Edukira joan

Adreilu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Adreiluz eraikitako horma bat.

Adreilua harri artifiziala da, normalean buztinez egindako bloke laukizuzena. Esku bakarrez eramangarriak, eta erraz erabiltzekoak izan behar dte, pisu arinekoak eta forma sinpledunak.

Buztina labean gogortuz eratzen da adreilua. Herrialde beroetan, eguzkitan lehortuz eta gogortuz ere egin izan da. Badira hormigoiz edo mortairuz egindakoak. Antzinako garaitik erabili izan den elementua da.

Hormak eta tabikeak egiteko erabiltzen dira nagusiki, baita zoruetan ere. Adreiluak normalean mortairuz itsasten dira elkarrekin, nahiz eta pilaketa soilaz eraikitzeko teknikak ere badiren. Horman adreiluak ezartzeko disposizioari zoladura, apareilua edo aparejua esaten zaio. Apareilu mota ezberdin ugari dago, tokian tokiko ohiturei jarraiki.

Normalean paralelepipedo baten forma dauka adreilu-piezak. Formatu ezberdinak daude, baina normalean luzera, zabalera eta garaiera, neurri ezberdinetakoak izaten dira. Formatu metrikoa da arruntena, 24x11,5x5,25 cm. Modulu honi, 1 cm-ko kareorezko juntura gehituz, adreiluekin metro unitatearen multiploak diren elementuak osa daitezke.

Adreilu motak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Adreiluen sailkapen anitz egin daiteke, irizpide ugariren arabera:

  1. Morfologiaren araberako sailkapena
    1. Adreilu arrunta
    2. Motxeta-adreilua
    3. Adreilu moldatua
  2. Zulo-portzentajearen araberako sailkapena
    1. Adreilu barne-hutsa
      1. Adreilu barne-huts bakuna
      2. Adreilu barne-huts bikoitza
    2. Adreilu zulatua
    3. Adreilu trinkoa
  3. Sailkapen kualitatiboa
    1. Adreilu arrunta
    2. Ageriko adreilua (bistako adreilua)
  4. Ekoizpen-sistemaren araberako sailkapena
    1. Esku-adreilua
    2. Adreilu mekanikoa
    3. Adreilu prentsatua

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]