Otelo (antzezlana)
Otelo (antzezlana) | |
---|---|
Datuak | |
Idazlea | William Shakespeare |
Argitaratze-data | 1622 |
Generoa | tragedia |
Jatorrizko izenburua | The Tragedy of Othello, The Moor of Venice |
Herrialdea | Ingalaterra |
- Artikulu hau antzezlanari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Otelo».
Otelo, Veneziako mairua (jatorrizko izenburua, ingelesez: The Tragedy of Othello, the Moor of Venice) antzerki-literaturako klasiko bat da, William Shakespearek 1603 inguruan idatzi zuena. Shakespeareren tragediarik handienetako bat da, Macbeth, Lear erregea eta Hamlet-ekin batera. 1604ko azaroaren 1ean eman zen lehenbiziko aldiz, Londresko Whitehall jauregian.[1] Bedita Larrakoetxeak euskaratu zuen 1977an.[2]
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antzezlana Venezian eta Zipren giroturik dago eta Otelo da protagonista, Veneziako Errepublikaren zerbitzura dagoen militar mairua. Iago alferezak buruan sartuko dio Desdemona emaztea desleial zaiola eta, jelosiak itsutua, hil eginen du.[3] Hori dela eta, Otelo arrazoi gabeko jeloskortasunaren ikurra da.[2]
Pertsonaiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Otelo – Mairu noblea, Veneziako armadako jenerala
- Desdemona – Oteloren emaztea; Brabantioren alaba
- Iago – Oteloren konfiantzazko gizona, baina bekaitza eta traidorea
- Cassio – Oteloren kapitainetan leialena
- Emilia – Iagoren emaztea eta Desdemonaren neskamea
- Bianca – Cassioren maitalea
- Brabantio – Veneziako senataria eta Desdemonaren aita
- Roderigo – Veneziar zalduna, lasaikeriazko bizimodua duena; Desdemonaz maitemindurik dago
- Veneziako Dukea
- Gratiano – Brabantioren anaia
- Lodovico – Brabantioren ahaidea eta Desdemonaren lehengusua
- Montano – Oteloren aitzindaria Zipreko gobernuan
- Clown – morroia
- Senatariak
- Marinela
- Ofizialak, jaunak, mezularia, heraldoa, laguntzaileak, musikariak, etab.
Bertsioak musikan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antzazlana musikagileentzako inspirazio iturria izan da. Hona hemen adibide batzuk:
- Otello Gioacchino Rossiniren opera
- Otello Giuseppe Verdiren opera
- Otelo, Op.93, Antonín Dvořák txekiar konpositoreak obertura sinfonikoa konposatu zuen.
Zinemarako bertsioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Otelo antzezlana sarritan eraman izan da pantaila handira. Hauek dira bertsio ezagunenak:
- The Tragedy of Othello: The Moor of Venice (1951). Orson Wellesek zuzenduta, Cannesko Zinemaldian Urrezko Palma irabazi zuen, 1952an.[4]
- Othello (1965). Stuart Burgek zuzenduta, aktore nagusiak hauek ziren: Laurence Olivier, Maggie Smith, Frank Finlay eta Joyce Redman
- Otello (1986). Franco Zeffirelli zuzenduta, aktore nagusiak hauek ziren: Plácido Domingo, Justino Diaz eta Katia Ricciarelli.
- Otelo (1995). Oliver Parkerrek zuz zuzenduta, aktore nagusiak hauek ziren: Kenneth Branagh, Laurence Fishburne eta Irène Jacob.
- Kaliyattam (1997), Malabareraz egina, moldaketa honek argumentua Keralan kokatzen du. Protagonistaren papera Suresh Gopik egin zuen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Richmond, Hugh. Othello: A Brief Production History. shakespearestaging.berkeley.edu (Noiz kontsultatua: 2024-10-2).
- ↑ a b William Shakespeare. ekarriak.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2024-10-2).
- ↑ Shakespeare, William. Othello. en.wikisource.org (Noiz kontsultatua: 2024-10-2).
- ↑ https://www.filmaffinity.com/es/film832078.html
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau literaturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |