Simón Berasaluze Aginagalde
Itxura
Simón Berasaluze Aginagalde | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Deba, 1912ko apirilaren 25a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Donostia, 1993ko martxoaren 11 (80 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | artista |
Simón Berasaluze Aginagalde (Deba, Gipuzkoa, 1912ko apirilaren 25a - Donostia, Gipuzkoa, 1993ko martxoaren 11) beira-egile gipuzkoarra izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1931. urtean, Madrilen ekin zion beira-langintzari. Sevillako katedraleko beirak egin zituen. Ondoren, Parisa jo zuen, eta Maumejean etxean lan egin zuen, 12 urtez.
1952. urteaz geroztik, New Yorken bizi izan zen. Haren lanik garrantzitsuenak Princenton (New York) hiriko Saint Peter elizako beirak eta New York, Boston, Filadelfia eta Cleveland estatuetako hainbat elizatakoak dira. 1980an Euskal Herrira itzuli zen, familkiarekin.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.