Tritonu
Tritonua, musikaren teoriaren esparruan, hiru tonu oso hartzen dituen musika-bitartea da. Laudun gehituko ala bostun gutxituko tarte bezala sailkatu daiteke.
Non gertatzen da tritonua?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Edozein eskala maiorren laugarren notaren eta zazpigarrenaren artean eratutako tartean gertatzen da berez tritonoa (adibidez, do maiorren, fa eta si arteko tritono bat sortzen da).
Dominante akordeek (hirudun maiorra eta zazpidun minorra) —adibidez, do, mi, sol eta si bemol notek osatutako akordeak— tritonu bat dute hirudunaren eta zazpidunaren artean.
Nola ebazten da tritonua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Orohar, tritonoa bi notak kontrako norabidean mugituz ebazten da, batez ere soinu horietako bat sensiblea bada, tonikara joko duena.
Tritonuaren garrantzi historikoa mendebaldeko musikan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tritonua disonantzia gisa sailkatu da mendebaldeko musikan Erdi Arotik praktika komunaren aldia amaitu arte.
Bitarte hori saihestu egiten zen Erdi Aroko eliza-kantuan, ziur aski, intonazio zaila zuelako eta soinua goibela zela uste zelako.[1]
Dirudienez, Guido de Arezzo (991-1050) monje italiarrak debekatu zuen hori erabiltzea. Haren sistema hexakordalean iradoki zuen si diatonikoa (si naturala) erabili ordez, fan oinarritutako hexakordioa dora eraman beharko litzatekeela tritonoa saihesteko.[2] Ondoren, Ugolino d'Orvieto (1380-1457) eta Johannes Tinctoris (1435-1511) teorikoak si naturala por si bemolarengatik ordezkatzearen alde agertu ziren.
Handik aurrera, eta Errenazimentuaren amaierara arte, bitarte ezegonkor gisa hartu zen tritonua, eta kontsonantzia gisa baztertu zuten teorialari gehienek.[3]
1702an, Andreas Werckmeisterrek (1645-1706) esan zuen «lehengo agintariek» diabolus in musica (“deabrua musikan”) izena erabiltzen zutela bai tritonurako, bai semitono-tarteen arteko talkarako —hala nola mi naturala eta fa naturala—[4]
1725ean, Johann Joseph Fux (1660-1741) konpositore austriarrak, Gradus ad Parnassum liburuan, diabolus in musica izenarekin deskribatu zuen tritonua hark ere.[5]
Autore horiek diotenez, iraganean tritonuak deabruarekin lotzen zen, baina ez da Erdi Aroko autoreen aipurik gorde.[6] Denis Arnold (1926-1986) britainiar musikologoak, ordea, New Oxford Companion to Music liburuan iradokitzen du Erdi Aroko musikan erabiltzen zen ezizena:
« | It seems first to have been designated as a «dangerous» interval when Guido of Arezzo developed his system of hexachords and with the introduction of B flat as a diatonic note, at much the same time acquiring its nickname of «diabolus in musica» (‘the devil in music’). | » |
Denis Arnold[7] |
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Tritonu ordezkapena
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Diabolus in musica: el tritono», artículo en el sitio web Escribir Canciones.
- ↑ Arezzo, Guido de Carta de Guido dirigida al monje Miguel, acerca de uun canto desconocido (Epístola Guidonis Michaeli monacho de ignoto cantu directa), publicado por el Grupo de Investigación y Estudios Medievales, de la Facultad de Humanidades, de la Universidad Nacional de Mar del Plata (Argentina). En la carta, D'Arezzo afirma con respecto a las innovaciones musicales: «Como esto nadie lo ha hecho, nadie tampoco debe hacerlo».
- ↑ Drabkin, William: «Tritone», artículo (en inglés) de la enciclopedia Grove, publicado en el sitio web Oxford Music Online. Acceso mediante suscripción. Consultado el 21 de julio de 2008.
- ↑ Werckmeister, Andreas (1702): Harmonologia musica, oder kurze Anleitung zur musicalischen Composition (pág. 6). Fráncfort y Leipzig: Theodor Philipp Calvisius, 1702.
- ↑ Miller, Steven J.: «¿Qué son los acordes de tritono?», artículo traducido al español por Ana María Guevara, en el sitio web E How en Español.
- ↑ Smith, F. J. (1979): «Some aspects of the tritone and the semitritone in the “Speculum Musicae”: The non-emergence of the Diabolus in music» (pág. 70), artículo en inglés publicado en la revista Journal of Musicological Research, 3, págs. 63-74; 1979.
- ↑ Arnold, Denis (1983): «Tritone», artículo publicado en The New Oxford Companion to Music (volumen 1: A-J). Oxford: Oxford University Press, 1983. ISBN 0-19-311316-3