1794
Itxura
1794. urtea | |
---|---|
Kronologia | |
Mendeak | XVII.a • XVIII.a • XIX.a |
Hamarkadak | 1770(e)koa • 1780(e)koa • 1790(e)koa • 1800(e)koa • 1810(e)koa |
Urteak | 1791 • 1792 • 1793 • 1794 • 1795 • 1796 • 1797 |
Beste egutegi batzuetan | |
Gregoriotar egutegia | 1794 MDCCXCIV |
Ab urbe condita | 2547 |
Armeniar egutegia | 1243 ԹՎ ՌՄԽԳ |
Bahá'í egutegia | -50 – -49 |
Bengaliar egutegia | 1201 |
Berber egutegia | 2744 |
Egutegi budista | 2338 |
Myanmarko egutegia | 1156 |
Bizantziar egutegia | 7302 – 7303 |
Koptoen egutegia | 1510 – 1511 |
Etiopiar egutegia | 1786 – 1787 |
Hebrear egutegia | 5554 – 5555 |
Egutegi hinduak | |
Bikram Samwat | 1850 – 1851 |
Shaka Samvat | 1716 – 1717 |
Kali Yuga | 4895 – 4896 |
Iraniar egutegia | 1172 – 1173 |
Islamiar egutegia | 1208 – 1209 |
Japoniar egutegia | Kansei 6 (寛政6年) |
Korear egutegia | 4127 |
Thailandiar eguzki egutegia | 2337 |
Holozeniar egutegia | 11794 |
Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!
Gertaerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Otsailaren 19a – Frantziar armadatik desertatu zuten Itsasuko 47 gaztek, Baztanera ihes eginez. Ondorioz, errepresio itzela ezagutu zuten Lapurdin.
- Martxoaren 3a - Sara, Itsasu eta Azkaineko herritar guztiak eta Ezpeleta, Ainhoa, Zuraide, Kanbo eta Makeako “susmagarriak” deserriratzeko agindua eman zuten Jean-Baptiste Cavaignac eta Jacques Pinet agintariek Parisen, Frantziako Iraultzaren testuinguruan.
- Martxoaren 13a – Manech Etcheverry eta Taulo Garat itsasuarrak hil zituzten gillotinaz burua moztuta. Frantziako Armadatik desertatu zuten inguruko 47 gazteri Hego Euskal Herrira muga zeharkatzen laguntzea egotzi zieten.
- Uztailaren 27a – Frantziarrek deportaturiko lapurtarrei beren etxeetara itzultzeko baimena eman zieten. Biziraun zutenek irailean beren herrietara itzultzean, ondasunak lapurtu zizkietela ikusi zuten.
- Abuztuaren 1a – Donostiako alkate zen Juan Jose Vicente Mitxelenak idatzi bat helarazi zien hiria inguratzen ari ziren tropa frantziarrei, hiriaren giltzak eskainiz “baldin eta hiriari errespetatzen bazizkioten gobernua, foruak, askatasunak, jabetzak eta errentak”.
- Abuztuaren 14a – Gipuzkoako Errepublika independentea eratzeko proposamena egin zuten Gipuzkoako Batzar Nagusiek. Frantziarren inbasioa gertatzen ari zen bitartean, Getarian bildu ziren 46 herritako batzarkideak eta adierazpen politikoa adostu zuten.
- Abuztuaren 29a – Armada frantsesak Eibar erre zuen.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Urtarrilaren 11a – Frantsesa izendatu zuten dokumentu ofizialetarako hizkuntza bakar Frantzian.
- Martxoaren 3a – Jean-Baptiste Cavaignac eta Jacques Pinet frantses Konbentzio Nazionaleko mandatarien aginduz, "doilortzat" hartu ziren Sara, Itsasu eta Azkaine herriak haizekorraren 13ko ordenantza batean, eta lapurtarren deportazioari hasiera eman.
- Ekainaren 27a – Maximilien Robespierre atxilotu zuten 17.000 "iraultzaren etsaien" exekuzioa sustatu zuelako.
- Urriaren 15a – Konbentzio Gerra: Espainiar tropek Lekunberritik Irurtzuneraino egin behar izan zuten atzera.
- Urriaren 24a – Ejerzito frantsesa Irurtzun hartzen saiatu zen.
Arte eta kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zientzia eta teknologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kirolak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jaiotzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Urtarrilaren 3a – Joseph Lebeau, Belgikako lehen ministroa (h. 1865).
- Urtarrilaren 15a – Rafael Arístegui Vélez, euskal jatorriko espainiar militar eta politikaria (h. 1863).
- Otsailaren 21a – Antonio López de Santa Anna, mexikar militarra eta politikaria (h. 1876).
- Otsailaren 25a – Gerrit Schimmelpenninck, Herbehereetako lehen ministroa (h. 1863).
- Otsailaren 26a – Barthélemy de Theux de Meylandt, Belgikako lehen ministroa (h. 1874).
- Martxoaren 10a – Henriette d'Angeville, Mont Blanc gailurrera iritsi zen bigarren emakumea (h. 1871).
- Martxoaren 15a – Friedrich Christian Diez, latin hizkuntzetan espezializatutako alemaniar hizkuntzalaria (h. 1867).
- Martxoaren 16a – Ami Boué, austriar geologoa (h. 1881).
