Sevilla
Sevilla —edo, izen historiko gisa, Sibilia—[1] Espainiako hegoaldeko hiri bat da, Andaluziako eta Sevillako probintziako hiriburua. Itsas mailatik 20 metro gorago kokatua, Guadalquivir ibaiak zeharkatzen du hiria.
707.414 biztanlerekin, Sevilla Espainiako hiri jendetsuenetan laugarrena da. Bere metropolitar eremua ere estatuko jendetsuenetan laugarrena da, 1.343.900 biztanle baititu. Espainiako hegoaldeko gune turistiko eta komertzial nagusienetarikoa da, eta kulturaren aldetik Espainiako nabarmenenetarikoa ere, gaur egun espainiar folkloretzat jotzen denaren sorburu.
Interes turistiko handiko hiria da, monumentu, enparantza, lorategi eta eliza kopuru handia baitu. Bere alde historiko-artistikoa Europako nabarmenena da. Bere eraikinik ospetsuenen artean, Giralda (antzinako meskitako alminarra, gaur egun katedraleko kanpandorrea) eta Urrezko Dorrea (gaztelaniaz: Torre del Oro) dira aipagarrienak.
Hiriko Triana, La Macarena, Santa Cruz edota Nervión auzoak dira ezagunenak. 1987an, Nazio Batuen Elkarteko UNESCO sailak Gizateriaren Ondare izendatu zituen katedrala, Giralda eta alkazarra (erregeen jauregia).
Etimologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hiriaren izena Hispalis izen zaharrean dago oinarrituta. Izen hau, Ishbiliya (arabieraz: أشبيليّة) bihurtu zen musulmanen garaian. Euskarazko izen historikoa Sibilia da, baina Euskaltzaindiaren arabera hiriaren egungo euskal izen arautua Sevilla da[2].
Barrutiak eta auzoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udalerria 11 barrutitan banaturik dago eta hauek 108 auzotan.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Julio Zesar enperadoreak kolonia erromatarra bihurtu zuen, Betis ondoko koloniaren gainetik hobesten. Lehenengo mendean, Hispalis (Sevillaren izen zaharra) Turdetaniako hiririk nagusienetarikoa zen, Kordobak eta Cádizek baino ez gainditua. Denbora gutxian, baina, hiri hauek gainditu zituen Hispalisek. Ptolomeoren garaietan metropoli titulua jaso zuen, eta bisigodoen garaian hiriburu probintziala izan zen, Kordobaren gainetik.
711tik gero, hiria musulmanen menpe gelditu zen, eta Kordobako emirerri behin erorita 1023an, independente bihurtu zen, abbadtarren dinastiaren garaian eta 1091n almorabideek kontrola eskuratu arte. Almorabideek galdutako azkenengo hirietako bat izan zen. 1248ko azaroan, hil batzuetan setiatuta egon ondoren, gaztelarrek okupatu zuten.[3]
Klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Datu klimatikoak (Sevilla) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 15.9 | 17.9 | 21.2 | 22.7 | 26.4 | 31.0 | 35.3 | 35.0 | 31.6 | 25.6 | 20.1 | 16.6 | 24.9 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 10.6 | 12.2 | 14.7 | 16.4 | 19.7 | 23.9 | 27.4 | 27.2 | 24.5 | 19.6 | 14.8 | 11.8 | 18.8 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 5.2 | 6.7 | 8.2 | 10.1 | 13.1 | 16.7 | 19.4 | 19.5 | 17.5 | 13.5 | 9.3 | 6.9 | 12.7 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 65 | 54 | 38 | 57 | 34 | 13 | 2 | 6 | 23 | 62 | 84 | 95 | 533 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 6 | 6 | 5 | 7 | 4 | 2 | 0 | 0 | 2 | 6 | 6 | 8 | 52 |
Eguzki orduak | 179 | 183 | 224 | 234 | 287 | 312 | 351 | 328 | 250 | 218 | 186 | 154 | 2898 |
Iturria: World Meteorological Organization[4] Agencia Estatal de Meteorología[5] |
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1900 | 1920 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2008 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
147.271 | 205.723 | 302.300 | 374.138 | 441.869 | 545.692 | 645.817 | 683.028 | 684.633 | 703.206 |
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Monumentuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sevillako monumenturik aipagarrienak munduan ezagunak diren Giralda eta katedrala dira aipagarrienak, baita Santa Cruz auzoa (Sevillako judutegia), Alkazar Errealak (Reales Alcázares), Indietako Agiritegia (Archivo de Indias), Urrezko dorrea (Torre del Oro), Maria Luisa parkea, Espainiako plaza, Amerikako plaza, Arkeologia eta Herri ohitura Museoak, Arte Ederretako Museoa eta Printzeen parkea ere. Kale-turistiko nagusia Sierpes da.
