Irailaren 8
Itxura
Irailaren 8a gregoriotar egutegiaren urteko berrehun eta berrogeita hamaikgarren eguna da, 252.a bisurteetan. 114 egun falta dira urtea amaitzeko.
|
|
Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.
Gertaerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1976 – Guardia Zibilak Josu Zabala gaztea hil zuen Hondarribiko jaietan. Gertaeren ondorioz, Mercedes Iridoi Olaskoaga alkateak dimisioa aurkeztu zuen.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1918 – Río Muniko zigor-espedizioak Mawomo eta inguruko herriak erasotzeari ekin zion.
- 1944 – Bigarren Mundu Gerra: lehenengo V2 misila bota zuten Britainia Handian.
- 1951 – AEBek eta Japoniak elkarrekiko bake eta segurtasun akordioak sinatu zituzten.
- 1978 – Ostiral Beltzean, Irango armadak Teherango Jaleh plazan manifestariak tirokatu eta, gutxienez, 64 pertsona hil zituen.
- 1991 – Mazedoniak Jugoslaviarekiko independentzia proklamatu zuen.
- 2000 – Palestinan Bigarren Intifada hasi zen. Gatazka Jerusalemgo Al Aksa meskitan sortu zen militarrek inguratu eta herritarrak jipoitzen hasi zirenean.
- 2004 – NASAren Genesis sondak lurrarekin talka egin zuen bere jausgailuak huts egin ondoren.
- 2006 – Joan Clos Bartzelonako alkate ohiak, Jose Montilla ordezkatu zuen, Industria Ministro moduan.
- 2018 – Lehenengo aldiz Euskal Diasporaren Eguna ospatu zen.
- 2023 – Marrakexetik 70 kilometro hegoaldera izandako lurrikara Afrikako eremu horretan azken hamarkadetan izan den lurrikararik latzena izan zen. Gutxienez 2.946 pertsona hil eta 5.674 zauritu ziren.
Arte eta kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2015 – Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean James Joyce irlandar idazlearen Ulises eleberriaren euskarazko lehenbiziko itzulpena aurkeztu zen, Xabier Olarra itzultzaile eta idazleak egina.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1995 – Last of the Dogmen ("Azken Txakurgizonak") filma estreinatu zen, Tab Murphyk zuzendu eta Tom Berenger eta Barbara Hershey aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1995 – To Wong Foo, Thanks for Everything! Julie Newmar ("Wong Foori, Eskerrik Asko Denarengatik! Julie Newmar") filma estreinatu zen, Beeban Kidronek zuzendu eta Wesley Snipes, Patrick Swayze, John Leguizamo eta Stockard Channing aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1998 – Elizabeth ("Elisabet") filma estreinatu zen, Shekhar Kapurek zuzendu eta Cate Blanchett, Geoffrey Rush, Christopher Eccleston, Joseph Fiennes, John Gielgud, Richard Attenborough eta Kenny Doughty aktoreek antzeztu zuten.
- 2001 – "Arrazakeriaren aurkako Mundu Konferentzia" hasi zen Durban-en (Hegoafrika).
Zientzia eta teknologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kirolak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2013 – Kontxako Bandera: Gizonezkoetan Hondarribia Arraun Elkartea irabazle izan zen, aldiz emakumezkoetan Zumaiako Aita Mari Arraun Elkartea.
- 2024 – 2024ko Kontxako Bandera: Bermeo Urdaibai Arraun Elkartea (gizonezkoak) eta Donostia Arraun Lagunak (emakumezkoak) irabazle.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2002 – Serbia eta Montenegroko saskibaloi selekzioak 2002ko Munduko Txapelketa irabazi zuen finalean Argentina garaituta.
- 2013 – 2020ko Udako Olinpiar Jokoak ospatzeko Japoniako Tokio hiriaren hautagaitza Istanbul eta Madrilgoari gailendu zitzaien.
Jaiotzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1655 – Domingo Urbizu, gipuzkoar goi-funtzionarioa eta arte bildumagilea (h. 1701).
- 1746 – Jacques Barthélémy Gramont de Castéra, lapurtar politikaria, Bordeleko alkatea (h. 1816).
- 1749 – Dominique Joseph Garat, lapurtar abokatu, kazetari eta filosofoa (h. 1833).