- Martxoaren 26a – Julius Schnorr von Carolsfeld, alemaniar margolaria (h. 1872).
- Apirilaren 2a – Jose Antonio Muñagorri, gipuzkoar militarra (h. 1841).
- Apirilaren 10a – George Merryweather, ingeles medikua eta asmatzailea (h. 1870).
- Apirilaren 10a – Matthew Calbraith Perry, estatubatuar itsasgizona eta militarra (h. 1858).
- Apirilaren 17a – Carl Friedrich Philipp von Martius, alemaniar botanikari eta esploratzailea (h. 1868).
- Ekainaren 6a – Jose Agustin Iparragirre, gipuzkoar konfiteroa eta Jose Mari Iparragirre kantariaren aita.
- Uztailaren 18a – Feargus O'Connor, langile klasearen aldeko irlandar politikaria (h. 1855).
- Uztailaren 27a – Juan Domingo Untzueta, bizkaitar argitaldaria (h. 1870).
- Abuztuaren 9a – Achille Valenciennes, frantziar zoologoa (h. 1865).
- Abuztuaren 29a – Léon Cogniet, frantziar historia eta erretratuen margolaria (h. 1880).
- Irailaren 24a – Jeanne Villepreux-Power, frantziar itsas-biologo aitzindaria (h. 1871).
- Urriaren 7a – Wilhelm Müller, alemaniar olerkari lirikoa (h. 1827).
- Azaroaren 3a – William Cullen Bryant, estatubatuar olerkari eta kazetaria (h. 1878).
- Abenduaren 27a – Christian Albrecht Bluhme, Danimarkako lehen ministroa (h. 1866).
Heriotzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Urtarrilaren 8a – Sarah Walmsley, britainiar jostun, aktore eta abeslaria.
- Urtarrilaren 10a – Georg Forster, alemaniar naturalista, etnologo, bidaia idazle, kazetari eta iraultzailea (j. 1754).
- Urtarrilaren 16a – Edward Gibbon, britainiar historialaria, Tazitoren garaitik izan den garrantzitsuena askoren ustez (j. 1737).
- Otsailaren 10a – Jacques Roux, frantziar iraultzailea (j. 1752).
- Otsailaren 19a – Étienne-Charles de Loménie de Brienne, frantziar kardinal eta estadista (j. 1727).
- Martxoaren 24a – Jacques-Rene Hebert, frantziar politikari, iraultzaile eta kazetaria (j. 1757).
- Martxoaren 28a – Nicolas de Condorcet, Condorceteko markesa, frantziar filosofo, matematikari eta politikaria (j. 1743).
- Apirilaren 5a – Camille Desmoulins, abokatua, kazetaria eta Frantziako Iraultzako parte hartzaile nabarmendua (j. 1760).
- Apirilaren 5a – Georges Jacques Danton, Frantziako Iraultzako protagonista handienetakoa (j. 1759).
- Apirilaren 13a – Nicolas Chamfort, frantziar idazlea (j. 1741).
- Apirilaren 17a – Angelique du Coudray, frantziar emagina, "Erditzearen artea" jendartean erakutsi zuen lehen emagina (j. c. 1712).
- Apirilaren 27a – James Bruce, eskoziar geografo, esploratzaile eta bidaia-idazlea (j. 1730).
- Maiatzaren 6a – Suzanne Curchod, frantziar-suitzar literatura areto arduraduna eta idazlea (j. 1737).
- Maiatzaren 8a – Antoine Lavoisier, frantziar kimikaria (j. 1743).
- Ekainaren 7a – Joseph Matenot, Frantziako Iraultzako gerretan aritutako frantziar jenerala (j. 1750).
- Ekainaren 8a – Gottfried August Bürger, alemaniar olerkaria (j. 1747).
- Ekainaren 27a – Wenzel Anton Kaunitz, austriar politikaria (j. 1711).
- Uztailaren 25a – André Chénier, frantziar olerkaria (j. 1762).
- Uztailaren 28an, gillotinatuak:
- Georges Couthon, frantziar politikari eta iraultzailea (j. 1755).
- Maximilien Robespierre, frantziar iraultzailea (j. 1758).
- Louis de Saint-Just, Frantziako Iraultzako protagonista (j. 1767).
- Abuztuaren 17a – Elisabet Augusta Sulzbachekoa, Wittelsbach etxeko kondesa (j. 1721).
- Irailaren 9a – Juan de Orobiogoitia Agirre, bizkaitar merkataria (j. 1718).
- Irailaren 19a – Madeleine Larralde, Konbentzioko armadari aurka egiteagatik hil zuten Sarako emakumea, gillotinan (j. 1759).
- Azaroaren 2a – Maria Teresa Borboikoa, Espainiako infanta (j. 1791).
- Azaroaren 16a – Rudolf Erich Raspe, alemaniar idazle, liburuzain eta zientzialaria (j. 1736).
- Azaroaren 22a – Alison Cockburn, eskoziar poeta, txantxazale eta socialitea (j. 1712).
- Azaroaren 28a – Cesare Beccaria, italiar filosofo, legelari eta ekonomialaria (j. 1738).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Denbora unitateak | ||
---|---|---|
attosegundo • femtosegundo • pikosegundo • nanosegundo • mikrosegundo • milisegundo • segundo
|