Mala Vida
Mala Vida | |
---|---|
Mano Negraren kanta eta singlea | |
Egilea(k) | Mano Negra |
Argitaratze-data | 1988 |
Jatorrizko herrialdea | Frantzia |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | French rock (en) |
Diskoetxea | Boucherie Productions (en) |
Deskribapena | |
Honen parte da | Patchanka |
Hitzak | Manu Chao |
Hitzak | MetroLyrics |
Bideoa | YouTube |
Mala Vida Mano Negra paristar rock taldearen bigarren singlea da,[1] 1988ko Patchanka estreinako diskoan agertu zena. Manu Chao abeslari nagusiak idatzia, 1984an jada demo zinta batean ere agertu zen, Mano Negraren aurrekaria zen Hot Pants taldekoa. "Mala Vida" taldearen lehen kantu arrakastatsua izan zen,[2] eta taldearen zuzeneko ikuskizunetan derrigorrezko bihurtu zen.[3] Abestia Manu Chaok ere interpretatu zuen bakarlari gisa: 2002ko Radio Bemba Sound System diskorako zuzeneko emanaldi bat grabatu zen. Boucherie Productionsek, Patchanka albuma argitaratu zuenak, abestirako bideoklip bat finantzatu zuen, Frantziako irrati nazionaletan eta telebista kateetan aireratu zutena.[4] Mano Negrak "Mala Vida" atera zuenean lortu zuen arrakastak Virgin France diskoetxearekin kontratu bat lortu zion.[1]
Coverrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Yuri Buenaventura, 2001ean Mano Negra Illegal bildumarako
- Café Tacuba, 2005ean Un Viaje bere zuzeneko albumerako
- Gogol Bordello, 2005ean East Infection EPrako
- Nouvelle Vague, Olivia Ruiz abeslaria izanda, 2010ean Couleurs Sur Paris albumerako
- Элизиум (Elisium), 2014an Cover Day albumerako
- Janez Detd. belgikar pop-punk taldea
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b (Ingelesez) Gebesmair, Andreas. (2002). Steingress, Gerhard ed. Songs of the Minotaur: Hybridity and Popular Music in the Era of Globalization. Münster, 15 or. ISBN 3825863638. OCLC .51169913.
- ↑ (Ingelesez) Data, Juan. (2010-12-13). «Video: Nouvelle Vague covers Manu Chao at airport» Remezcla (Mosaico Media).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ (Ingelesez) Nickson, Chris. «Patchanka - Mano Negra» AllMusic.
- ↑ (Ingelesez) Lebrun, Barbara. (2009). Protest Music in France: Production, Identity and Audiences. Farnham: Ashgate Publishing, 31 or. ISBN 978-0754694649. OCLC .432995828.