Edukira joan

Thor Heyerdahl

Wikipedia, Entziklopedia askea
Inprimatzeko bertsioa dagoeneko ez dago onartuta, eta baliteke errepresentazio erroreak izatea. Egunera itzazu zure nabigatzaileko laster-markak, eta horren ordez erabil ezazu nabigatzaileko inprimatze funtzio lehenetsia.
Thor Heyerdahl

(1980(e)ko hamarkada)
Bizitza
JaiotzaLarvik1914ko urriaren 6a
Herrialdea Norvegia
HeriotzaColla Micheri (en) Itzuli2002ko apirilaren 18a (87 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: garuneko minbizia
Familia
AitaThor Heyerdahl
AmaAlison Martine Lyng
Ezkontidea(k)Liv Rockefeller  (1936ko abenduaren 24a -  1947)
Yvonne Dedekam-Simonsen (en) Itzuli  (1949 -  1969)
Jacqueline Beer  (1996 -  2002ko apirilaren 18a)
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaOsloko Unibertsitatea
(1933 - : zoologia, geografia
Hezkuntza-mailaDoktoretza
Tesi zuzendariaKristine Bonnevie
Hizkuntzaknorvegiera
ingelesa
italiera
Jarduerak
Jarduerakesploratzailea, antropologoa, arkeologoa, historialaria, gidoilaria, itsas-biologoa, abenturazalea, film-zuzendaria, marinela, etnografoa, world traveler (en) Itzuli, idazlea, bidaiaria eta ikertzailea
Jasotako sariak
InfluentziakKristine Bonnevie
KidetzaNorvegiako Zientzia eta Letren Akademia
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateismoa

IMDB: nm0382217 Allocine: 11772
Find a Grave: 6380670 Edit the value on Wikidata

Thor Heyerdahl (Larvik, 1914ko urriaren 6a - Colla Micheri, Italia, 2002ko apirilaren 18a) norvegiar esploratzailea, etnografoa eta abenturazalea izan zen. Horretaz gain, zoologia, geografia eta antropologiako ezagutza sakonak ere bazituen. Batez ere, antzinako zenbait herriren migrazio ereduei buruzko teoriengatik ezaguna da.

Bizitza

Thor Heyerdahlen aipua, Kon Tiki Museoaren kanpoaldean (Oslo, Novegia).

Osloko Unibertsitatean egin zituen ikasketak. 1947an Kon-Tiki espedizioa egin zuenean famatu zen. Bidaia horrekin frogatu nahi zuen Hego Amerikako indiarrek Ozeano Bareko uharteetara emigratu ahal izan zutela. El Callaotik (Peru) abiatuta, Tuamotu uharteetaraino (Polinesia) 5000 miliako (8000 km) bidaia egin zuen, laguntzaile talde txiki batekin, 101 egunean, Peruko indiarrek antzina erabiltzen zituztenak bezalako baltsa batean (Kon-Tiki deitua). Hego Amerikako enbor, landare eta material naturalez egindako almadia edo baltsa hartako eskifaia sei gizonek osatu zuten: Heyerdahl, Knut Haugland, Bengt Danielsson, Erick Hesselberg, Torstein Raaby eta Herman Watzinger.

Bere migrazio teoria frogatzeko beste saio batean, espedizio arkeologikoak egin zituen Galapago uharteetara (1954), Pazko uhartera, eta Ozeano Bareko ekialdera (1955-1956).

Ra II ontzia, Kon Tiki Museoan.
Tigris ontzi kanaberazkoaren maketa (Güímarko Piramideak, Tenerife, Kanariak).

Geroago, antzinako egiptoarrek, duela lau mila urte, Hego Ameriketara iritsita azteka eta inka zibilizazioak sortu ahal izan zituztela frogatu nahirik, Ozeano Atlantikoa zeharkatzen ahalegindu zen papirozko ontzi batean, Afrika iparraldetik abiatuta (Ra I, 1969an; Ra II, 1970ean). Lehen ahaleginak huts egin zuen, 4.500 kilometro egin ondoren. Bigarrenak, ordea, Bridgetownen lehorreratzea lortu zuen, Barbados uhartean, 57 bidaia egunen ondoren.

1970eko hamarraldiaren bukaeran, 9.980 kilometroko bidaia hasi zuen kanaberazko ontzi batean (Tigris), sumertarrek duela bost mila urte Iraketik Indiako ozeanora joateko erabili ahal izan zuten migrazio bide bat bazela frogatzeko. Bidaia hura bertan behera utzi behar izan zuen, ordea, Etiopiako gerrarengatik.

Haren espedizio ospetsuenari buruzko Kon-Tiki Museoa Norvegiako Oslo hiriburuan dago.

Lan nagusiak

  • Kon-Tikiren espedizioa, Aku-Aku, Pazko uhartearen sekretua (1958)
  • Raren espedizioak (1970)
  • Ameriketako indiarrak Ozeano barean (1958)
  • Tigrisko espedizioa (1973).

Kon-Tiki bidaiaren filmazioak Oscar saria irabazi zuen 1951n.

Ikus gainera

Erreferentziak

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Thor Heyerdahl Aldatu lotura Wikidatan