Jesus Elosegi
Jesus Elosegi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Jesus Ramon Elosegi Irazusta |
Jaiotza | Tolosa, 1907ko abenduaren 4a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Tolosa, 1979ko abenduaren 24a (72 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Pilar Sansinenea |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | antropologoa eta arkeologoa |
Kidetza | Aranzadi Zientzia Elkartea |
Izengoitia(k) | Zimitz |
Jesus Ramon Elosegi Irazusta (Tolosa, Gipuzkoa, 1907ko abenduaren 4a - ib. 1979ko abenduaren 24a[1]), argazkilaria, espeleologoa, arkeologoa eta Aranzadi Zientzia Elkartearen sortzailea izan zen. Bere lehenengo zuzendaritza taldearen kide izan zelarik. Jose Miguel Barandiaranen ikerlari lanari estuki loturik egon zen eta trikuharri eta harrespil anitz aurkitu zituen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jesus Elosegui 1907ko abenduaren 4ean Tolosan jaio zen. Bere gurasoekin eta bere bost ani-arrebekin bizi izan zen . Bere lehen ikasketak Oscoz arreben eskolan ikasi zuen eta gero bigarren ikasketak Piaristaren gurasoen eskolan . Batxilergoan Industrialeko ikasketak hasi zen egiten baina alboratu zituen eta 1932tik aurrera argazkilari profesional gisa lanean jardungo da. Kirola, kultura eta Natur Zientzien arloak landuko ditu Munibe, El Día, Argia, Pyrenaica aldizkarien ohiko laguntzailea izango delarik. Argazkilaritzara eskainitako lehenengo urteetan bere inguruko pertsonak, agintariak, Aralarko artzainak, 1953. urtean Tolosan jazotako uholdeak[2], ezbeharrak jasoko ditu 1936. urtean Bidasoaren beste aldera ihes egin beharra izan zuen arte bere afizioa ogibide bihurtu zuen. Eta 1935. urtean Pilar Sansinenea Goñirekin ezkondu egin zen.
Espainiako Gerra Zibila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erbesteko urteetan frankistek bere estudioa suntsitu zuten. Urte horietan Eresoinka euskal kultura enbaxadan parte hartu zuen, Euzko Jaurlaritzaren enkarguz Europan zehar ibili zena dantza eta musikaren bidez Euskal Herriaren aldarrikapena eginez (Elosegik abesbatzan parte hartu zuen, baritono bezala); Frantzia, Erresuma Batua, Belgika, Herbehereak eta Europako beste herrialdeetan izan ziren. Bira horietan Jose Antonio Agirre Lehendakaria ezagutzeko aukera izango du. Bere argazki kameraz etengabe lagundurik, Agirre Lehendakariak Lluís Companysi Belloy-en-Francen egin zion harrera jaso zuen.
1940. urtean bere jaioterrira itzuliko da eta EAJrekiko zuen atxikimendua medio atxilotua eta lan batailoi batetara bidali zuten, lehenik Miranda Ebroko kontzentrazio-esparrura eta jarraian Oiartzunera. Hamar hilabete lan batailoi ezberdinetan izan ondoren, askatua izan zen eta bere bizilekua Pasaiara aldatu zuen, non bakailao gibel koipea saltzaile izan zuelarik ogibide bezala, jarraian 1947. urtean Aranzadi Zientzia Elkartea sortu zuelarik.
Aranzadi Zientzia Elkartearen sorkuntza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erbestean Jose Miguel Barandiaran ezagutzeko aukera izan zuen. 1948. urtean, oraindik Jose Miguel Barandiaranen erbestealdian, Tomas Ataurik eta Jesus Eloseguik Aranzadi Zientzia Elkartearen ohorezko kide izendatu zuten. Sarara urte berean eginiko bidai batean, Barandiarani historiaurrearen atala zuzentzeko eskatu zion. Bost urte beranduago Eloseguik Barandiaran Donibane Lohitzunetik bere Pasaiako etxera eraman zuen eta bertan ezkutaturik izan zuen.
Aranzadi Zientzia Elkartea sortzeko grina Aralarko Lagunak elkarteak Igaratzako inguruan zuen aterpean sortu zen. Gai zientifikoekin sakondu ahala Kataluniako ikerlariak ezagutzeko aukera izan zuen, eta haiek animatu zuten Aranzadi elkartea sortzera.
1942-1952 eta 1960-1972 urteetan, Aranzadiko idazkari nagusia izan zen. Hainbat atal bultzatu zituen, nabarmentzekoak direlarik Historiaurrea, Ornitologia, Entomologia eta Espeleologia. Azkeneko hori zen Eloseguiren gogokoena.
Aranzadiren ondorengo urteak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1972ko urtarrilean, 25 urtez lanean jardun ondoren, Jesus Elosegik Aranzadi Zientzia Elkarteako Idazkaritza Nagusiko ardura beste norbaitek har zezala eskatu zuen. Bere atzean lan isila, eraginkorra eta luzea utzi zuen. 1979an, Munibe aldizkariak bere sortzaile eta bultzatzaile nagusia izan zenari omenaldi eta oroipeneko alea eskaini zion. Bere 1972ko erretiroaren ondoren, liburu eta artikulu ugari idatzi zuen; horien artean nabarmenena, 1974. urtean argitaraturiko Las minas de cobre de Aralar. Horrez gain, bere bizitzako azken zatian artxibategiko ikerketa lanetan aritu zen, eta Kardaberaz eta Euskarazaintza taldeetan lagundu zuen.
Argazkilaritza lana, Elosegui bilduma.
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jesus Elosegik ikerketa zientifikoarekiko zuen grina argazkilaritzarekin uztartu zuen. Jesus Elosegi hil ondoren Lazkaoko Beneditarretako Juan Jose Agirre liburuzainak gorde zituen haren argazkilaritza bilduma, 2002-2006 urte bitartean Aranzadi Zientzia Elkarteak 18.000 argazkiz osaturiko bilduma hura digitalizatu zuen arte. 2007. urtean, Jesus Eloseguiren jaiotzaren mendeurrenean, Jesus Elósegui 1907-1979 liburua kaleratu zen, argazki adierazgarrienekin erakusketa antolatu zelarik Tolosako Aranburu jauregian.
2009ko uztailaren 25ean Aranzadi Zientzia Elkarteak hitzarmena izenpetu zuen Kutxarekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura eta Euskara Departamentuarekin, GureGipuzkoa.net ataria erabiliz Jesus Elosegui Irazusta bildumaren edukiak erabiltzaile eta herritarren eskura jartzeko.[3] Ondorengo galeria honetan Eloseguiren argazki batzuk dituzu ikusgai:
-
Baserritarra etxeko atarian.
-
Autobus ezbeharra Tolosan.
-
Agurra kaian.
-
Jesus Elósegui Uzturreren gailurrean.
Jesus Elosegik lan asko egin zituen gaur egun 18.000 argazki ezagutzen ditugu baina bere lan gehienak horaindik desagertuta daude
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Biografía de Jesus Elosegui, Sociedad de Ciencias Aranzadi.
- «Lan handia egin zuen Jesus Eloseguik, baina gehiena isilpean»[Betiko hautsitako esteka], Tolosaldeako Hitza, 09-14-2007.
- Aranzadi recupera la obra de su fundador y fotógrafo, el tolosarra Jesus Elósegui, Noticias de Gipuzkoa, 09-09-2007.
- Aranzadi recuerda en su sesenta aniversario a Jesus Elosegui , Diario Vasco, 2007/09/07.