Sue Gardner
Sue Gardner | |||||
---|---|---|---|---|---|
![]() (2007) | |||||
2007ko abenduaren 1a - 2014ko maiatzaren 31 - Lila Tretikov →
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Bridgetown, 1967ko maiatzaren 11 (57 urte) | ||||
Herrialdea | ![]() | ||||
Bizilekua | San Frantzisko | ||||
Lehen hizkuntza | ingelesa | ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Toronto Metropolitan University (en) ![]() | ||||
Hizkuntzak | ingelesa | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | kazetaria, idazlea, enpresaburua eta managerra | ||||
Enplegatzailea(k) | The Tor Project, Inc Canadian Broadcasting Corporation Wikimedia Fundazioa (2007ko ekaina - 2014ko maiatzaren 31) | ||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||
suegardner.org | |||||
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Sue Gardner (Bridgetown, Barbados, 1967) kazetaria eta enpresaburua da. Kanadako kazetaria eta San Frantziskoko Wikimedia Fundazioko zuzendari exekutibo ohia da. Aurretik Canadian Broadcasting Corporation ( CBC ) webguneko zuzendaria izan zen.[1][2]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sue Gardner Barbadosen jaio zen. Kanadan hazi zen, eta kanadar herritartasuna du.
Lan ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Fundazioko zuzendari nagusia izan zen 2007tik 2014ra. Hori baino lehenago, Kanadako CBC hedabide publikoen taldeko Internet saileko zuzendaria izan zen. Wikimedian berak bultzaturiko ekimenen artean, egoitza Floridatik San Frantziskora aldatu eta diru-bilketarako sail berezi bat eratzea daude.
2009ko urrian, Gardner Huffington Post lineako egunkariak "urteko hamar komunikabide-jokoen aldaketa" gisa izendatu zuen Wikimedian egindako lanaren bidez hedabide berrietan izan zuen eraginarengatik.
2013ko martxoan, Wikimedia Fundazioaren barruan zuen kargua utziko zuela iragarri zuen bere ordezko norbait aurkitzen zenean. [3] Azkenik 2014an Lila Tretikovek ordezkatu zuen.
Wikipedian emakumeen presentzia eskasagoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2013an Wikipedian emakumeen presentzia eskasagoaren inguruan ikertu zuen eta arrazoi hauek proposatu zituen: editatzeko interfazearen ez atsegintasuna, denbora eskasia, autokonfiantza falta, istilu eta eztabaidetan murgiltzeko gogorik eza, haien ekarpenen egokitasuna zalantzan jarriko zelako beldurra, giroan antzematen zuten misoginia eta kultura sexista, genero gramatikala zuten hainbat hizkuntzetan hizkuntza inklusiboa ezin erabili izatea, harreman sozialak eratzeko aukera errazik ez izatea.[4][5]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) «Sue Gardner es asesora de Wikimedia Foundation. BCC Conferenciantes» BCC Speakers (Noiz kontsultatua: 2025-02-25).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Sue Gardner» es.Alegsaonline.com 2021-12-20 (Noiz kontsultatua: 2025-02-25).
- ↑ «Please read: an announcement from Wikimedia Foundation ED Sue Gardner» Wikimedia Blog 27 de març del 2013.
- ↑ «Zergatik ez dago Wikipedian emakume editore gehiago? | Azkue Fundazioaren Egunkaria» Azkue Fundazioaren Egunkaria 2017-06-09 (Noiz kontsultatua: 2018-03-05).
- ↑ Euskadi-Innova, SPRI-taldea. 70 hirik baino gehiagok bat egin dute Wikipedian emakumeen parte-hartzea sustatzeko maratoiarekin.. .