Abenduaren 18
data
Abenduaren 18a gregoriotar egutegiaren urteko hirurehun eta berrogeita hamabigarren eguna da, 353.a bisurteetan. 13 egun falta dira urtea amaitzeko.
Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.
Gertaerak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1974 – Guardia Zibilak Mikel Salegi Urbieta gaztea hil zuen Donostian, kontrol batean.
- 1977 - Lemoizen ETA m-ko kide batzuen eta guardia zibilen arteko tiroketa gertatu zen zentral nuklearraren inguruetan. Eraikina babesten ari ziren guardia zibilekin tiroketa hasi zen eta bala batek jo zuen David Álvarez. Gogor jipoitu zuten eta ospitalean hil zen, hilabete eskasera.
- 1978 – ETAk Joaquin Maria Azada langilea hil zuen Getxon.
- 1979 – ETAk Juan Cruz Montoya Ortueta zibila hil zuen Gasteizen.
- 2007 – Marije Fullaondo Batasuneko zuzendaritzakidea atxilotu zuten Errigoitin (Bizkaia) Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz. Ondoren kartzelatu zuten.
- 2008 - Gaixo larri zeuden preso politikoen ordez espetxera joateko prest azaldu ziren Sasoia erretiratuen elkarteko kideak.
- 2013 – Gipuzkoako Foru Aldundiak bere Txosten Ofizialean argitaratutako 46/2013 Foru Dekretuaren arabera Igeldo Gipuzkoako 89. udalerria bilakatu zen.
Mundua
aldatu- 1922 - Turingo eskuadra faxistek, Italian, langile mugimenduaren aurkako erasoak abiatu zituzten. Erresistentzia antifaxista itzela topatu zuten. Hiru egunetan hamaika langile hil zituzten.
- 1961 – Indonesiak Holandako Ginea Berria inbaditu zuen.
- 1966 – Richard Walker astronomoak Saturnoren Epimeteo satelitea aurkitu zuen.
- 1979 – Kataluniako Estatutua indarrean sartu zuten.
- 1998 – Jose Maria Aznarrek Kanariar uharteetan, Zeutan eta Melillan zeuden 21 presoen hurbilketa agindu zuen. Handik aurrera Espainia hegoaldeko kartzeletara eraman zituzten.
- 2005 – Evo Morales Boliviako presidente aukeratu zuten, indigena batek herrialde hartan horrelakorik lortzen lehenengo aldiz.
- 2009 – Juan Lopez de Uralde eta Greenpeaceko beste bi ekintzaile atxilotuak izan ziren Kopenhagen, Kopenhageko Goi-bileran zehar, Danimarkako erregina buru zuen afarian sartzeagatik.
- 2012 – CIUko Artur Mas eta ERCko Oriol Junqueras politikariek 2014an Katalunian Autodeterminazio Erreferenduma burutzea adostu zuten.
Arte eta kultura
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1801 – Juan Ignazio Iztueta idazlea eta poligrafoa Tolosako kartzelan sartu zuten.
- 1960 – Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia Donostian, Inazio Eizmendi "Basarri" garaile.
- 2002ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finala Igor Elortzak irabazi zuen, aurreko bi edizioetan legez.
- 2005 – Andoni Egañak 4. aldiz irabazi zuen Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia.
- 2010eko Bizkaiko Bertsolari Txapelketan Arkaitz Estiballesek jantzi zuen txapela.
- 2011ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan Aitor Sarriegik jantzi zuen txapela.
- 2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusian Maialen Lujanbio izan zen irabazle. Bere hirugarren txapela jantzi zuen.
Mundua
aldatu- 1969 – On Her Majesty's Secret Service (Bere Maiestatearen Zerbitzupean) filma estreinatu zen, Peter R. Huntek zuzendu eta George Lazenby, Diana Rigg, Telly Savalas, Bernard Lee eta Gabriele Ferzetti aktoreek antzeztu zuten.
- 1973 – Amarcord (Oroitu) filma estreinatu zen, Federico Fellinik zuzendu zuen.
- 1975 – John Huston estatubatuar zinema zuzendariaren The Man Who Would Be King filma estreinatu zen.
