QR kode
QR kodea (ingelesetik: Quick Response code) Japoniako Denso-Wase konpainiak 1994an sortutako bi dimentsioko barra-kodea da. Kode honek datuen matrize baten itxura dauka, koadro formako eredu batean atzeko planoa kolore zuriz eta gainean kokatutako koadrotxoak beltzez agertzen direlarik. Kode hauetan edozein informazio gorde daiteke, baina gehienbat URLak edo testua gordetzeko erabiltzen dira.
Egitura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oro har, QR kode baten egitura bi koloretako Matrize bidimentsional bat da (ez dira zuria eta beltza izan behar, baina haien artean kontrastea egon behar da). Matrizearen modulu kopuruaren arabera, QR kodeen hainbat bertsio daude. Zenbat eta modulu gehiago, orduan eta informazio gehiago onartuko du kodeak. Gaur egun gehien erabiltzen diren kodeak 25 x 25 eta 29 x 29 dira. [1]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]QR kodea erabili aurretik, barra-kodeak erabiltzen ziren fabrikazioaren, banaketaren eta salmentaren industriarako. Horrek zailtasun asko zortzen zizkien langileei, barra-kode asko eskaneatu behar zituztelako aldi berean (barra-kodeek 20 karaktere alfabetiko baino ezin dituzte gorde). Orduan, Masahiro Hara ingeniaria konturatu zen horrelako kodeekin produktibitate handia galtzen zela.
Lehenik eta behin, kodeak irakurtzen zituzten irakurgailuak hobetzen saiatu zen, baina ezinezkoa zela ikusita, kodeak aldatzea erabaki zuen. Go izeneko mahai joko batean oinarritu zen (Xakea bezalakoa), Asian oso ezaguna dena. Aipatutako mahai jokoan, pieza zuri-beltzekin jolasten da, eta Harak pieza guztiak taularen gainean ikusi zituenean, informazioa transmititzeko modu erraza zela konturatu zen. Orduan bere taldearekin 2D kode bat lantzen hasi zen.
Hala eta guztiz ere, taldeak zailtasunak aurkitu zituen. Honako bi hauek izan ziren arazo nagusienak: Lehenik eta behin, eskanerrek ez zuten kodearen kokalekua ezagutzen. Arazo hori kokapenari buruzko informazioa gehituz konpondu zen (hau da, posizioaren detekzio-eredu bat sortu zen). Bigarren arazoa kodearen formari buruzkoa zen. Alegia, QR kodea ez zen behar bezala detektatzen lerrokatuta ez bazegoen eta inguruan zerbait antzekoa bazegoen. Orduan, eremu zuri eta beltzen proportzioak ikertzea erabaki zuten.
Horrela 7.000 zifrak gordetzeko gai ziren QR kodeak sortu ziren, momentu horretan erabilitakoak baino 10 aldiz azkarragoak. [2]
Abantailak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tresna honek eskaintzen dituen abantailak askotarikoak dira, honako hauek nabarmentzen dira:[3]
Interesa piztea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kontsumitzaileen interesa eta jakin-mina pizteko erabil daitekeen tresna da, diseinu digitala eta berritzailea baitu. Era berean, QR kodea erabiltzen dituzten enpresek gaurkotasuna adierazten dute.
Informazio azkarra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]QR kodeak eskaintzen duen abantaila nagusietako bat informazioa azkar eta egoki eskuratzea da. Arestian aipatu bezala, beste kodeak baino 10 aldiz azkarragoak dira.
Sustapenak burutzeko
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Enpresek beren publizitate-kanpainetan erabil dezakete. Gainera, QR koadearen erabilera errazari esker, sustapen horiek mundu osora helaraz ditzakete.
Kostua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]QR kodea kostu txikiko tresna bat da, eta kodeak sortzeko eta sortzeko aukera ematen duten hainbat plataformatatik eskura daiteke. Adibidez, posible da QR bat sortzea code-generator.com web-orrialdean.
Inprimaketen aurrezpena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]QR kodeak duen informazioa aldatzea posiblea da, kodea aldatu gabe, hau da, inprimatutako QR guztiak berrerabili daitezke.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Código QR. 2022-11-21 (Noiz kontsultatua: 2022-12-08).
- ↑ (Gaztelaniaz) «La insólita historia de la invención del código QR» nippon.com 2020-02-25 (Noiz kontsultatua: 2022-12-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) admin. (2020-02-06). «Código QR: Qué es, ventajas y cómo utilizarlo en buzoneo» Recodis Blog (Noiz kontsultatua: 2022-12-08).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- «QR kodea berriak sortu» es.qr-code-generator.com (Noiz kontsultatua: 2022-12-08).
- QR kodeari buruzko artikulua, Iparrorratza blogean. 2012-05-22 [1]
- (Gaztelaniaz) Recodis Blog. (2020-02-06). «Código QR: Qué es, ventajas y cómo utilizarlo en buzoneo» Recodis Blog (Noiz kontsultatua: 2022-12-08).
- (Gaztelaniaz) Código QR. 2022-11-21 (Noiz kontsultatua: 2022-12-08).
- (Gaztelaniaz) «La insólita historia de la invención del código QR» nippon.com 2020-02-25 (Noiz kontsultatua: 2022-12-09).