Törst
Törst | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1950 |
Izenburua | Törst |
Jatorrizko hizkuntza | suediera alemana |
Jatorrizko herrialdea | Suedia |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa eta LGBTeei buruzko filma |
Iraupena | 85 minutu |
Kolorea | zuri-beltzekoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Ingmar Bergman |
Gidoigilea(k) | Herbert Grevenius |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Helge Hagerman (en) |
Konpainia ekoizlea | SF Studios (en) |
Edizioa | Oscar Rosander (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Erik Nordgren |
Argazki-zuzendaria | Gunnar Fischer |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Stockholm |
Törst (euskaraz: «Egarria») 1949ko Ingmar Bergman suediar zinema zuzendariak zuzendutako drama film bat da. Gidoia Herbert Grevenius gidoigileak idatzi zuen. Eva Henning, Birger Malmsten eta Birgit Tengroth aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ruth (Eva Henning) bere ezkontza aurretik maitale bat izan eta haurdun utzi zuen ballet dantzari ohia da, hark abortatzera derrigortu eta ondorioz antzu gelditu zen. Bizipen honen ondorioz garatutako gizonekiko gorrotoak Bertil (Birger Malmsten) senarrarekin duen ezkontza harremanean eragingo du. Bertilek Ruthekin ezkondu aurretik Viola (Birgit Tengroth) izeneko emakume alargun neurotiko bat maite izan zuen, ondorioz honek ere beste emakumeekiko harremanetan zalantzatia bilakatu du. Gainera, ezkontza zoritxarrekoa da, Ruthek gehiegi edan eta umore aldaketa handiak baititu.
Ruth eta Bertilek Italian oporraldian igaro ondoren Suediara burutzen ari diren itzulerako tren bidaian zehar, Alemanian daudela, gerraren izugarriekin aurrez aurre topo egingo dute. Bikotekideak bidaian zehar elkar berradiskidetu beharko dira, honela bizimodu berri eta ezberdin bati ekiteko konponbidea lortze aldera.
Paraleloki, Violaren istorioa ere azaltzen da, eskrupulurik gabeko psikiatra sadiko batekin (Hasse Ekman) eta joera lesbikoak dituen Valborg neska-lagunarekin (Mimi Nelson) harreman etsigarrien ondorioz, bere buruaz beste egiten amaituko du.
Kontakizunaren amaieran, amets batek askapen literarioa gauzatzen du. Bertilek bere irudimenean emaztea eztabaida baten ondoren hiltzen duenez, maila inkontziente batean, bere maitasun ezatik ihes egiteko modua dela ulertuko du, eta maitasun eza hori betetzeko modu bakarra bera eta Ruth emaztea elkar ulertzen saiatu eta borondate onez maitatzea.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Eva Henning: Rut
- Birger Malmsten: Bertil
- Birgit Tengroth: Viola
- Hasse Ekman: Rosengren doktorea
- Mimi Nelson: Valborg
- Bengt Eklund: Raoul
- Gaby Stenberg: Astrid
- Naima Wifstrand: Henriksson andereinoa
- Verner Arpe: Alemaniar tren pika
- Calle Flygare: Apaiza
- Sven-Eric Gamble: Kristalaria
- Helge Hagerman: Apaiza
- Else-Merete Heiberg: Norvegiar anderea
- Estrid Hesse: Gaixoa
- Gunnar Nielsen: Medikuaren laguntzailea
- Sif Ruud: Alarguna
- Monica Weinzierl: Treneko neska
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Törst filmaren eszena ikusgai. Youtube.com (Suedieraz) (Ingelesez)
- Törst filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- 1950eko filmak
- Ingmar Bergmanek zuzendutako filmak
- Herbert Greveniusek idatzitako filmak
- Eva Henningek antzeztutako filmak
- Birger Malmstenek antzeztutako filmak
- Hasse Ekmanek antzeztutako filmak
- Gunnar Nielsenek antzeztutako filmak
- Naima Wifstrandek antzeztutako filmak
- Mimi Nelsonek antzeztutako filmak
- Bengt Eklundek antzeztutako filmak
- Gaby Stenbergek antzeztutako filmak
- Sven-Eric Gamblek antzeztutako filmak
- Sif Ruudek antzeztutako filmak
- Ingmar Bergmanek antzeztutako filmak
- Suediako film dramatikoak
- Ezkontzei buruzko filmak
- Dantzari buruzko filmak
- Suedierazko filmak
- Suedian girotutako filmak
- Zuri-beltzeko filmak