- 1985 – Out of Africa (Afrikatik Kanpo) filma estreinatu zen, Sydney Pollackek zuzendu eta Meryl Streep eta Robert Redford aktoreek antzeztu zuten.
- 1987 – The Dead (Heriotza) filma estreinatu zen (zuzendariaren heriotzaren ondoren), John Hustonek zuzendu eta Anjelica Huston, Donal McCann, Dan O'Herlihy, Donal Donnelly, Helena Carroll eta Cathleen Delany aktoreek antzeztu zuten.
- 1998 – You've Got Mail (E-posta Bat Daukazu) filma estreinatu zen, Nora Ephronek zuzendu eta Tom Hanks eta Meg Ryanek antzeztu zuten.
Zientzia eta teknologia
aldatuEuskal Herria
aldatuMundua
aldatu- 1966 – Richard L. Walkerrek Saturnoko Epimetheus ilargia aurkitu zuen.
Kirolak
aldatuEuskal Herria
aldatuMundua
aldatuJaiotzak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1867 – Joaquín Bárbara, arabar margolari akademizista (h. 1931).
- 1895 – Karmele Saint-Martin, euskal herritar idazlea (h. 1989).
- 1900 – Robustiano Bilbao, euskal herritar futbolaria.
- 1906 – Espe Alegria, eusko-estatubatuar irakasle eta irrati-esataria (h. 1991).
- 1919 – Josu Oregi, gipuzkoar euskalaria (h. 1995).
- 1925 – Maria Teresa Egaña, Maite, gipuzkoar erraketista.
- 1932 – José María Macarulla, kataluniar kimikaria eta EHUko irakaslea (h. 2012).
- 1938 – Lucia Bakedano, nafar idazlea.
- 1945 – Ignacio Salas, bizkaitar kazetaria (h. 2016).
- 1948 – Fernando Telletxea, Fama, gipuzkoar aktorea, idazlea eta abeslaria.
- 1957 – Amaia Saizar, gipuzkoar abeslaria.
- 1961 –
- Martin Alustiza, gipuzkoar esku pilotari ohia.
- Félix Taberna, IUN-NEBko nafar politikaria.
- 1963 – Pablo Turrillas, gipuzkoar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- 1965 – Manuel Erice, nafar kazetaria (h. 2018).
- 1966 – Oskar Artetxe, gipuzkoar futbolari ohia.
- 1967 – Aitor Bengoetxea, EHUko gipuzkoar irakaslea, GEZKI institutuko zuzendari ohia.
- 1969 – Iratxe Aurrekoetxea, bizkaitar gimnasta ohi eta entrenatzailea.
- 1982 – Marta Moreno, nafar futbolaria.
- 1986 – Ylenia Baglietto, gipuzkoar gimnasta-erritmiko ohia eta aktorea.
- 1987 – Arman Imaz, bizkaitar futbolari ohia.
- 2003 – Haizea Urretabizkaia, gipuzkoar eskubaloi jokalaria.
Mundua
aldatu- 1450 – Marko Marulić, kroaziar idazlea eta poeta (h. 1524).
- 1610 – Charles du Fresne (Cangeko jauna), frantziar filologo eta Erdi Aroko eta Bizantzioko historialaria (h. 1688).
- 1626 – Kristina Suediakoa, Suediako erregina (h. 1689).
- 1630 – Tankredo Rohangoa, Rohango dukerriaren dukegaia (h. 1649).
- 1633an bataiatua – Willem van de Velde Gaztea, herbeheretar margolaria (h. 1707).
- 1718 – Anna Leopoldovna, Errusiako erreginaordea (h. 1746).
- 1820 – Washington Duke, Amerikako Gerra Zibilean borrokatu zen estatubatuar tabakoaren-industrialari eta filantropoa (h. 1905).
- 1824 – John Hall, Zeelanda Berriko lehen ministroa (h. 1907).
- 1839 – Théodule-Armand Ribot, frantziar psikologoa (h. 1916).
- 1856 – Joseph John Thomson, ingeles kimikaria (h. 1940).
- 1859 - Gloria Melgar, espainiar musikagilea eta margolaria (h. 1938).
- 1863 – Franz Ferdinand Austriakoa, Austria-Hungariako artxidukea (h. 1914).
- 1870 – Hector Hugh Munro, britainiar idazlea eta antzerkigilea (h. 1916).
- 1878 – Josef Stalin, sobietar politikaria, SESBeko bigarren buruzagi gorena (h. 1953).
- 1879 – Paul Klee, suitzar-alemaniar margolaria (h. 1940).
- 1881 – Esperanza Zuloaga, espainiar zeramikaria (h. 1937).
- 1883 – Jules Raimu, frantziar aktorea (h. 1946).
- 1886 – Ty Cobb, estatubatuar beisbol jokalaria, bere garaiko beisboleko izarrik handientzat hartua (h. 1961).
- 1887 – Charles Galton Darwin, ingeles fisikaria, eugenista, eta Charles Darwinen biloba (h. 1962).
- 1890 – Edwin Armstrong, estatubatuar ingeniari elektroniko eta asmatzailea, FM irratiaren asmatzailea.
- 1893 – Helen May Martin, estatubatuar piano-jotzailea (h. 1947).
- 1895 – Luis Pimentel, galiziar idazlea.
- 1902 – Paco Martínez Soria, espainiar aktore, antzerki enpresari eta zinema izarra (h. 1982).
- 1904 – George Stevens, estatubatuar zinema zuzendaria (h. 1975).
- 1906 – Ferdinand Alquié, frantziar filosofoa (h. 1985).
- 1907 – Christopher Fry, ingeles antzerkigilea (h. 2005).
- 1911 –
- Jules Dassin, estatubatuar zinema zuzendaria (h. 2008).
- Helen Vlachos, kazetaritza grekoaren legenda (h. 1995).
- 1913 – Willy Brandt, Alemaniako kantzilerra (h. 1992).
- 1916 –
- Betty Grable, estatubatuar aktore, pin-up, dantzari, modelo eta abeslaria (h. 1973).
- Anselm Strauss, estatubatuar soziologoa (h. 1996).
- 1918 – Fidelis Atienza, filipinar moja, okin eta gozogilea (h. 2021).
- 1920 – Rita Streich, alemaniar opera-abeslaria (h. 1987).
- 1922 – Esther Lederberg, estatubatuar mikrobiologoa izan zen, bakterioen genetikan aitzindaria (h. 2006).
- 1925 – John Szarkowski, estatubatuar museo-zaintzaile, historialari, arte-kritikari eta argazkilaria (h. 2007).
- 1927 –
- Ramsay Clark, estatubatuar abokatu, ekintzaile eta politikaria (h. 2021).
- Críostóir Ó Floinn, irlandar idazlea (h. 2023).
- 1928 – Galt MacDermot, kanadar konpositorea (h. 2018).
- 1929 – Iker Larrauri, mexikar museologoa, antropologoa, arkitektoa eta artista plastikoa (h. 2021).
- 1930 – Jesús Puente, espainiar antzerki eta zinema antzezlea (h. 2000).
- 1933 – Laura Mancinelli, italiar idazlea, germanista eta erdi arokoa (h. 2016).
- 1934 – Boris Volynov, errusiar kosmonauta.
- 1938 – Chas Chandler, ingeles musikari, disko-ekoizle eta managerra (h. 1996).
- 1939 – Harold E. Varmus, estatubatuar zientzialaria, 1989ko Medikuntzako Nobel Saria.
- 1940 – Lei Feng, Askapenerako Herri Armadako soldadua eta Txinako komunismoan pertsonaia legendarioa (h. 1962).
- 1941 – Joan Wallach Scott, estatubatuar historialaria, emakumeen historia alorrean aditua.
- 1943 – Keith Richards, Rolling Stones taldeko gitarrista, abeslari eta kantagilea.
- 1946 –
- Steve Biko, apartheidaren aurkako hegoafrikar ekintzailea (h. 1977).
- Steven Spielberg, estatubatuar zinema zuzendari eta ekoizlea.
