Edukira joan

Pärnu

Koordenatuak: 58°23′04″N 24°29′56″E / 58.384444444444°N 24.498888888889°E / 58.384444444444; 24.498888888889
Wikipedia, Entziklopedia askea
Pärnu
Pärnu
city (en) Itzuli
Administrazioa
Herrialdea Estonia
County of Estonia Pärnu konderria
CityPärnu City
Izen ofizialaPärnu
Пернов
Пярну
Jatorrizko izenaPärnu
Geografia
Koordenatuak58°23′04″N 24°29′56″E / 58.384444444444°N 24.498888888889°E / 58.384444444444; 24.498888888889
Map
Azalera33,15 km²
Altuera10 m
Demografia
Biztanleria41.520 (2024ko urtarrilaren 1a)
294 (2023)
Dentsitatea1.252 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1251 (egutegi gregorianoa)
Hiri senidetuakPalanga (en) Itzuli, Jūrmala, Drammen, Odesa eta Murmansk
parnu.ee

Pärnu (ˈpærˑnu ahoskatua; alemanez: Pernau; polonieraz: Parnawa) Estoniako hego-mendebaldean dagoen hiri bat da, Pärnuko badian, kokatua, itsasertzean, eta Rigako Golkoan (Itsaso Baltikoa). Udatiarrentzako hiri erakargarria da hotel, jatetxe eta hondartza handiak baititu. Pärnu ibaiak hiria zeharkatzen du eta hiriak aireportua ere badu.

Perona, (alemaneraz: Alt-Pernau, estonieraz: Vana-Pärnu) Ösel Wiekeko apezpikuak sortu zuen 1251an, baina 1600. urtean hiria suntsitu zen. Hala, Livoniako Ordenak Embeke izeneko beste hiri bat sortu zen (alemaneraz: Neu-Pernau, estonieraz: Uus-Pärnu). Pärnu Hansa Ligako eta Livoniako zati garrantzitsua izan zen izotzik gabeko portua izanda. Indar poloniar eta lituaniarrek hiriaren kontrola hartu zuen 1560-1617 bitartean, eta poloniarrak suediarren aurka borrokatu ziren 1609 inguruan. XVI. mendean Suediak hiria hartu zuen, eta ondoren, Errusiako Inperioaren zati bilakatu zen Pärnu, 1721an, Iparraldeko Gerra Handia eta Nystadeko bakearen ostean.

Iparraldeko Gerra Handiaren denboran, Tartuko Unibertsitatea, Pärnun jarri zuen egoitza nagusia, eta bertan izan zen 1699tik 1710era bitartean. Egun ere, unibertsitateak campusa du Pärnun eta 2004/2005 ikasturtean 1.000 ikasle zituen.

    Datu klimatikoak (Pärnu (bataz bestekoak 1991–2020, muturrekoak 1842–egun))    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 9.0 8.3 18.1 26.2 31.2 32.6 34.1 33.4 28.0 22.4 12.6 10.3 34.1
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) −0.8 −1.0 3.0 10.2 16.7 20.2 23.0 21.8 16.6 9.9 4.3 1.1 10.4
Batez besteko tenperatura (ºC) -3.0 -3.7 -0.5 5.4 11.4 15.4 18.3 17.2 12.5 6.8 2.2 -0.9 6.8
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) −5.5 −6.6 −3.7 1.2 6.1 10.7 13.6 12.8 8.6 3.8 0.0 −3.1 3.2
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) −34.8 −34.3 −28.5 −19.7 −5.3 -0.1 3.4 2.6 −4.7 −10.9 −22.2 −34.5 −34.8
Pilatutako prezipitazioa (mm) 61 49 43 40 39 78 74 84 61 83 73 71 761
Prezipitazio egunak (≥ 1.0 mm) 12 9 10 8 7 9 10 10 11 12 14 14 125
Eguzki orduak 38.8 69.6 148.2 210.1 300.3 293.5 306.4 258.6 172.8 95.5 36.5 24.3 1950.2
Hezetasuna (%) 88 87 81 73 68 73 75 78 82 86 89 89 81
Iturria: Estoniako Meteorologia Agentzia (prezipitazioa 1971–2000)[1][2][3][4][5][6]
1881 1897 1922 1934 1959 1970 1979 1989 2000 2009
12966 12898 18499 20334 22367 50224 54051 53885 46476 44024
Pärnu-ren dronearen bideoa 2022

Udal ordezkaritza udaletxeak eta hiriko gobernu taldeak eratzen dute. Udaletxeko hauteskundeak hiru urterik behin egiten dira. Egungo hiriko gobernu taldea 2005ean eratu zen. 33 zinegotzi daude gaur egun.

Pärnuko alde zaharreko kale bat, gauez.
Pärnuko hondartza bat.

Nazioartean ezaguna da Pärnu turismo eta bainuetxeegatik. Berrogeita hamar herrialdetatik etorritako bezeroez gain, Europako Spa guneen Elkarteko kide da hiria, eta Europar Batasuneko banderak bere lekuak ditu hondartzetan. Turista asko Finlandia, eta Estoniakoak dira. Hala, hoteletako langileek ingeles edota errusiera hitz egiten dute, estoniera eta finlandieraz gain.

1837an, enpresari batzuek taberna bat birreraikitzea erabaki zuten, hondartzatik gertu. Hori dela eta, Pärnu hiriaren ingurua garatzen hasi zen. Eraikin hau izan zen oraingo lohi-bainuetxeen jatorria. Eraikina 1838. urtean ireki zen eta itsasoko ur beroa eskaintzen zuen udan; sauna, berriz, neguan. Egurrezko eraikinak su hartu zuen Lehen Mundu Gerran, eta egungo harrizko Pärnu Mud Baths eraiki zuten 1927an, aurrekoaren toki berdinean. Beranduago, eraikinaren alboko aldeak handitu egin ziren igerilekuak ere eraikitzeko.

Gaur egun, Nerbio-sistema periferikoa, artikulazio bizkar-hezurrarekin lotutako gaixotasunak tratatzen dira Pärnun besteak beste. Era berean, hidroterapia, lokatz terapia, masajeak, laser bidezko terapiak eta elektroterapiak aurkitzen dira.

Pärnu Estoniako turismoaren gune garrantzitsuenetakoa da, eta 1996tik aurrera, Estoniako udako hiriburua ere bada.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Estoniako Meteorologia Agentzia. Climate normals-Temperature. .
  2. Estoniako Meteorologia Agentzia. Climate normals-Precipitation. .
  3. Estoniako Meteorologia Agentzia. Climate normals-Humidity. .
  4. Estoniako Meteorologia Agentzia. Climate normals-Sunshine. .
  5. (Estonieraz) Estoniako Meteorologia Agentzia. Rekordid. .
  6. Estoniako Meteorologia Agentzia. Kliimanormid-Sademed, õhuniiskus. .

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]