Xabier Madariaga
Xabier Madariaga | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Xabier Madariaga Idirin |
Jaiotza | Bilbo, 1981eko ekainaren 3a (43 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Nafarroako Unibertsitate Publikoa Lancasterreko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria |
Xabier Madariaga Idirin (Bilbo, Bizkaia, 1981eko ekainaren 3a) euskal herritar kazetaria da.[1] Ikasketak Nafarroako Komunikazio Fakultatean egin zituen (1999-2003). Graduko bigarren mailan zegoelarik, 2001-ean hasi zuen bere ibilbidea EITB-n. Euskadi Irratiko albistegi erredakzioan sartu zen uda hartan eta bekadun zegoela, irailak 11-ko New Yorkeko atentatuen berri emateko egin ziren albistegi bereziek bete-betean harrapatu zuten.
2001-2002 kurtsoa Lancaster University-n egin zuen Erasmus bekaldiari esker eta Erresuma Batutik Euskadi Irratia-rentzat kronikak bidaltzen piztu zitzaion korrespontsal lanarekiko bere grina.
Korrespontsal ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2003ko ekainean unibertsitatea bukatu eta uztailan Jerusalemen zen Madariaga Ekialde Hurbileko EITB-ren korrespontsalia martxan jarri nahian, 22 urte besterik ez zituenean.[2] Jerusalemen hiru urte oparotsu izan ziren Madariaga gaztearentzat: Irakeko inbasioaren lehenengo urteurrena kontatu zuen Bagdad-etik; Yasser Arafat-en heriotza eta haren hileta jendetsuen berri eman zuen Ramallah-tik;[3] kolono israeldarren irteera kontatu zuen Gaza-tik eta Ariel Sharon-en buruko isuriak ekarritako ondorio politikoak aztertu zituen Jerusalem-etik. EITB-z gain, Berria egunkariarentzat eta RFI irratiarentzat hainbat kolaborazio egin zituen.
Madrilgo korrespontsaliara egin zuen salto 2006ko udazkenean. Bertan, ETA-k Barajasen egindako atentatuaren berri eman zuen eta Jose Luis Rodriguez Zapateroren bigarren legealdiaren hastapenak kontatu zituen.
2009-an Paris-ko korrespontsalian hasi zen lanean. Nikolas Sarkozy-k presidente bezala egindako azken urteen lekuko izan zen, eta sozialista frantsesek Eliseora Francois Hollande-kin egindako itzulera kontatu zuen.[4] 2015-eko azaroan, Paris-ek jasandako atentatuen kontakizuna egin zuen Madariagak hiriburu frantsesan egin zuen azken txanpan.
Korrespontsal lanetan emandako ia 13 urteetan, bidali berezi bezala egon da Cuban, Fidel Castro-rik gabeko lehenengo hauteskundeen kontakizuna egiten; AEB-tan, lehenengo presidente beltzaren, Barack Obama-ren, kargu hartze ekitaldian; Sheychelle-tatik "Alakrana" ontziaren askapenaren berri ematen; Hegoafrikan, Nelson Madela-ren hiletaren lekuko; Ukrainan, Euromaidan protestetatik kronikak egiten. Gainera hainbat hondamenditara bidali dute Madariaga: Cachemira-ko lurrikara, 2005; Pisco-koa, 2007; Haiti-koa, 2010. Elkarrizketa batean baino gehigotan esanda du Madariagak, atzerritik egin dituen kroniken artean gehien astindu duena Haitiko lurrikara izan dela.
Ur Handitan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2017ko urtarrilan hasi zen "Ur Handitan" gidatzen. Madariagak aurkeztutako ia 200 programaren ondoren, gizarte gaiak jorratzen dituen erreportaje-saioa kazetaritza konprometituaren eta zerbitzu publikoaren ikur bihurtu da.[5][6]
Abiapuntua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]"Abiapuntua" (2021) programa ere gidatu du. Gazteak aurreritziz betetako errealidade ezezagunetan murgiltzen dituen saioa da "Abiapuntua".[7][8]
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Abiapuntua.saioari 2022. urtean Europako hedabide publikoen elkarteak CIRCOM saria eman zion , "gutxiengoak gizartean" atalean. Epaimahaiaren arabera "(...)modu arras sinesgarrian, beste errealitate batzuetara hurbiltzen dira saioko protagonistak, beren aurreiritziak kolokan jarriz".
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Urkizu, Urtzi. «Ardurazko lana da kazetaritza» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-06-02).
- ↑ Xabier Madariaga - TEDxUDeusto. (Noiz kontsultatua: 2022-06-02).
- ↑ Cantalapiedra, Chus. (2008). «Xabier Madariaga» Nuestro tiempo (643-644): 162–167. ISSN 0029-5795. (Noiz kontsultatua: 2022-06-02).
- ↑ (Gaztelaniaz) Deia. «Xabier Madariaga:“Llegué hace siete años a una Francia de derechas con Sarkozy y dejo un país todavía más de derechas aunque gobierne Hollande”» www.deia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-06-02).
- ↑ Larrinaga, Zihara Jainaga. «Xabier Madariaga: «'Ur handitan'-etik lore handietara? Zergatik ez?»» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-06-02).
- ↑ Urkizu, Urtzi. ««Lan honek eman ahal zidan oparirik handienetakoa da saioa»» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-06-02).
- ↑ Deia. «Xabier Madariaga: "El programa es un espejo para que veamos los prejuicios con los que funcionamos a diario"» www.deia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-06-02).
- ↑ (Gaztelaniaz) ««Debemos transmitir valores y emociones»» El Correo 2022-03-25 (Noiz kontsultatua: 2022-06-02).