Toxoplasmosi
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Toxoplasmosi | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | coccidiosis (en) , Zoonosia eritasuna |
Espezialitatea | infektologia Ginekologia eta obstetrizia |
Arrazoia(k) | Toxoplasma gondii |
Sintoma(k) | adenopatia, entzefalitisa, hepatomegalia, esplenomegalia, low-grade fever (en) hepatosplenomegaly (en) |
Patogenoaren transmisioa | fecal–oral route (en) , placental transmission (en) , organ transplantation (en) , Odol-transfusio haemocontact transmission of pathogen (en) |
Azterketa medikoa | miaketa fisiko, Immunofluoreszentzia, ELISA Sabin–Feldman dye test (en) |
Tratamendua | |
Erabil daitezkeen botikak | sulfadiazina, Trimetoprim/sulfametoxazol, klindamizina, pirimetamina, spiramycin (en) eta klorokina |
Identifikatzaileak | |
GNS-10-MK | B58.9 eta B58 |
GNS-9-MK | 130.9, 130 eta 130.7 |
GNS-10 | B58 |
GNS-9 | 130 |
DiseasesDB | 13208 |
MedlinePlus | 000637 |
eMedicine | 000637 |
MeSH | D014123 |
Disease Ontology ID | DOID:9965 |
Toxoplasmosia Toxoplasma gondii protozoo parasitoak sortutako gaixotasuna da, batzuetan sintomarik gabe garatzen dena, baina haurdun dauden emakumeengan oso arriskutsua dena, umekia nabarmen kaltetzen baitu. Era berean, immunogutxituengan eta adineko jendearengan gaitza ere larria izan daiteke.
Toxoplasmosia zoonosi bat da, hots, animaliengandik gizakiarengana igarotzen den gaitza. Gizakia kutsatzen duten animaliak katua eta beste felido batzuk dira, batik bat.
Gaitza prebenitzeko neurriak, haurdun dauden emakumeen kasuan bereziki, hiru hauetan dautza: higiene-arau orokorrak mantentzean, gutxi egindako okela ez jatean eta katuen gorotzekin inongo kontakturik saihestean.
Europan eta AEBetan biztanleen % 40k toxoplasmosiaren aurkako antigorputzak ditu. Horrek esan nahi du protozoo parasitoz infektatuak izan direla, nahiz eta sintomarik gabeko gaixotasuna garatu. Okela kutsatu gordina, edo gutxi egina, jateagatik harrapatzen da gaitza Mendebaldeko herrietan.
Esan bezala, toxoplasmosiaren kasu gehienak sintomarik gabekoak edo azpiklinikoak dira. Batzuetan gripearen antzeko sintomak agertzen dira, eta gongoil linfatikoen hantura. Immunogutxituengan, aldiz, larriagoa da eta entzefalitisa sor dezake. Azken urteotan egindako ikerketa batzuek toxoplasmosia eskizofreniarekin lotu dute: Toxoplasma gondiiren kisteak burmuinean kokatzen direnean eskizofrenia pairatzeko probabilitea areagotuko litzateke nabarmen [1] [2]
Toxoplasma bizkarroiak kisteak sortzen ditu infektatutako animalien eta gizakien ehunetan. Kiste horiek ohikoak dira okelan: AEBetan egindako ikerketa batek txerri-haragietako % 25ek eta ardi-haragietako % 10ek horrelako kisteak zituela frogatu zuen [3]. Sukaldean okela ondo egiteko araua, beraz, kontuan hartzekoa da.
Gaitzaren diagnostikoa froga serologikoen bidez egiten da, antigorputz espezifikoak bilatuz. Tratamenduari dagokionez sulfamidak eta pirimetamina, biak batera, erabiltzen dira.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Yolken, R.H., Dickeron, F.B., Fuller Torrey, E. Toxoplasma and schizophrenia NIH, National Library of Medicine
- ↑ Pelaez, C., Requena, T.: La microbiota intestinal CSIC (2017), 22-23 orr. ISBN: 978-84-00-10176-3
- ↑ (Gaztelaniaz) Ingraham, John L.. Introducción a la Microbiología. ..
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |