Troskaetako koba
Troskaetako koba | |
---|---|
Mota | haitzulo |
Geografia | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Eskualdea | Goierri |
Udalerria | Ataun |
Troskaetako koba Ataunen, Intzartzu mendian dagoen kobazuloa, 580 metrotara. Sektore horretako kobazulo garrantzitsuena da, XIX. mendean ere izen horrekin ezaguna eta artaldeak nahiz pertsonak babesteko erabilia.
Alderdi geologiko eta sedimentologikoak aztertu zituzten Llopis Lladók eta Gómez de Llarenak (1949), Jesús Elosegik (1950) eta Llopis Lladók eta Elosegik 1954an.
Aranzadiko Manuel Laborde eta Jesus Elosegi espeleologoek leize-hartzen (Ursus spelaeus) zenbait hezurdura aurkitu zituzten bertan, 1946an. Geroago, M. Crusafontek zenbait hezur atera zituen, eta T. De Torresek 1987 eta 1988an egindako aztarnategiaren indusketa sakonaren ondorioz material ugari atera zuen.
1.000 metro inguruko garapena du eta 70 metroko malda. Sarrera-gela pasatuta, aurrera eta beherantz eginez, hainbat pitzadura eta gela daude; horietako bat da Crusafont leizea edo hartzen leizea deitutakoa, bertan zeudelako lurperatuta Pleistozenoko hartz horien aztarna ugari. Estalaktiten formazio ikusgarrien bukaeran urmael bat dago ("Laguna deseada")[1].
Material paleontologikoei buruzko ikerketa lan partzialak daude, Kurtenek (1955), Altunak (1972) eta Torresek (1984) eginak. Eta T. de Torres, R. Cobo eta A. Salazar analisi paleontologiko osatuena argitaratu zuten Munibe aldizkarian (43. zk., 1991), eta proposatu Troskaetako hartz populazioa Ursus spelaeus hartzaren azpiespezie batekoa zela.[2]
San Telmo museoan dago bertan aurkitutako hezurdura bat erakusgai, berregindakoa.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Jesus Elósegui. Exploración de la Laguna Deseada en la cueva de Troskaeta.http://www.aranzadi.eus/fileadmin/docs/Munibe/1950092098.pdf. .
- ↑ Trinidad DE TORRES HIDALGO, Rafael COBO RAYAN, Angel SALAZAR RINCON (1991). La población de oso de las cavernas (Ursus spelaeus parvilatipedis n.ssp.) de Troskaeta'ko-Kobea (Ataun-Gipuzkoa) (Campañas de excavación de 1987 y 7988) Munibe, Donostia, 41