Veintiquatro
Itxura
Veintiquatro (gaztelerazko egungo grafiaz Veinticuatro) edo Caballero Veintiquatro (euskaraz Hogeita lau edo Hogeita lau zalduna) Andaluziako zenbait hiritako udaletako kargu propio bat zen, Antzinako Erregimenekoa, Úbeda, Baeza, Jaén, Kordoba, Sevilla, Jerez de la Frontera eta Granadakoetan kasu. Erregidore edo zinegotziaren pareko kargua zen eta kargu hori zuenaren noblezia eta posizio sozialarekin lotua zegoen. Veintiquatro kargu edo lanbideari veintiquatria zeritzon.
Veintiquatro ezagunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Pero Mexia historialaria, Sevillan