Nattvardsgästerna
Nattvardsgästerna | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1963 |
Izenburua | Nattvardsgästerna |
Jatorrizko hizkuntza | suediera |
Jatorrizko herrialdea | Suedia |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa |
Iraupena | 81 minutu |
Kolorea | zuri-beltzekoa |
Telesaila | Metaphysical Trilogy (en) ![]() |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Ingmar Bergman |
Gidoigilea(k) | Ingmar Bergman |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Allan Ekelund (en) ![]() |
Edizioa | Ulla Ryghe (en) ![]() |
Argazki-zuzendaria | Sven Nykvist |
Jantzi-diseinatzailea | Max Goldstein (en) ![]() |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Suedia |
Argumentu nagusia | fedea, Zalantza, Jaungoiko kristaua, komunikazioa, communication failure (en) ![]() ![]() ![]() |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Nattvardsgästerna (euskaraz Jaurnatzaileak, ingelesez Winter Light izenburua jaso zuen, Neguko Argia) 1963ko Ingmar Bergman suediar zinema zuzendari eta gidoigileak zuzendu eta idatzitako drama film bat da. Ingrid Thulin, Gunnar Björnstrand, Max von Sydow eta Gunnel Lindblom aktoreek antzeztu zuten.
Film honetan Suediako baserri giroko herrixka bateko apaiz protestante batek duen krisi existentzialistan eta bere kristautasunean sakontzen da.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Thomas artzain protestanteak (Gunnar Björnstrand) kasik hutsik dagoen eliz batean elizkizunak ospatu ohi ditu, krisi espiritual sakona jasan eta jada bere bizitzari zentzurik hartzen ez dion gizon bakartia da. Märta (Ingrid Thulin) irakasleari dion maitasuna bera ere pisu jasangaitza bilakatu zaio. Bere aholku eske etorri den baserritar senar-emazte bikote bati (Max von Sydow eta Gunnel Lindblom) inongo laguntzarik emateko gai ez denean bere egoera oraindik eta gehiago txartuko da. Handik gutxira, harekin egon zen baserritar bikoteko senarrak bere buruaz beste egitean, Thomas hondamendian amiltzeko zorian egongo da, eta jada ezerk ezin izango du bere barne hutsunea asebete.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Gunnar Björnstrand – Tomas Ericsson, artzain protestantea
- Ingrid Thulin – Märta Lundberg, eskolako irakaslea
- Gunnel Lindblom – Karin Persson
- Max von Sydow – Jonas Persson
- Allan Edwall – Algot Frövik, sakristaua
- Kolbjörn Knudsen – Knut Aronsson, zaindaria
- Olof Thunberg – Fredrik Blom, organista
- Elsa Ebbesen – Magdalena Ledfors, alarguna
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1963ko filmak
- Ingmar Bergmanek zuzendutako filmak
- Ingmar Bergmanek idatzitako filmak
- Ingrid Thulinek antzeztutako filmak
- Gunnar Björnstrandek antzeztutako filmak
- Max von Sydowek antzeztutako filmak
- Allan Edwallek antzeztutako filmak
- Olof Thunbergek antzeztutako filmak
- Suediako filmak
- Drama filmak
- Erlijio filmak
- Suedian girotutako filmak
- Zuri-beltzeko filmak