Edukira joan

Ruth Matilda Anderson

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ruth Matilda Anderson
Bizitza
Jaiotzaezezaguna, 1893ko irailaren 8a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaNew York1983ko maiatzaren 20a (89 urte)
Jarduerak
Jarduerakargazkilaria eta idazlea

Ruth Mathilda Anderson (Cottonwood State Farm, Nebraska, 1893ko irailaren 8a - New York, 1983) argazkilari estatubatuarra izan zen.

Argazki munduan Alfred Theodore Anderson aitaren eskutik hasi zen. Novegiar jatorriko gizona zen aita eta argazki estudio bat zeukan Kearney-n paisaian eta erretratuan espezializatua.

Nebraskako Estatu Unibertsitatean (Lincoln) ikasi zuen urtebetez eta gero Magisteritza ikasi zuen Nebraskako Irakasle Estatu Eskolan (1915ean graduatu zen). Sei hilabetez Nebraskako unibertistateko ikastetak hasi zituen berriro, baina New Yorkera joan zen eta 1919an Clarence H. White-n Argazkilaritza Eskolan diplomatu zen.

1921ean dekoratzaile lanean ari zela, Hispanic Society of America-k kontratatu zuen, Clarence White berak gomendatuta. Han erakundeko Acher Milton Huntington zuzendariaren gainbegiratzepean egon zen, haren argazkilari eta ikertzaile teknika hobetuz. Museoko argazkilari moduan hasi zen lanean eta 1922an argazki kontserbadorea izendatu zuten.

1920ko hamarkadan, bost bidaia egin zituen Espainiara: 1923ko martxoaren 17tik uztailaren 3ra Espainia guztitik; Galizia eta Asturiastik 1924ko uztailaren 29tik 1925eko abuztuaren 28ra; Galizia eta Leondik 1925eko azaroaren 14tik 1926ko maiatzaren 31ra; Estremadura eta Gaztelatik 1927ko abenduaren 29tik 1928ko apirilaren 28ra; eta Gaztela, Leon eta Andaluziatik 1929ko urriaren 5etik 1930ko azaroaren 17ra.

Azken bidaia horren ostean, espainiar jantzi tradizionalen ikerketa egiten hasi zen, eta zenbait liburu eta artikulu argitaratu zituen. Azken bidaia bat egin zuen 1948 eta 1949an gai horretan argazkiak ateraaz. 1954an Hispanic Society-ko jantzien kontserbadore izendatu zuten, erretiroa hartu zuten arte.

Galizian egonaldia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Galiziara egin zuen lehen bidaian 5.000 argazki inguru atera zituen. Oraindik positibatu gabe daude asko. Gainera, beste 2.800 argazki erosi zizkien argazkilari galiziarrei.

Bigarren bidaian 2.800 argazki inguru atera zituen.

Argazki gehienak landa munduaz dira eta eskulan tradizionalez.[1] Bere aitak lagunduta egin zuen bidaia eta hark egunkari bat idatzi zuen. Alokairuko Ford batean bidaiatu zuten, txofer frantses batekin. Ostatua hartzen zuten ostatuetan gela iluna inprobisatzen zuten, argazki batzuk errebelatzeko. Haren A Coruñan egindako egonaldian gaztelania ikasi zuen eta interesatu zen Galiziaren historiarekin (Manuel Murguía-ren lana irakurri zuen) eta literatura galegoarekin (Rosalía De Castro irakurri zuen).[2]

Lana

  • Gallegan Provinces of Spain: Pontevedra and La Coruña. New York, The Hispanic Society of America (1939).
  • Spanish Costume: Extremadura. New York, The Hispanic Society of America (1951).
  • Costumes Painted by Sorolla in his Provinces of Spain. New York, The Hispanic Society of America (1957).
  • Fotografías de Galicia 1924-1926. A Coruña, Centro Galego de Artes da Imaxe - The Hispanic Society of America (1998).
  • Salamanca, 1928-1930. Fotografías de Ruth M. Anderson. Salamanca, Diputación de Salamanca. Textos de Patrick Lenaghan (2002).
  • Espinosa Fernandez, Noemi (2011). La fotografia en los fondos fotograficos de la Hispanic Society of America: Ruth Matilda Anderson. Universidad de Castilla La Mancha.
  • Lenaghan , P. (2004): En tierras de Extremadura: las fotos de Ruth Matilda Anderson para la Hispanic Society. New York e Badajoz, The Hispanic Society of America e Museo Extremeño e Iberoamericano de Arte Contemporánea.
  • Ortiz García, C. (2007): "Raíces hispánicas y culturas americanas. Folkloristas de Norteamérica en el Centro de Estudios Históricos", en Revista de Indias vol. LXVII, núm. 239, págs. 125-162.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. A viaxe de Ruth Matilda a Galicia, en 30 fotos. .
  2. Hallazgo de lo ignorado «Fotografías de Asturias de Ruth M. Anderson para The Hispanic Society of America. 1925».

Kanpo loturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]