- 1769 – Mariano Luis Urkixo, Espainiako Karlos IV.aren garaian Lehenengo Estatu-Idazkari bitartekoa (h. 1817).
- 1791 – Martin Goihetxe, euskal idazlea eta apaiza (h. 1859).
- 1815 – Mariano Jose Ibarguengoitia Zuloaga, bizkaitar apaiza, Karitateko Jesusen Zerbitzarien sortzailetako bat (h. 1888).
- 1873 –
- Daría Campillo Paniagua, Daría Santa Sofiarena, arabar moja karmeldarra (h. 1936).
- Luis Maria Unamuno, bizkaitar agustindar fraide eta botanikaria, onddotan aditua (h. 1943).
- 1878 –
- Kepa Enbeita, Urretxindorra, bizkaitar idazle eta bertsolaria (h. 1942).
- Nestor Zubeldia, nafar apaiz, idazle eta pentsalaria (h. 1963).
- 1880 – Adriana Otaño, gipuzkoar bertsolaria (h. 1963).
- 1890 – Gregorio Sena, gipuzkoar futbolaria (h. 1966).
- 1921 – Jose Luis Bilbao Mentxaka, Bala Beltz, Athletic Klubeko erandioztar futbolaria (h. 2014).
- 1927 – Patxi Altuna, gipuzkoar euskalaria, idazlea eta jesulaguna (h. 2006).
- 1928 – Teresa Aldamiz, filipinar-bizkaitar poeta, kazetaria eta itzultzailea, Manilan (h. 2012).
- 1929 – Kontxi Belandia Lekue, bizkaitar euskaltzalea (h. 2020).
- 1930 – Jose Luis Isasi Montalban, Gasteizko jaietan Zeledon izandako lehenengo pertsona (h. 2007).
- 1939 – Pello Irujo Elizalde, nafar politikari abertzalea (h. 2008).
- 1947 – Jakes Lafitte, ingeniari, idazle eta iritzi emailea, Scrable jokoaren euskarazko bertsioaren sortzailea, Tolosa Okzitanian.
- 1951 – José María Zuluaga, bizkaitar futbolaria (h. 2023).
- 1955 – Peio Jorajuria, lapurtar idazle eta kazetaria.
- 1958 – Jean-Michel Aphatie, zuberoar kazetaria.
- 1962 – Jean-Félix Lalanne, jordano-euskaldun jatorriko lapurtar gitarra-jole eta musikagilea, Nizan.
- 1963 – Juan Lopez de Uralde, gipuzkoar ekintzaile ekologista.
- 1968 – Eleder Acedo, bizkaitar futbolari ohia.
- 1969 – Txomin Larrainzar, nafar futbolari ohia.
- 1971 – Óscar Urralburu, nafar unibertsitateko irakasle eta Ahal Duguko politikaria.
- 1973 – Izarne Lizaso, gipuzkoar psikologo, ikertzaile eta EHUko irakaslea.
- 1975 – Mikel Santiago, eleberri beltzen bizkaitar idazlea.
- 1983 – Silvia Ederra, nafar eskubaloi jokalaria.
- 1992 – Ane Barandiaran, gipuzkoar sofbol jokalaria.
- 1999 – Hodei Ezpeleta, Bihurri, gipuzkoar aizkolaria.
- 2003 - Haimar Etxeberria, gipuzkoar txirrindularia.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1157 – Rikardo Lehoi Bihotz, Ingalaterrako erregea (1189-1199).
- 1207 – Antso II.a Portugalgoa, Portugalgo erregea (h. 1248).
- 1413 – Katalina Boloniakoa, italiar erlijioso, mistiko eta artista (h. 1463).
- 1474 – Ludovico Ariosto, italiar olerkari eta antzerkigilea (h. 1533).
- 1588 – Marin Mersenne, frantziar fraide, matematikari eta filosofoa (h. 1648).
- 1593 – Toyotomi Hideyori, Toyotomi Hideyoshi jeneralaren semea.
- 1621 – Luis II.a Borboi-Condékoa, Frantziako errege-odoleko lehen printzea eta mariskal militarra (h. 1686).
- 1633 – Fernando IV.a Hungariakoa, Bohemia, Hungaria, Kroazia eta Erromatarren erregea (h. 1654).
