You.com
![]() | |
---|---|
Jatorria | |
Sorrera-urtea | 2020 |
Ezaugarriak | |
Kokapena | |
Jabea | SuSea, Inc. (en) ![]() |
you.com | |
![]() ![]() |
You.com pribatutasunari lehentasuna ematen dion bilaketa motorra da. Bilaketaren emaitzak laburbiltzeko webguneen kategoriak erabiltzen ditu, eta ez esteken zerrenda ohiko bilaketa-motorra gehienek bezala.[1][2] Salesforceko langile ohiek sortu zuten bilaketa-motorra, eta bere beta bertsio publikoa 2021eko azaroaren 9an argitara eman zuten.[3] Elkarrizketa batean, Richard Socher sortzaileetako batek esan zuen pribatutasun- eta pertsonalizazio-oreka duen bilaketa-motorra nahi zutela sortu.[4]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Webgunea 2020an sortu zuten Salesforceko bi enplegatu ohik, Bryan McCannek eta Richard Socherrek.[5] 2021ean beta bertsioa argitara eman nahi zutela iragarri ondoren, 20 milioi dolar jaso zuten Marc Benioff milioidunarengandik, Salesforce enpresako sortzailearengandik.[6]
2022ko martxoan, konpainiak YouWrite (GPT-3 testu-sorgailua) kaleratu zuen, mezu elektronikoak eta bestelako dokumentuak idazteko.[7][8]
Bilaketaren emaitzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bilaketa-motorrak bilaketa-emaitzak erakusten ditu webguneen arabera ordenatuta. Adibidez, Reddit webgunean aurkitutako emaitzen bilduma bateratua. Kategoriak erabiltzaileak sailkatu ditzake, bere interesen arabera pertsonalizatu ditzake.[2] Web-bilaketa egiteko Microsoft Bing bilatzailea erabiltzen da, azken batean.[9]
You.com-ek ez ditu erabiltzaileen IP helbideak gordetzen eta ez du jasotzen erabiltzaileen informazioa gero iragarkiak bideratzeko. You.com-ek bi aukera eskaintzen ditu: modu pertsonala eta modu pribatua, azken hau konfidentzialagoa.[10] Modu pertsonalean ez bezala, modu pribatuan You.com-ek ez ditu erabiltzaileen bilaketak gordetzen, ez ditu IP helbideak You.com-eko bazkideekin partekatzen eta ez du egindako bilaketari buruzko informazioa biltzen.[11]
Harrera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]You.com-ek iruzkin positiboak jaso ditu, oro har, eta azpimarratuena informazioa antolatzeko modua izan da, The Verge-k liluragarritzat jotzen duena.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]![]() |
Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, {{{hizkuntza}}} wikipediako «You.com» artikulutik itzulia izan da. Jatorrizko artikulu hori GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentzien pean dago. Egileen zerrenda ikusteko, bisita ezazu jatorrizko artikuluaren historia orria. |
- ↑ (Ingelesez) Rutherford, Sam. (2021-11-09). «You.com Launches in Beta As a Privacy-Focused Alternative to Google» Gizmodo.
- ↑ a b (Ingelesez) Kelly, Heather. (2021-11-09). «You, another new search engine, hopes privacy can help it take on Google» The Washington Post ISSN 0190-8286..
- ↑ a b (Ingelesez) Robertson, Adi. (2021-11-09). «You.com wants to remake the search engine» The Verge.
- ↑ (Ingelesez) «Search Engine You.com Launches Public Beta, Looks to Take on Google» Cheddar 2021-11-24.
- ↑ (Ingelesez) Miller, Ron. (2020-12-08). «Former Salesforce chief scientist announces new search engine to take on Google» TechCrunch.[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ (Ingelesez) Wiggers, Kyle. (2021-11-09). «AI-driven search engine You.com takes on Google with $20M» VentureBeat.
- ↑ (Ingelesez) Jain, Osheen. (2022-03-17). «You.com launches YouWrite, an AI-powered writing tool powered by OpenAI» Analytics Drift.
- ↑ Wiggers, Kyle. (2022-03-15). «You.com launches an AI-powered writing tool powered by OpenAI» VentureBeat.
- ↑ Shankland, Stephen. «You.com search challenges Google with a new look and private mode» CNET.
- ↑ (Ingelesez) Smith, Autumn. (2021-12-01). «What Is You.com and How Is It Different to Other Search Engines?» MUO.
- ↑ «How does You.com compare to other search engines?» You.com.