- 1947 – Judith Heumann, estatubatuar ekintzailea, ezgaitasuna duten pertsonen eskubideen aldekoa (h. 2023).
- 1948 –
- Gila Goldstein, israeldar aktorea, abeslaria eta pertsona transgeneroen aldeko ekintzailea (h. 2017).
- Edmund Kemper, estatubatuar serieko hiltzaile, bortxatzaile, gizajalea eta nekrofiloa.
- Adam Musiał, poloniar futbolaria (h. 2020).
- Mimmo Paladino, italiar margolaria.
- Angela Sommer-Bodenburg, alemaniar haur-literatura idazlea.
- 1951 – Alvin E. Roth, estatubatuar ekonomialaria, joko-teorian aditua, 2012ko Ekonomiako Nobel Saria.
- 1953 – David Chipperfield, ingeles arkitektoa.
- 1954 – Ray Liotta, estatubatuar aktorea (h. 2022).
- 1956 – Esperanza Casteleiro, Espainiako Inteligentzia Zentroko zuzendaria.
- 1958 - Isabel Ellsen, frantziar nobelagile, erreportari, gidoilari eta gerra-argazkilaria (h. 2012).
- 1959 – María Escario, espainiar kazetari eta Televisión Españolako aurkezlea.
- 1960 – Yoon Suk-yeol, Hego Koreako presidentea.
- 1961 – Joanna Jet, britainiar emakumezko aktore pornografiko, zine-zuzendari eta modelo transexuala.
- 1962 – James Sie, estatubatuar ahots-aktorea, aktorea eta umorista.
- 1963 –
- Dimitri Piterman, ukrainar-estatubatuar enpresaburua, Deportivo Alavésen jabe eta presidente izandakoa.
- Brad Pitt, estatubatuar aktore, ekoizle eta gizarte ekintzailea.
- 1964 –
- Steve Austin, estatubatuar aktorea, ekoizlea eta borrokalari profesional ohia.
- Pierre Nkurunziza, Burundiko presidentea (h. 2020).
- 1968 – Alejandro Sanz, espainiar musikari, musikagile eta abeslaria.
- 1971 –
- Arantxa Sánchez Vicario, kataluniar tenislari ohia.
- Lola Sanjuán, espainiar enpresaburu eta lider feminista.
- 1972 – Lawrence Wong, Singapurreko lehen ministroa.
- 1974 – Dmitri Skliarov, errusiar programatzailea.
- 1975 –
- Sia, australiar abeslaria.
- Esther Vivas, kataluniar kazetaria, soziologoa, gizarte ekintzailea eta politikaria.
- 1976 – Koyuki, japoniar aktore eta modeloa.
- 1978 – Katie Holmes, estatubatuar aktorea.
- 1980 – Christina Aguilera, estatubatuar abeslari, dantzari, musikagile eta ekoizlea.
- 1981 – Lucy Prebble, britainiar antzerkigilea, gidoilaria eta idazlea.
- 1989 – Ashley Benson, estatubatuar aktore eta modeloa.
- 1992 –
- Kristen Faulkner, estatubatuar txirrindularia.
- Bridgit Mendler, estatubatuar aktore, abeslari eta modeloa.
- 1993 – Valtònyc, espainair rap abeslaria.
- 1995 – Barbora Krejčíková, txekiar tenislaria.
- 1999 – Begoña Vargas, espainiar aktorea, modeloa eta dantzaria.
- 2000 – Flor Sheiza Quispe Sucapura, Muñequita Milly, perutar abeslaria (h. 2024).
- 2001 – Billie Eilish, estatubatuar abeslari eta konpositorea.
Heriotzak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1797 – Juan Sagarbinaga, bizkaitar arkitektoa, Salamancan (j. 1710).
- 1812 – Bertrand Dominique Joachim de Logras, Olhontzeko markesa, baxenafar aitoren semea, Pauen (j. 1751).
- 1820 – Juan Migel Gartzia de Bakedano, nafar apaiz eta euskal idazlea (j. 1739).