- 1652 – Luisa Roldán, La Roldana, espainiar eskultore barrokoa (h. 1706).
- 1749 –
- Yolande de Polignac, Marie Antoinette erreginaren laguna eta konfidentea (h. 1793).
- Marie-Thérèse-Louise de Savoie-Carignan, Lamballeko printzesa, frantziar aristrokrata (h. 1792).
- 1767 – August Wilhelm Schlegel, von Schlegel, alemaniar idazle, itzultzaile eta pentsalaria (h. 1845).
- 1774 – Anna Katharina Emmerick, alemaniar lekaimea (h. 1824).
- 1779 – Mustafa IV.a, Otomandar Inperioko sultana (h. 1808).
- 1780 – Jean-Marie de Lamennais, frantziar apaiz katolikoa (h. 1860).
- 1783 – Nikolai Frederik Severin Grundtvig, daniar idazlea (h. 1872).
- 1803 – Léon Faucher, Frantziako lehen ministroa (h. 1854).
- 1820 – Matilda Hays, ingeles idazlea, itzultzailea, kazetaria, editorea eta aktorea (h. 1897).
- 1828 – Margaret Olivia Slocum Sage, estatubatuar irakaslea eta filantropoa (h. 1918).
- 1830 – Frederic Mistral, okzitanierazko poeta, 1904ko Literaturako Nobel Saria (h. 1914).
- 1831 – Wilhelm Raabe, alemaniar eleberrigilea (h. 1910).
- 1833 – Paul Raymond, frantziar artxibozain eta historialaria (h. 1878).
- 1841 – Antonin Dvorak, txekiar musikagilea (h. 1904).
- 1851 – Maxim Kovaliewski, errusiar historialaria (h. 1916).
- 1857 – Georg Michaelis, Alemaniako kantzilerra (h. 1936).
- 1862 – Mariano Benlliure, espainiar eskultorea (h. 1947).
- 1871 – Mary Hallock-Greenewalt, estatubatuar asmatzailea eta piano-jotzailea (h. 1950).
- 1873 –
- Sante Geronimo Caserio, italiar anarkista, Marie François Sadi Carnot Frantziako presidentearen hiltzailea (h. 1894).
- Alfred Jarry, frantziar idazlea, absurduaren antzerkiaren aitzindaria (h. 1907).
- 1886 – Siegfried Sassoon, ingeles olerkaria, Lehen Mundu Gerrako garrantzitsuenetakoa (h. 1967).
- 1888 – Aliza Greenblatt, estatubatuar yiddishazko poeta (h. 1975).
- 1893 – Ruth Matilda Anderson, estatubatuar argazkilaria (h. 1983).
- 1900 – Adela Velarde Pérez, Adelita, mexikar militar eta aktibista (h. 1971).
- 1901 – Hendrik Verwoerd, Hegoafrikako lehen ministroa, apartheid sistemaren sortzaile eta bultzatzailetzat hartua (h. 1966).
- 1903 – Marthe Vogt, alemaniar neurozientzialaria (h. 2003).
- 1907 – Jean Aerts, belgikar txirrindularia (h. 1992).
- 1910 – Jean-Louis Barrault, frantziar antzezle eta antzerki-zuzendaria (h. 1994).
- 1912 – Alexander Mackendrick, eskoziar-estatubatuar film zuzendaria (h. 1993).
- 1914 – Dimitrios I.a Konstantinoplakoa, Konstantinoplako patriarka ekumenikoa (h. 1991).
- 1915 – Manuel Tuñón de Lara, espainiar historialaria, Espainiako historiografiaren berritzaile nagusietako bat (h. 1997).
- 1918 – Derek Harold Richard Barton, britainiar kimikaria, 1969 Kimikako Nobel Saria (h. 1998).
- 1921 – Vicente Mortes Alfonso, espainiar politikaria (h. 1991).
- 1923 – Melitta Marxer, liechtensteindar ekintzaile sufragista (h. 2015).
- 1924 – Hazel Brooks, estatubatuar aktore eta modeloa (h. 2002).
- 1925 – Peter Sellers, ingeles aktorea (h. 1980).
- 1926 – Sergio Pininfarina, italiar automobil-diseinatzailea (h. 2012).
- 1932 – Patsy Cline, estatubatuar country abeslaria (h. 1963).
- 1933 –
- Asha Bhosle, Ashaji, indiar abeslaria.
- Fresia Saavedra, ekuadortar egile abeslaria (h. 2024).
- Donald Triplett, estatubatuar bankaria (h. 2023).
- 1934 – Peter Maxwell Davies, abangoardiako ingeles musikagilea (h. 2016).
- 1935 – William Vance, belgikar komikigilea (h. 2018).
- 1938 –
- Manuela Barros Ferreira, portugaldar ikertzaile, filologo eta idazlea (h. 2022).
- Adrian Cronauer, AEBetako Aire Armadako sarjentu eta disc jockeya (h. 2018).
- 1941 – Bernie Sanders, estatubatuar politikari, irakasle eta idazlea.
- 1942 – Douglas Trumbull, estatubatuar zinema zuzendari, ekoizle eta gidoilaria, efektu berezien aitzindarietako bat (h. 2022).
- 1943 –
- Beatriz Allende, txiletar mediku eta politikaria (h. 1977).
- Alain Bergala, frantziar zinemagile eta saiakeragilea.
- Negasso Gidada, Etiopiako presidentea (h. 2019).
- 1945 –
- Ida Henrietta Hyde, estatubatuar fisiologoa (h. 1945).
- Ron "Pigpen" McKernan, estatubatuar musikari eta abeslaria, Grateful Dead taldearen sortzaileetakoa (h. 1973).
- 1946 –
- Beriz Belkić, Bosnia eta Herzegovinako presidentea (h. 2023).
- Aziz Sancar, turkiar biologoa, 2015eko Kimikako Nobel Saria.
- 1950 –
- Anton Shammas, palestinar idazle, poeta eta itzultzailea.
- Pierre Wininger, frantziar komiki gidogile eta marrazkilaria (h. 2013).
- 1952 – François Sangalli, frantziar errugbilaria.
- 1953 –
- Margo Oberg, estatubatuar surflaria.
- Esther Takeuchi, estatubatuar material-zientzialaria eta ingeniari kimikoa.
- 1954 – Ruby Bridges, estatubatuar giza-eskibideen aldeko ekintzailea, zurien eskolara joaten lehen afroamerikarra.
- 1957 – Esperanza Oña, espainiar politikaria.
- 1960 –
- Stéfano Casiraghi, italiar enpresaria (h. 1990).
- Aimee Mann, estatubatuar abeslari, kantautore eta aktorea.
- 1963 – Li Ning, txinatar gimnasta artistiko ohia.
- 1964 – Dunja Mijatović, Europako Kontseiluko giza eskubideen komisarioa.
- 1966 – Carola Häggkvist, suediar abeslaria eta musikagilea.
- 1967 – Pilar Pérez Solano, espainiar zinema-zuzendari, ekoizle eta gidoilaria.
- 1971 –
- Martin Freeman, ingeles aktorea.
- Lobé Ndiaye, senegaldar idazle eta dokumentalista.
- 1972 – Marcos Serrano, espainiar txirrindulari ohia.
- 1973 –
- Marta Fernández Vázquez, espainiar kazetaria, telebista aurkezlea eta idazlea.
- Rosa Garcia, timortar kazetaria.
- 1976 – Marcela Topor, errumaniar kazetaria, Carles Puigdemonten emaztea.
- 1978 – Masahiro Koga, japoniar futbolari ohia.
- 1979 –
- Péter Lékó, hungariar xake-jokalaria.
- Pink, estatubatuar abeslari, konposatzaile, dantzari, akrobata eta aktorea.
- 1981 –
- Kate Abdo, britainiar aurkezle eta kazetaria.
- Teruyuki Moniwa, japoniar futbolaria.
- Daiki Takamatsu, japoniar futbolari ohia.
- 1982 – Austin Russell, Chumlee, estatubatuar negoziogizona eta telerrealitate saioetako pertsonaia.
- 1984 – Peter Whittingham, ingeles futbolaria (h. 2020).
- 1987 – Wiz Khalifa, estatubatuar rapper, abeslari, kantautore eta aktorea.
- 1989 – Avicii, suediar DJa (h. 2018).
- 1991 - Corina Smith, venezuelar abeslaria, aktorea, modeloa eta konpositorea.
- 1992 – Sakiko Ikeda, japoniar futbolaria.
Heriotzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1425 – Karlos III.a Nafarroakoa, Nafarroakoa erregea (j. 1361).
- 1767 – Francisco Javier Errazuriz, nafar merkatari eta politikaria, Txileko Santiagon (j. 1711).
- 1878 – Jose Areso, nafar apaiza, misiolaria eta idazlea (j. 1797).
- 1912 – Juana Elgezabal, bizkaitar enpresari berritzailea, Cáceresen (j. 1842).
- 1922 – Léon Bonnat, lapurtar margolari errealista, Monchy-Saint-Éloin (j. 1833).
- 1936 –
- Apolonia Lizarraga, nafar moja karmeldarra, Bartzelonan eraila (j. 1867).
- Ziriako Morea, nafar ongile eta enpresaburua, Galizian (j. 1854).
- 1943 – Ricardo Zarikiei Ezenarro, nafar pediatra eta entomologoa, Arenys de Munten (j. 1870).
- 1962 – Blanca Vidal, bizkaitar aktorea, Uruguain, Txilen eta Argentinan lan egin zuena, Buenos Airesen (j. 1885).
- 1981 – Patricio Caicedo, euskal herritar futbolari eta entrenatzailea, Bartzelonan (j. 1899).
- 1987 – Julián Bergara, nafar futbolaria (j. 1913).
- 1994 – Juan Alonso, gipuzkoar futbolaria (j. 1927).
- 2000 – Patxi Goikolea, bizkaitar futbolaria (j. 1927).
- 2007 – José Miguel Azaola, bilbotar idazlea, Alcalá de Henaresen (j. 1917).
- 2011 – Javier Guibert, iruindar arkitektoa, Madrilen (j. 1925).
- 2013 – Rafaela Etxaniz, gipuzkoar erraketista (j. 1926).
- 2016 – Vicente Martín, gipuzkoar argazkilaria (j. 1926).
- 2017 – Joxe Urteaga Oria, gipuzkoar trikitilari eskusoinujotzailea (j. 1926).
- 2021 –
- Xabier Castillo Miota, Xeberri, bizkaitar egile abeslari eta bikoiztailea (j. 1948).
- Luis del Olmo Alonso, Olmo, bilbotar kazetari eta marrazkilea, Don Celes pertsonaiagatik ezaguna (j. 1922).
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 701 – Sergio I.a, Aita santua.
- 780 – Leon IV.a, Bizantziar enperadorea (j. 750).
- 1519 – Hōjō Sōun, japoniar samuraia (j. 1432).
- 1555 – Tomas Villanuevakoa, espainiar elizgizona.
- 1613 – Carlo Gesualdo, italiar musikagilea.
- 1627 – Juan Sánchez Cotán, espainiar margolaria (j. 1560).
- 1645 – Francisco de Quevedo, espainiar idazle, diplomatiko eta politikaria (j. 1580).
- 1780 – Jeanne-Marie Leprince de Beaumont, frantziar idazlea, Ederra eta Piztia ipuinaren bertsioari esker ezaguna (j. 1711).
- 1811 – Peter Simon Pallas, alemaniar zoologo eta botanikoa (j. 1741).
- 1814 – Maria Karolina Austriakoa, Napoliko Erresumako erregina ezkontidea (j. 1752).
- 1815 – José Espinosa y Tello, espainiar marinela, kartografoa eta astronomoa (j. 1763).
- 1882 – Joseph Liouville, frantziar matematikaria (j. 1809).
- 1888 – Annie Chapman, ustez Jack Tripa-ateratzailearen bigarren biktima.
- 1894 – Hermann von Helmholtz, alemaniar fisikari eta fisiologoa (j. 1821).
- 1895 – Adam Opel, alemaniar ingenieria eta enpresaburua, Opel enpresaren sortzailea (j. 1837).
- 1933 – Faisal I.a, Irakeko erregea (j. 1885).
- 1943 –
- Julius Fučík, txekiar kazetaria (j. 1903).
- Vera Radosavljević, serbiar eta jugoslaviar partisanoa, Jugoslaviako Herriaren Heroi izendatua (j. 1922).
