Robert Stout
Robert Stout (Lerwick, 1844ko irailaren 28a - Wellington, 1930eko uztailaren 19a) zeelandaberritar politikaria izan zen. Zeelanda Berriko lehen ministroa izan zen 1884ko abuztuan eta 1880ko irailetik 1887ko urrira.
Shetland Uharteetan jaio zen eta irakasle eta lur-neurtzaile izateko ikasi zuen. 1863an Dunedinera emigratu zuen Zeelanda Berrian. Politikaz interesatu zen eta lur-neurtzaile eta irakasle aritu zen abokatutzan aritu eta Otagoko Unibertsitatean ekonomia politikoa ikasi aurretik.
Bere ibilbide politikoa Otagoko Kontseilu Probintzialean hasi zen eta 1875ean Zeelanda Berriko Parlamentuko kide hautatu zuten. 1878an, George Greyren gobernuan sartu zen, legedia gainbegiratzeaz arduratzen zena. Lurraren jabetza estatalaren eta nekazariei aldi baterako lagatzearen aldekoa izan zen. 1879an gobernutik eta parlamentutik dimititu zuen.
1884an diputatu aukeratu zuten eta abuztuan zentsura-mozio bat aurkeztu zuen Harry Atkinson lehen ministroaren aurka. Souteko gobernuak hilabete baino gutxiago iraun zuen, baina irailean boterera itzultzea lortu zuen. Zerbitzu zibilaren erreforma eta bigarren hezkuntzako eskolen kopuruaren igoera lortu zituen, baina ezin izan zuen krisi ekonomikoa gainditu eta 1887an hauteskundeak galdu zituen.
Alderdi Liberaleko kide izan zen eta kausa aurrerakoiak defendatu zituen, hala nola emakumeen sufragioa. 1899tik 1926ra, Zeelanda Berriko. Auzitegi Goreneko presidentea izan zen, eta delitugileen errehabilitazioa defendatu zuen.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- The Rise and Progress of New Zealand historical sketch in Musings in Maoriland by Arthur T. Keirle 1890. Digitised by the New Zealand Electronic Text Centre
- Our Railway Gauge in The New Zealand Railways Magazine, Volume 3, Issue 2 (1 June 1928). Digitised by the New Zealand Electronic Text Centre
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]