Osloko Unibertsitatea
Osloko Unibertsitatea, Norvegiako unibertsitate nagusia.
Universitetet i Oslo du izen ofiziala 1939az geroztik. 1811n fundatu zuten, Kopenhageko eta Berlingo unibertsitateen ereduari jarraituz. Orduan, Det Kongelige Frederiks Universitet (norvegieraz) eta Universitas Regia Fredericiana (latinez) jarri zioten izena, Frederiko VI.a Danimarkako eta Norvegiakoaren omenez. Norvegiako unibertsitate bakarra izan zen 1946ra arte; hori dela eta, universitetet deitzen zioten, hau da, unibertsitatea.
Gaur egun, 27.700 ikasle eta 6.000 langile inguru ditu.
Unibertsitateak fakultate hauek ditu: teologia, luteranismoa, zuzenbidea, medikuntza, humanitateak, matematika eta natura zientziak, odontologia, gizarte-zientziak eta hezkuntza. Zuzenbide Fakultatea Karl Johans Gateko campus zaharrean dago, hiriburuko kale nagusian; gainerako fakultateak, berriz, campus moderno batean daude, 30eko hamarkadan eraikitako Blindern campusean, alegia.
Unibertsitate honekin lotura estua izan dute bost Nobel saridunek, besteak beste, Fridtjof Nansen (Bakearen Nobel sariduna), Ragnar Frisch (Ekonomiako Nobel sariduna) eta Odd Hasselek (Kimikako Nobel sariduna).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Osloko Unibertsitatearen webgune ofiziala