Edukira joan

Toba

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tobazko harresiak, Erroman
Artikulu hau arrokari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Toba (argipena)».

Toba erraz hautsi eta hauts bihur daitekeen arroka piroklastiko bigun porotsu arina da. Ez da nahastu behar antzeko egitura bai baina konposizio eta jatorri desberdina dituen tufa karbonatozko metakin porotsuarekin. Tobek jatorri bolkanikoa dute, eta errautsen, lapillien eta sumendi-lokatzen solidotzeaz eratzen dira. Aluminio, sodio eta potasio silikato konplexuz eratuak dira, eta eraikuntzan mortairua eta adreiluak egiteko erabiltzen dira; gai urragarri gisa eta katalizatzaileen euskarri gisa ere erabiltzen dira.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]