Edukira joan

Juan de Orobiogoitia Agirre

Wikipedia, Entziklopedia askea
Juan de Orobiogoitia Agirre
Bizitza
JaiotzaIurreta1718ko irailaren 13a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza1794ko irailaren 9a (75 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakmerkataria

Juan Lejarzegi Orobiogoitia Agirre Iurretan jaio zen, 1718ko irailaren 13an. Rosa de Aguirre eta Sebastián de Orobiogoitiaren semea zen[1]. Bere testamentuan agertzen den atxikimenduaren arabera, Orobion kokatuta dagoen Orobiogoitia baserrian jaio zela ondorioztatu da. Dokumentu horretan Goiuriko Agirre baserria ere aipatzen da, bere amaren familiarena.

Peru aldera joan zen eta bere bizitza Lima hirian eman zuen, gaur egun Lima izenarekin ezagutzen dena. Ez dago hango bizipenei buruzko argibide askorik. Ezkongabea bizi izan zen. "Consulado de Lima" erakundearen aholkularia izan zen eta merkataritzan lanean dirutza handia egin zuen.

1794ko irailaren 9an zendu zen eta urriaren 4ean zabaldu zuten bere testamentua.

Gaur egun, Iurretan badago Juan Orobiogoitia izeneko bigarren hezkuntzako ikastetxe publikoa[2].

Orobiogoitia BHIko webgunean ikus daiteke Juan Orobiogoitiak utzitako testamenduaren transkripzio bat, Gerediaga elkarteko Jon Irazabal Agirrek testamentu horren eta ondoren sortutako fundazioen inguruan, 1996an argitaratu zuen ikerketa batean oinarrituta (Testamentua-eta gaztelaniaz daude jatorrian).

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Iurretako Udala - Herritar ospetsuak» www.iurreta.eus (Noiz kontsultatua: 2019-02-27).
  2. Orobiogoitia BHI > Historia


Biografia
Bizkaia
Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.