak.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |