Amilosa
Amilosa | |
---|---|
Konposizioa | oxigeno, karbono eta hidrogeno |
Mota | glucan (en) eta polisakarido |
Arriskuak | |
NFPA 704 | |
Identifikatzaileak | |
CAS zenbakia | 9005-82-7 |
ChemSpider | 19205056, 21238442, 21239054 eta 57487263 |
PubChem | 53477771 |
Gmelin | 28102 |
EC zenbakia | 232-685-9 |
ECHA | 100.029.702 |
CosIng | 83148 |
MeSH | D000688 |
Human Metabolome Database | HMDB0003403 |
UNII | 7TDQ74Y18L |
KEGG | C00718 |
Amilosa glukosa unitatez egindako polimeroa da[1]. Amilosa almidoi izeneko polisakaridoaren bi osagaietako bat da, egitura guztiaren %20-30a osatzen dena. Beste %70–80a amilopektina da[2]. Landaretan aurkitzen da eta erreserba funtzioa betetzen du.
Egitura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Amilosa homopolisakarido bat da, α-D-glukopiranosen katea baita. Molekula hauek α(1→4) lotura O-glikosidikoaren bidez elkartuta daude. Maltosa molekulak (bi glukosatako disakaridoa) elkartuta daudela ere esan daiteke. Kate luzeak dira, 200 eta 2500 unitate artean eduki ditzaketenak.
Kate luze honek helize itxura hartzen dueta bira bakoitzean sei glukosa molekula izaten ditu. Helize honetan barnealdera hidrogeno atom oak bakarrik kokatzen dira, ingurune hidrofoboa osatuz, eta kanpoaldera aldiz hidroxilo taldeak, alde hidrofilikoa eratuz.
Iodoaren testa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Amilosaren espiralaren barnean iodo ioia sartzen da eta amilosak kolore urdina hartzen du. Honetan oinarritzen da iodoaren testa, polisakaridoak identifikatzeko edota elikagai desberdinetan egon daitekeen almidoi kopurua zehazteko. Fruiten heldutasuna neurtzeko ere erabiltzen da, berde dauenean almidoi kopuru handia izaten baitute eta heltzerakoan almidoi hori sakarosa bihurtzen da.
Amilopektinarekin ezin da iodoaren testa egin, molekula adarkatua denez espiralak txikiegiak dira iodoa barnera sartu ahal izateko.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Karbono hidratoak | ||
---|---|---|
|