- 1869 –
- Francisco Javier Girón, nafar militarra, Madrilen (j. 1803).
- Maria Luisa Petriarena, gipuzkoar ehulea eta bertsolaria.
- 1937 –
- Jose Luis Arenillas, euskal mediku eta politikaria, fusilatua (j. 1904).
- Gumersindo de Azcárate Gómez, espainiar militarra, Euzko Gudarosteko operazio-inspektorea, Derion fusilatua (j. 1878).
- Ernesto de la Fuente, espainiar militarra, Euzko Gudarosteko komandantea, Derion fusilatua.
- Daniel Irezabal, bizkaitar militarra, fusilatua (j. 1879).
- 1951 – Jean Saint-Pierre, euskal apezpiku eta idazlea (j. 1884).
- 1958 – Justa Domínguez de Vidaurreta e Idoy, gipuzkoar moja, San Bizente Paulen Karitateko Alaba, Madrilen (j. 1875).
- 1974 – Mikel Salegi Urbieta, gipuzkoar gaztea, Guardia Zibilak kontrol batean tiroz eraila (j. 1953).
- 1999 – Manuel Matxain, gipuzkoar bertso-jartzailea (j. 1916).
- 2017 – Francisco Glaria, Glaria II, nafar futbolaria (j. 1932).
- 2019 –
- Patxi Andion, euskal herritar kantautorea, musikaria, aktorea, idazlea eta irakaslea, Cubo de la Solanan (j. 1947).
- Miguel Munarriz, nafar aktorea (j. 1957).
- 2020 – Aitor Etxarte, gipuzkoar pedagogoa eta euskaltzalea (j. 1956).
Mundua
aldatu- 1075 – Edith Wessexkoa, Ingalaterrako erregina ezkontidea (j. c. 1025).
- 1737 – Antonio Stradivari, italiar biolin-egilea (j. 1644).
- 1803 – Johann von Herder, alemaniar idazle, teologo eta filosofoa (j. 1744).
- 1805 – Gennaro Astarita, italiar musikagilea, Napolitar operako eskolako paraidea (j. c. 1745).
- 1808 – Christina Chalon, herbehereetar artista eta irarlea.
- 1828 – Viktor Rydberg, suediar idazle eta filosofoa (h. 1895).
- 1829 – Jean-Baptiste Lamarck, frantziar naturalista (j. 1744).
- 1832 – Philip Freneau, esatubatuar olerkaria eta kazetaria (j. 1752).
- 1843 – Thomas Graham (Lynedocheko 1. baroia), eskoziar aristokrata, politikaria eta britainiar armadako ofiziala (j. 1748).
- 1848 – Bernard Bolzano, bohemiar matematikari, logikari, filosofo eta teologoa (j. 1781).
- 1849 - Henrietta Muir Edwards, kanadar politikari feminista, erreformista eta gizarte-ekintzailea (h. 1931).
- 1888 –
- Caroline de Barrau, frantziar hezitzailea, feminista, aktibista eta filantropoa (j. 1828).
- Eagle Woman, lakota herriko aktibista, liderra, diplomazialaria, merkataria eta interpretea (j. c. 1820).
- 1892 – Richard Owen, ingeles naturalista (j. 1804).
- 1913 - Louise Blanchard Bethune, AEBetako lehen emakume arkitekto profesionala (j. 1856).
- 1919 – Horatio William Parker, estatubatuar musikagilea, zuzendaria eta irakaslea (j. 1863).
- 1932 – Eduard Bernstein, alemaniar politikari sozialista (j. 1850).
- 1933 – Mary Parker Follett, estatubatuar gizarte-ekintzaile eta kudeaketa-aditua (j. 1868).
- 1936 –
- Andrija Mohorovicic, kroaziar geologoa, Mohorovičić etenunea aurkitu zuena (j. 1857).
- Leonardo Torres Quevedo, espainiar ingeniaria eta matematikaria (j. 1852).
- 1939 – Bruno Liljefors, suediar margolaria (j. 1860).
- 1954 –
- Vilhelm Buhl, Danimarkako lehen ministroa (j. 1881).