Oso ohikoa da turismoa egiteko kalesa edo gurdien gainean egitea.
Aipatutako eraikin eta monumentu guztiez gain, honako hauek ere garrantzia handikoak dira:
Hércules zumarkalea, Audientzia zaharra, Sevillako Agiritegia, Sevillako Ateneoa, Udaletxea, Caños de Carmona, Errege Mairuaren etxea, Koliseoaren korrala, Enkarnazioko Metropol Parasol, Sevillako harresiak, Lebrijako kondesaren jauregia, Dueñas-eko jauregia, San Telmo jauregia, Yanduri jauregia, Andaluziako parlamentua, Maestranza zezen-plaza, Garaipenaren plaza, Plaza Berria, Txanponaren Etxea, Tabako Fabrika Erreala, Maestranza Antzokia, Lope de Vega Antzokia , Zilar-dorrea, Triana-dorrea, Schindler dorrea' eta abar.
Aste Santua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erramu Igandetik Pazko Igandera 60 ermandade prozesioan joaten dira katedralerantz Aste Santuan, eta 11 ermandadek bi egun lehenago egiten dute katedraletik igaro gabe. 1980an Nazioarteko interes turistikodun jaia deklaratu zuten.
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gune industrial garrantzitsu bat da Sevilla, teknologia berriei begira, batez ere. Cartuja '93 teknologia-parkeak 11.455 pertsonei ematen die lan, eta probintziaren BPG - Barne Produktu Gordinaren %10 sortzen du, 1.676 milioi euro sortuz eta 311 enpresen langune izanik (horietako % 70ek teknologia berrietan dihardute)
Sevilla Espainiako laugarren biztanleria-gunea da eta ekonomikoki probintzia sendo eta indartsua da. 650.000 pertsonek egiten dute lan hirigune osoan. Era berean, gune industrial nagusi bat da, oihalgintza, saneamendu, kristalgintza, zementu eta bestelako lantegiak biltzen baitira Sevillaren inguruan. Era berean, ontziolak eta hegazkin eta tankeak fabrikatzeko industriak nagusitzen dira hirian.
Edari-fabrika gehien dituen europar hiria da Sevilla.
Kirola
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sevilla FC eta Real Betis Balompié dira hiriko futbol talde nagusiak, elkarren aurkako lehia nabarmena daukate. Sevillak, Sánchez Pizjuán izeneko futbol zelaian jokatzen du, eta Betis taldeak berriz; Benito Villamarín zelaian.
Hiri senidetuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sevilla Ondorengo hiriekin senidetuta dago:
|
Sevillar ezagunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Bartolomé de las Casas (c. 1484-1566), elizgizona eta misiolaria Ameriketan, espainiar konkistaren kronikaria.
- Diego Velázquez (1599-1660), margolari barrokoa.
- Bartolomé Esteban Murillo (1617-1682), margolari barrokoa.
- Manuel Machado (1874-1947), olerkaria.
- Joaquín Turina (1882-1949), piano-jotzaile eta musikagilea.
- Vicente Aleixandre (1898-1984), 27ko Belaunaldiaren olerkaria.
- Alfonso Guerra (1940-), politikari sozialista eta Espainiako lehendakariordea (1982-1991).
- Alejandro Rojas-Marcos (1940-), politikari andaluzista eta Sevillako alkate izandakoa (1991-1995).
- Eduardo Uriarte (1945) ETAkide historikoa eta politikari sozialista.
- Cristina Hoyos (1946-), dantzari eta koreografoa.
- Remedios Amaya (1962-), abeslari flamenkoa.
- Paz Vega (1976-), aktorea.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia. (PDF) 32. arauaː Espainiako erresumako autonomia-erkidegoen, probintzien eta probintzia-hiriburuen izenak. .
- ↑ Euskaltzaindiaren 32. araua
- ↑ O'Callaghan, Joseph F.. (2004). Reconquest and crusade in medieval Spain. University of Pennsylvania Press, 113–116 or. ISBN 978-0-8122-1889-3..
- ↑ World Weather Information Service - Sevilla. Worldweather.org (Noiz kontsultatua: 2011-04-10).
- ↑ Valores climatológicos normales: Sevilla Aeropuerto - Agencia Estatal de Meteorología - AEMET. Gobierno de España. .
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) (Ingelesez) Udal webgunea