Teila
Itxura
Teila eraikuntzen estaldura egiteko erabiltzen den pieza da, buztin egosiz egin ohi dena[1]. Badaude teilatuak egiteko beste erak, baina, izenak dioen bezala hau estaldura nagusia da Euskal Herrian.
Bere erabilera zaharra da oso. Antzinako Grezian hasi omen ziren[2], izan ere, Atenasen Kerámikon izeneko errebal bat omen zegoen, bertan zeramikazko teilak egiten zituztelako.
Formaren arabera, honako teilak daude:
- Erromatar teila.
- Arabiar teila: Kanal tronkokonikoaren forma eta 30-50 bat zentimetroko luzera duena.[1]
- Teila laua: Forma angeluzuzena eta azpiko ertza biribildua daukana.[1]
- Teila mistoa.
- Teila plastikoa, material honetaz egina delako.