- Lluís Duran i Ventosa, kataluniar politikari eta legegizona (j. 1870).
- 1955 - Anna Murray Vail, estatubatuar botanikaria (j. 1863).
- 1968 – Dorothy Garrod, britainiar arkeologoa, Paleolito Aroan aditua (j. 1892).
- 1969 – Àurea Cuadrado Castillón, espainiar militante anarkista feminista (j. 1894).
- 1971 –
- Bobby Jones, estatubatuar golf jokalaria, garai guztietako onenetakotzat hartua (j. 1902).
- Aleksander Tvardovski, errusiar olerkaria (j. 1910).
- 1980 – Aleksei Kosygin, sobietar politikaria (j. 1904).
- 1990 – Paul Tortelier, frantziar biolontxelo-jotzaile eta musikagilea, XX. mendeko biolontxelo-jotzaile nagusietako (j. 1914).
- 1995 –
- Nathan Rosen, estatubatuar-Israeldar fisikaria (j. 1909).
- Konrad Zuse, alemaniar ingeniaria, konputazioaren aitzindaria (j. 1910).
- 1998 – Lev Dyomin, errusiar kosmonauta.
- 1999 – Robert Bresson, frantziar zinemagilea (j. 1901).
- 2000 – Kirsty MacColl, ingeles pop abeslari eta egile-abeslaria (j. 1959).
- 2001 – Gilbert Bécaud, frantziar abeslari, musikagile, piano-jotzaile eta aktorea (j. 1927).
- 2006 – Joseph Barbera, estatubatuar animatzaile, zuzendari eta ekoizlea , Hanna-Barbera estudioaren sortzailea(j. 1911).
- 2008 – Mark Felt, Eztarri Sakona, estatubatuar FBIko kide eta barneko salatzailea (j. 1913).
- 2009 – Tavo Burat, italierazko eta piemonterazko italiar idazle eta kazetaria (j. 1932).
- 2010 – Jacqueline de Romilly, frantziar humanista izan zen, helenista, itzultzaile, saiakeragile eta akademikoa (j. 1913).
- 2011 – Václav Havel, txekiar dramagile, idazle eta politikaria, Txekoslovakiako azken presidentea eta Txekiar Errepublikako lehenbizikoa (j. 1936).
- 2012 Mustafa Ould Salek, Mauritaniako presidentea (j. 1936).
- 2014 – Virna Lisi, italiar aktore ezagunenetakoa (j. 1936).
- 2015 – Léon Mébiane, Gabongo lehen ministroa (j. 1934).
- 2016 –
- Sata Isobe, japoniar boleibol jolakaria (j. 1944).
- Léo Marjane, frantziar abeslaria (j. 1912).
- Zsa Zsa Gabor, hungariar-estatubatuar aktorea (j. 1917).
- 2017 – Jonghyun, hegokorear abeslari eta irrati esataria (j. 1990).
- 2018 –
- Tulsi Giri, Nepalgo lehen ministroa (j. 1926).
- María Jesús Rosa Reina, espainiar boxeolaria (j. 1974).
- 2019 – Claudine Auger, frantziar aktore eta modeloa (j. 1941).
- 2020 –
- Michael Jeffery, Australiako 24. Gobernadore Orokorra (j. 1937).
- Peter Michael Neumann, britainiar matematikaria (j. 1940).
- Òscar Ribas Reig, Andorrako lehen ministroa (j. 1936).
- 2021 –
- Richard Rogers, italiar jatorriko britainiar arkitektoa (j. 1933).
- Adela Turin, artearen historialaria eta idazlea (j. 1939).
- Julio Zachrisson, margolari, grabatzaile eta eskultore panamatarra (j. 1927).
- 2023 – Brian Price, galestar errugbilaria (h. 2023).
Jaiak eta urteurrenak
aldatu- Sehaska egutegiko izendegia: Gexan, Gartzen, Gazien, Gezan eta Gehezan.
- Pertsona migratzailearen nazioarteko eguna
- Arabiar Hizkuntzaren Nazio Batuen Eguna
- Irratiaren Mundu Eguna
Kanpo estekak
aldatu