Edukira joan

Sidi 'h' Bibi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sidi 'h' Bibi
Salim Halaliren kanta
Egilea(k)Salim Halali
Argitaratze-data1976
IzenburuaSidi 'h' Bibi
Jatorrizko herrialdeaAljeria
Ezaugarriak
Genero artistikoachaabi (en) Itzuli
Hizkuntzaarabiera
HitzakSalim Halali

Sidi 'h' Bibi (euskaraz: «laztana») Salim Halali aljeriar abeslariaren kanta da.[1] 1976an Les nuits du Maghreb diskorako sortua, herrikoi bilakatu zen.[2] Mano Negra paristar taldeak nazioartean ospetsu bilakatu zuen: Puta's Fever bere bigarren albumean atera zuen, Philippe Teboul perkusio-jotzaileak arabieraz kantatua. Atera zutenean, kantua ez zen irratian agertzen arabieraz kantatzen delako eta Golkoko gerra martxan zegoelako.[3]

Lehakat Sfatayimek Israelen ere argitaratu zuen, "ללה ימללי – חביבי דיאלי Lalla Yemlally Chabibi Dialli" izenarekin,[4] eta urtero Mimouna ospatzeko erabiltzen dute.

1990ean Renaud kantariak Diversion de Virgin bilduman argitaratu zuen. 1995ean Les Introuvables bilduman ere sartu zuen.[5]

2001ean Flor del Fango taldeak kantatu zuen, Mano Negra Illegal Mano Negraren omenezko diskoan.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]