Eduard Bernstein
Eduard Bernstein (Schöneberg b. Berlin, 1850eko urtarrilaren 6a - 1932ko abenduaren 18), teorilari politiko sozialista izan zen. SPD alderdi alemaniarreko kidea izan zen eta sozialdemokrazia eraberritu eta eguneratu zuen, erreformismora eta bide demokratiko parlamentarioetara gerturatuz.
Eduard Bernstein | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1920ko ekainaren 7a - 1928ko maiatzaren 20a
1912ko urtarrilaren 13a - 1918ko azaroaren 10a
1901eko urriaren 31 - 1907ko urtarrilaren 25a | |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Schöneberg (en) , 1850eko urtarrilaren 6a | ||||||
Herrialdea | Alemaniar Inperioa Weimarko Errepublika | ||||||
Talde etnikoa | Juduak | ||||||
Heriotza | Berlin, 1932ko abenduaren 18a (82 urte) | ||||||
Hobiratze lekua | I. Städtischer Friedhof Eisackstraße (en) | ||||||
Familia | |||||||
Aita | Jakob Itzig Bernstein | ||||||
Familia | ikusi
| ||||||
Hezkuntza | |||||||
Hizkuntzak | alemana | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | filosofoa, idazlea, ekonomialaria, editore-laguntzailea, historialaria eta historialari ekonomikoa | ||||||
Lantokia(k) | Berlin | ||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||
Erlijioa | Judaismo erreformista | ||||||
Alderdi politikoa | Alemaniako Alderdi Sozialdemokrata Alemaniako Alderdi Sozialdemokrata Independentea Social Democratic Workers' Party of Germany (en) | ||||||
Bizitza
aldatuAlemaniako familia judu batean jaio zen. Nahiz eta maila ekonomiko apalekoak izan, ikasketak izan zituen eta 12 urtez banketxe batean lan egin zuen. 22 urte zituela, Langileen Alderdi Sozialdemokratako kide bihurtu zen. 1878an Bismarckek atera zituen Lege Antisozialistak zirela eta erbestera joan behar izan zuen Suitza eta Britainia Handira. Azken herrialde honetan Friedrich Engels ezagutzeko aukera izan zuen, eta gertutik jarraitu zuen fabianismoaren bilakaera ere.
Lege Antisozialistak ezabatu zirenean, Alemaniara itzuli zen. Alderdi Sozialdemokratak boto eta militante kopuruan gora egiten zuen garai hartan. 1891an Erfurten egindako biltzarrean, Bernsteinek idatzi zuen ponentzia politikoa onartu zen. Bertan, alderdiaren izaera iraultzailea berresten zen arren, iraultza hori alderdiaren zereginetatik kanpo geratzen zen; alderdia ez zen iraultza bultzatu behar zuena.
1896tik aurrera Bernsteinek bestelako ildo batzuk jarraitu zituen alderdiaren barruan. Nagusiki alderdiak bere teoria politikoa jarduera parlamentariora egokitzeko zuen beharra aldarrikatzen zuen. Alderdiak 1903an Dresdenen egindako biltzarrean gaitzetsi egin ziren ideia berritzaile horiek, baina pixkanaka indarra hartzen zihoazen alderdiaren baitan; hala, 1921ean Görlitz egindako biltzarrean Alderdi Sozialdemokratak errebisionismoa alderdiaren ideologiatzat hartu zuen.
Eduard Bernstein 1932an hil zen, Alemaniako historiako unerik beltzena, Hirugarren Reicha hasi baino hilabete gutxi batzuk aurretik.
Bernsteinen ideiak
aldatuBernsteinek marxismoa berritzeko beharra ikusten zuen, Marxek egindako teoriak ez zirela betetzen uste zuelako; krisi kapitalistak ez ziren ugaritu eta langile asko pixkanaka "burges txiki" bihurtzen hasi ziren. Horren aurrean [sozialismo]]aren eraberritzea proposatu zuen. Hauek izan ziren bere pentsamenduko punturik garrantzitsuenak:
1- Dialektikaren arazoak: Marxen arabera, historia etengabe aldatzen da kontraesanen eraginez. Bernstein ados zegoen ideia horrekin, baina langile mugimenduarentzat arriskutsu ikusten zuen. Bere ustez, sozialismoaren garaipena historiaren helburu saihestezina zela esateak langileak desmobiliza zitzakeen. Ezinbestekotasun horrek langileei antolatzeko beharra eta berdintasunaren alde lan egiteko beharra kentzen zieten.
2- Iraultzaren mitoa ingenuoa zela uste zuen. Mito horren arabera, sozialismoa egun bateko matxinada soil baten bidez etorriko zen. Bernsteinen ustez, aldiz, sozialismora heltzeko eguneroko beharra egin behar da, erakundeetan lan eginez. Horretarako, alderdi sozialdemokratak gainerako alderdi liberal eta aurrerakoiekin lan egin behar du askatasun politikoak eta sufragio unibertsala lortzeko. Bernsteinen ustez, ez dago demokraziarik gabeko sozialismorik.
3- Marxista ortodoxoen arabera, sozialismoa zientzia bat da, ezagutza aseptikoa, dialektikan eta materialismo historikoan oinarritua. Bernsteinen arabera, aldiz, sozialismoa aukera pertsonala eta morala da, baztertutako taldeen eskubideen alde lan egiteko nahia dutenek osatzen dutena. Bere ustez sozialismoa askatasun indibiduala lortzeko mugimendu kolektiboa da, etikan eta elkartasunean bat egiten duten hiritar arduratsuen batasunetik sortua.
Eragina
aldatuBernsteinen ideiak etengabe hedatu ziren Europa osoko alderdi sozialdemokratetan. Horren ondorioz, alderdi hauek bide iraultzaileak baztertu eta politika parlamentariora hurbildu izan dira, bereziki II. Mundu Gerraren ostean. Sozialismoa langile klasearen ideologia esklusibo izatetik gizarteko sektore zabalen aukera politiko izatera zabaldu zen, eta eragin handia izan du hainbat herrialdeetan. Bere eraginez sortu ziren, besteak beste, XX. mendean pisu handia izan zuten Ongizate estatuak.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Eduard Bernstein |