Edukira joan

Wikipedia:Txokoa/2015eko otsaila

Wikipedia, Entziklopedia askea

VisualEditor News #1—2015

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

18:30, 5 otsaila 2015 (UTC)

Elkarrizketa Euskadi Irratian

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kaixo! Gaur goizean Euskadi Irratitik idatzi didate, jakiteko ea prest nagoen elkarrizketatua izateko bihar, ostiral arratsaldean ("Hiri Gorrian" saioan). Wikipediari buruzko galderak izango lirateke, 10 minututako elkarrizketa batean. Aurreko hilean nire herriko aldizkarian elkarrizketa bat egin zidaten, Wikipediari buruzkoa. Euskadi Irratitik horren berri izan dute, eta aipatutako elkarrizketa eskatzen didate. Esan diet ni ez naizela Wikipediaren administratzailea, kolaboratzaile hutsa baizik, baina hala ere hitz egiteko eskatu didate. Arazoren bat? Zein da Wikipediako politika kasu hauetan? -Josu (eztabaida) 20:52, 5 otsaila 2015 (UTC)

Ez dago politikarik. Nigatik aurrera, proiektua ezagutarazteko ekimenak ongi etorriak dira. Suerte (galderak bat-batean erantzuten behintzat nahiko traketsa bainaiz ni). - --Joxemai; (erantzunak) 09:11, 6 otsaila 2015 (UTC)
Ados Joxemairekin. Gainera, hedabideetan zenbat eta wikilari gehiago agertu, hobe da Wikipediarentzat: bestela, azkenaldian gutxi batzuk agertzen ari garenez, ematen du bi-hiru baizik ez gabiltzala lankidetzan hemen. Hori bai, komeni da azaltzea zeure ikuspegia emango duzula, eta ez komunitate osoarena (administratzaile bat joango balitz ere berdin izango litzateke, gure artean adostutako gairen batez ari ez bada behintzat). Eutsi goiari, ederki egingo duzu eta! --Xabier Armendaritz 2015-02-06, 10:24 (UTC)
Tira, elkarrizketa egin dugu eta uste dut nahiko txukun atera dela. Espero dut euskarazko Wikipedia hobeto ezagutzeko balio izatea....Entzun nahi duenak, hemen aurkituko du (aukeratu 2015-02-06, bigarren ordua): http://www.eitb.tv/eu/irratia/euskadi-irratia/hirigorrian/2515342/2949076/hiri-gorrian-2015-02-06/?_ga=1.187194472.1573951433.1423241041&__utma=144586529.1241026890.1423240438.1423251582.1423257957.4&__utmb=144586529.1.10.1423257957&__utmc=144586529&__utmx=-&__utmz=144586529.1423257957.4.3.utmcsr=google%7Cutmccn=(organic)%7Cutmcmd=organic%7Cutmctr=(not%20provided)&__utmv=-&__utmk=69365648 -Josu (eztabaida) 21:34, 6 otsaila 2015 (UTC)

Emakumea emakume dela azpimarratzen du wikipediak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Emakumea emakume dela azpimarratzen du wikipediak Argian. -Sikret8 (eztabaida) 13:01, 12 otsaila 2015 (UTC)

Donostia Kulturan lan egiten duen Sator lankidearen ekimenez, aurtengo Olatu Talka jaialdiaren baitan wikiproiektu bat abiarazteko ideia sortu da. Ideia horiek zehaztu eta proiektua garatzeko, bilera bat egin da gaur, otsailak 20, Amarako Ernest Lluch kultur etxean. Sator lankidea, kultur etxeko hiru arduradun, Donostia 2016 eta Olatu Talkako ordezkari bana eta neroni bertaratu gara. Ideia herritarren kultura parte hartzailea sustatzea da eta horretarako Olatu Talka jaialdiaren baitan, zehazkiago maiatzaren 30ean, larunbatean, Amara auzoari buruzko artikuluak sortu eta osatzeko maratoi gisako zerbait antolatzea pentsatu da, kalean jarritako karpa edo antzeko batean. Artikulu horiei dagokien kokapenean QR kodeak jartzea ere pentsatu da. Arrakastatsu suertatuz gero, Donostia 2016ko ekitaldien barruan ekimen zabalago bati ekiteko prest daude. Horretarako herritarrak Wikipediako edizioan trebatzeko tailerrak, aurretik eta jaialdian bertan, antolatu eta Amarari buruzko artikulu zerrenda bat prestatzea pentsatu dute. Aurretik interesatuta egon daitezkeen pertsonekin jarriko dira harremanetan. Artikulu zerrenda Amarako liburuzainek prestatuko lukete aurretik. Tailerrak emateko neure burua eskaini dut, baina besteren batek lagundu edo egin nahiko balu, esan, ongi etorria lizateke (elitzateke ordainpeko lana izango, boluntariotzakoa baizik). Laster Wikiproiektu bat abiaraziko dut proiektuaren izenarekin, proiektuaren xehetasunak jaso eta wikilarion iritzi eta proposamenak jasotzeko: Wikiproiektu:Amarapedia-Olatu Talka 2015. - --Joxemai; (erantzunak) 12:42, 20 otsaila 2015 (UTC)

Ni ere tailerrak emateko prest, noski! Oso ondo jaso du Joxemaik bileran hitz egindakoa. Soilik aipatu edizio maratoiarekin batera, Amarapedia horretan hitzaldiak eta topaketak egitea ere planteatzen dela ezagutza librearen inguruan, beste herrialdetako esperientzien inguruan (Katalunia aipatu da) eta abar. Erreferentzia bezala Monmouthpedia (pdf-a) eta Gibraltarpedia agertu dira. Esandakoarekin proiektu bat erredaktatuko da eta izan bezain laster jarriko dugu Amarapedian. Kultur etxekoak eta orokorrean Donostiako erakundeetakoak nahi inplikatuak ikusi ditut proiektuan eta espero dut azpiegitura aldetik eta proiektua gizarteratzearen aldetik nahiko babesa izan dugula. -Sator (eztabaida) 15:15, 20 otsaila 2015 (UTC)
QRpedia kodea Amarapedia proiektuarentzat