Zoonosi (grezieratik ζῷον, zoon, animalia, + νόσος, nosos, gaitza[1]) animalietatik (batez ere ornodunetatik) pertsonetara transmititzen diren gaixotasunei deitzen zaie. Hainbat gaixotasun, hala nola ebola, salmonelosia edo gripea, zoonosiak dira. Zoonosien eragileak bakterioak, birusak eta bizkarroiak dira, animaliak kutsatzen dituztenak. Munduan ezagutzen diren 1415 giza patogenoetatik %61 zoonotikoak dira[2] eta %70 baino gehiagoren jatorria animalia basatietan du[3]. Horrela, lotura zuzena dute albaitaritzarekin[4][5].
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.Migratzen duten hegaztiek hemen ez dauden birusak ekar ditzakete hemengo animaliei? Eta horiek zoonotikoak izan daitezke?
Zentzu hertsian, malaria edo dengea bezalako gaixotasunak ez lirateke zoonosiak izango irizpide mugatua erabiltzen bada (animalia ornodunetik gizakiengana transmititzen den gaixotasuna), baina, oro har, zoonositzat jotzen dira, animalia ez-gizakiek transmititzen dituzten patologiak baitira.
Animaliek gizakia kutsatzen dute bi bide hauen bitartez:
Historiaurrekoehiztari-biltzaile taldeak seguruenik oso txikiak ziren gehienetan. Horrelako taldeek seguraski oso gutxitan izaten zituzten harremanak beste taldeekin. Isolamendu horrek mugatu egiten zuen gaixotasun epidemikoen hedapena, izan ere, epidemien zabalkuntza eta hedapena beste pertsona batzuekin maiz egoteko harreman kopuruan datza, batez ere pertsona horiek erantzun immunologiko egokia oraindik garatu ez dutenean. Talde batean irauteko, patogenoak infekzio kronikoa izan behar zuen, kutsatutako ostalarian mantenduz eta kutsakor izanez luzaroan, edo bestela beste espezie batean mantendu giza-ostalariak kutsatu arte. Egia esan, gaixotasun askotan, gizakia hobeto ulertzen da halabeharrezko biktima gisa, ostalari finala baino. Horren adibide dira amorrua, antraxa, tularemia eta Niloko sukarra. Beraz, gaixotasun infekziosoekiko esposizioaren zati handi bat zoonotikoa izan da.
Gaixotasun moderno asko, gaixotasun epidemikoak barne, zoonosi bezala hasi ziren. Zaila da ziurtasunez zehaztea zer gaixotasun jauzi egin zuten animalietatik gizakietara, baina gero-eta froga gehiago daude DNA eta RNA sekuentziazioan adibidez elgorria, baztanga, gripea, GIB eta difteria horrela iritsi zirela. Hotzeri arrunta eta tuberkulosia ere animalia-jatorriko egokitzapenak dira.
Gizakien eta basabizitzaren arteko kontaktua areagotzea da[6] patogeno zoonotiko berriak agertzen laguntzen duen faktore garrantzitsu bat. Egoera hori giza jarduerak naturgune basatiak inbaditzean suertatzen da, edo animalia basatiak giza bizilekuetara lekualdatzean.