Edukira joan

Hondarribiko alardea

Wikipedia, Entziklopedia askea
2013ko alardearen irudia
Hondarribiko aldardea (1927)

Hondarribiko alardea Hondarribian (Gipuzkoa) urtero irailaren 8an egiten den alardea (herritarrek gudari itxuran egindako desfilea) da.

Sakontzeko, irakurri: «Hondarribiko setioa (1638)»

1638ko uztailaren 1ean Luis XIII.a Frantziakoaren gudarosteak Hondarribia setiatu zuen. Lehenbiziko egunetan hondarribiarrek udalerriko elizan bildu eta Guadalupeko Ama Birjinari setio hartatik libratzearen truke Olearso muinoko Guadalupeko baselizara urtero prozesioa egingo zutela hitzeman zioten. Udalerria 69 egunez setiatua egon zen, harik eta 1638ko irailaren 7an setioa amaitu zen arte. Ondorioz, hondarribiarrek hitzeman bezala, urtero herritar armatuz lagundurik prozesio herritar-erlijiotsua egin ohi da: alardea.

Alardea konpainiez dago osatuta. Konpainia bakoitzak bere janzkera eta ezaugarri bereizgarriak ditu, eta gudari sekzio bat, herriko talde bat edo auzo bat ordezkatzen du. Hauek dira alardea osatzen duten konpainiak:

  • Hatxeroak
  • Danborrada
  • Musika Banda
  • Zalditeria
  • Jaizubia
  • Arkoll
  • Olearso
  • Ama Guadalupekoa
  • Gora Gazteak
  • Beti Gazte
  • Gora Arrantzale Gazteak
  • Mixta Konpainia
  • Mendelu
  • Jaizkibel
  • Done Pedro Itsas Gizonen Kofradia
  • Akartegi
  • Herrikoa
  • Montaña
  • Semisarga
  • Kosta
  • Gora Ama Guadalupekoa
  • Artileriako Bateria

Gatazka eta pribatizazioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ohiko alardean, emakumeen eginkizun bakarra kantinerarena izan da. Konpainia bakoitzak emakume bat hautatzen du bere kantinera izateko. 1990eko hamarkadatik aurrera, hainbat pertsona eta alderdik emakume eta gizonen parte-hartze askea proposatu dute. Horrek gatazka piztu du: alde batetik, betiko alardearen aldekoak; eta, bestetik, alarde mistoaren aldekoak.

Horrenbestez, egun, bi alarde egiten dira: Betiko Alardea, Alarde Fundazioak antolatutako alarde pribatua, eta Jaizkibel Konpainiaren alardea, gizon eta emakumeen artean bereizten ez duen alarde publikoa.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]