- 1947 – Victor Horta, belgikar arkitekto eta diseinatzailea (j. 1861).
- 1949 – Richard Strauss, alemaniar musikari eta konposatzailea (j. 1864).
- 1952 – William F. Lamb, estatubatuar arkitektoa, Empire State Buildingen diseinatzaile nagusia (j. 1883).
- 1954 – André Derain, frantziar margolaria (j. 1880).
- 1964 – Mariano Doporto, espainiar fisikari eta meteorologoa (j. 1902).
- 1965 –
- Dorothy Dandridge, estatubatuar abeslari eta aktorea (j. 1922).
- Hermann Staudinger, alemaniar kimikaria, 1953ko Kimikako Nobel Saria (j. 1881).
- 1969 – Alexandra David-Néel, frantziar-belgikar orientalista, opera abeslaria, kazetaria, esploratzailea, anarkista, espiritualista, budista eta idazlea (j. 1868).
- 1978 –
- Leopoldo Torre Nilsson, argentinar zinemagilea (j. 1924).
- Ricardo Zamora, espainiar futbolaria (j. 1901).
- 1980 –
- Maurice Genevoix, frantziar idazlea (j. 1890).
- Goyo Lebrero, espainiar aktorea (j. 1917).
- Willard Libby, estatubatuar kimikaria, 1960ko Kimikako Nobel Saria (j. 1908).
- 1981 – Hideki Yukawa, japoniar fisikaria, 1949ko Fisikako Nobel Saria (j. 1907).
- 1983 – Antonin Magne, frantziar txirrindularia (j. 1904).
- 1985 –
- John Franklin Enders, estatubatuar biokimikaria, 1954ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1897).
- Ana Mendieta, kubatar-estatubatuar performance-artista feminista (j. 1948).
- 1991 – Alex North, estatubatuar zinema-musikagilea (j. 1910).
- 1999 –
- Birgit Cullberg, suediar dantzaria eta koreografoa (j. 1908).
- Lagumot Harris, Nauruko presidente (j. 1938).
- 2002 – Georges-André Chevallaz, Suitzako Konfederazioko presidentea (j. 1915).
- 2003 – Leni Riefenstahl, alemaniar atleta, aktore, zinema zuzendaria eta argazkilaria (j. 1902).
- 2004 –
- Manuel María, galizierazko olerkaria, Galizian izan den olerkari handienetako bat (j. 1929).
- Matías Prats Cañete, espainiar kazetaria, NO-DOren ahotsa izateagatik eta futbolean eta tauromakian egindako lanengatik ezaguna (j. 1913).
- 2009 – Aage Niels Bohr, daniar fisikari nuklearra, 1975eko Fisikako Nobel Saria (j. 1922).
- 2017 – Don Williams, estatubatuar country egile abeslari eta gitarrista (j. 1939).
- 2018 –
- Helena Lopes da Silva, portugaldar zirujaua, aktibista feminista eta Ezkerreko Blokearen sortzailea (j. 1949).
- Chelsi Smith, estatubatuar aktorea eta modeloa (j. 1973).
- 2019 – Camilo Sesto, espainiar abeslari eta musikagilea (j. 1946).
- 2020 – Ronald Harwood, hegoafrikar idazle, antzerkigile eta gidoilaria (j. 1934).
- 2021 –
- Art Metrano, estatubatuar aktorea (j. 1936).
- Jordi Rebellón, kataluniar aktorea (j. 1957).
- Jevgeni Zinitxev, errusiar politikaria eta ofizial militarra (j. 1966).
- 2022 – Elisabet II.a Ingalaterrakoa, Erresuma Batuko eta Commonwealtheko erresumetako erregina (j. 1926).
Jaiak eta urteurrenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Sehaska egutegiko izendegia: Jaione, Jaio, Jaiokunde eta Ibabe.
- San Estanislao eguna. Jaiak Eratsun eta Hondarribian (Hondarribiko Alardea), besteak beste.
- Euskal Diasporaren Eguna
- Alfabetatzearen Nazioarteko Eguna.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urteko hilak | ||
---|---|---|
Urtarrila • Otsaila • Martxoa • Apirila • Maiatza • Ekaina • Uztaila • Abuztua • Iraila • Urria • Azaroa • Abendua |