Valeria Bruni Tedeschi
Valeria Bruni Tedeschi | |
---|---|
(2022) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Turin, 1964ko azaroaren 16a (60 urte) |
Herrialdea | Italia Frantzia (2006ko uztailaren 31 - |
Familia | |
Ama | Marisa Borini |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Haurrideak | ikusi
|
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria, gidoilaria, abeslaria, zinema aktorea, artista eszenikoa, antzerki aktorea, film-muntatzailea, aktorea eta errealizadorea |
Parte-hartzailea
| |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | |
Musika instrumentua | ahotsa |
|
Valeria Bruni Tedeschi (Valeria Bruni-Tedeschinote. Turin, 1964ko azaroaren 16a). Aktore, gidoilari eta zuzendari franko-italiarra da.
1994an Emakumezko aktore berri onenaren Zesar saria eman zioten Les gens normaux n'ont rien d'exceptionnel pelikularengatik.
Familia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Virginio Bruni Tedeschi-ren biloba da, nork CEAT (Cavi Elettrici eta Affini Torino) sortu zuen Turinen 1920ko hamarkadan. Berehala bihurtu zen penintsulako pneumatiko-fabrikatzaile handiena. Bigarren Mundu Gerran, Virginio Bruni Tedeschi judu italiar katoliko batekin ezkondu zen.
Alberto Bruni Tedeschi opera-konpositorearen eta Marisa Borini aktore eta kontzertista italiarraren alaba da Valeria. Virginio Bruni-Tedeschiren, marinel eta argazkilariaren, arreba zaharrena da. 2006ko uztailaren 4an hil zen Parisen, ihes-aren eta Carla Bruniren ahizpa ere bada, Nicolas Sarkozyren koinata da, beraz.
2007tik 2012ra, Louis Garrel aktorearen neska-laguna izan zen (filmazio-setean hasi zen harremana).
Alaba bat du, Oumy, jatorri Senegalekoa, 2009ko martxoan adoptatua, lau hilabete zituenean.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1973an, bederatzi urte zituela, familia Italiatik Frantziara joan zen, Brigada Gorriek bahituko ote zuten beldur zelako. Leonardo da Vinci italiar lizeoan jarraitu zituen ikasketak, eta Jean Darnelen antzerki-eskoletara joan zen Atelier antzokian, baita Blanche Salanten antzerki-eskoletara ere, Zentro Amerikarrean. Nanterreko École des Amandiers antzerki-eskolan izan zen, Pierre Romansen eta Patrice Chéreauren eskutik Agnès Jaoui, Vincent Pérez, Marianne Denicourt eta Bernard Nissillerekin batera.
1983an, 19 urte zituela, telebistan aritu zen Paolinorekin, Juste cause et la bonne raison, François Reichenbach zuzendariak telebistarako egokitu zuen konposizio musikalean oinarritua. Urte horretan ere antzerkian ibili zen Anton Chéjov Platónovrekin batera Patrice Chéreauk zuzendutako lana interpretatzen.
1985ean, 29 minutuko film amateur batean agertu zen, Jean-Paul Chabrierren eta Jean Robert Blainen Super-8n.
1986an, 22 urte zituela, lehen aldiz agertu zen Claude Confortèsen, La pauvre petite milliardaire filmean. 1987an, Patrice Chéreauk bere lehen paper erreala eskaini zion Hôtel de France filmean, École des amandiers-eko ikasleekin grabatua.
1993an, Laurence Ferreira Barbosaren Les gens normaux n'ont rien d'exceptionnel-en parte hartu zuen, eta, haren bidez, emakumezko aktore berri onenaren Zesar saria jaso zuen (1994an).
1996an, bere Mimmo Calopresti lagunaren La Seconde filmean protagonista izan zen, Italian hainbat sari irabazi zituen filmean.
1997an, Mots d'amour filmaren gidoia eta Mimmo Caloprestirekin batera idazten zuen bitartean, gidoiarekiko gustua garatu zuen. Handik bost urtera, alderdi autobiografikoak zituen film bat idatzi eta zuzendu zuen, Louis-Delluc saria irabazteko balio izan ziona 2003an bere lehen filmari.
2004an, Berlinaleko 54. edizioan epaimahaiko kide izan zen, Frances McDormand buru zuela.
2007an, bigarren film bat egin zuen ildo berean, eta sari berezi bat irabazi zuen Cannesko zinemaldian hautapen ofizialaren sailean.
2013. urtean, Un château en Italie aurkezten du, zuzendari gisa egindako hirugarren film luzea, Cannesko zinemaldiaren 66. edizioan. Handik gutxira, 2013ko Donostiako Zinemaldiko epaimahaiko kide izan zen.
2014. urtean, hirugarren David di Donatello saria irabazi zuen Italiako aktore onenaren izendapean, Paolo Virziren Gli opportunisti (Il capitale umano) filmean egindako interpretazioagatik. 1996an sari hau irabazi zuen La second filmarekin eta 1998an Mots d'amour, biak Mimmo Caloprestik zuzenduta.
2015eko abenduan, Marrakexeko nazioarteko zinemaldiko film laburren 15. edizioko epaimahaiko kidea izan zen, Joachim Lafosse buru zuela.
2017an, bere laugarren David di Donatello saria jaso zuen aktore onenaren izendapean, Pazzo di Gioia filmean egindako lanagatik.
Konpromezua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2018ko irailean, Nicolas Hulotek dimisioa eman ondoren, Juliette Binocherekin batera Le plus grand défi de l'histoire de l'humanité deituriko zutabea sinatu zuen berotze globalaren aurka, Le Mondeko azalean agertu zena, L'appel de 200 personnalités pour sauver la planète izenburupean.
Aktore lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1986 : Paulette, la pauvre petite milliardaire, Claude Confortèsek zuzenduta.
- 1987 : L'Amoureuse, Jacques Doillonek zuzenduta.
- 1987 : Hôtel de France, Patrice Chéreauek zuzenduta.
- 1988 : Bisbille, Roch Stephanikek zuzenduta.
- 1989 : J'écris dans l'espace, Pierre Étaixek zuzenduta.
- 1989 : Storia di ragazzi e di ragazze, Pupi Avatiek zuzenduta.
- 1990 : Dis-moi oui, dis-moi non, Noémie Lvovskyek zuzenduta.
- 1990 : La Baule-les-Pins, Diane Kurysek zuzenduta.
- 1990 : Fortune Express, Olivier Schatzkyek zuzenduta.
- 1992 : Les Gens normaux n'ont rien d'exceptionnel, Laurence Ferreira Barbosaek zuzenduta.
- 1993 : Condannato a nozze, Giuseppe Piccioniek zuzenduta.
- 1993 : La Reine Margot, Patrice Chéreauek zuzenzuta.
- 1994 : Montana Blues, Jean-Pierre Bissonek zuzenduta.
- 1994 : 3000 scénarios contre un virus : Poisson rouge, Cédric Klapischek zuzenduta.
- 1994 : Oublie-moi, Noémie Lvovskyek zuzenzuta.
- 1994 : Le Livre de cristal, Patricia Plattnerek zuzenduta.
- 1995 : Mon homme, Bertrand Blierek zuzenduta.
- 1995 : La Seconde fois (La Seconda volta), Mimmo Caloprestiek zuzenduta.
- 1995 : La Haine, Mathieu Kassovitzek zuzenduta.