Edukira joan

Oligosakarido

Wikipedia, Entziklopedia askea
Estakiosa izeneko oligosakaridoa bi galaktosa molekulaz eta glukosa eta fruktosa banaz osaturik dago.

Oligosakarido (grezieratik oligo, "gutxi" eta sacchar, "azukre") monosakarido gutxiz osaturiko karbono hidratoak dira, zehatzago esanda bi eta hamar monosakaridoren artean dituzten kateak. Monosakaridoen antzera azukretzeko gaitasuna dute eta uretan disolbatzen dira.

Lotura glukosidiko bidez elkartzen dira monosakaridoak beraien artean. Lotura hori monosakarido baten karbono anomerikoan duen hidroxilo taldeak eratzen du, batzutan beste karbono anomeriko baten hidroxiloarekin (adibidez sakarosa) eta gehienetan edozein karbonoren hidroxiloarekin (adibidez maltosa).

Oligosakarido bakoitzak dituen monosakarido kopuruaren arabera sailkatzen dira. Ugarienak, eta biologiaren ikuspegitik garrantzitsuenak, disakaridoak dira.

Sakontzeko, irakurri: «Disakarido»

Bi monosakaridoz osaturiko gluzidoak dira. Hona hemen garrantzitsuenak:

  • maltosa eta isomaltosa: bi α-D-glukosa elkartzen dira.
  • zelobiosa: bi β-D-glukosa elkartzen dira.
  • laktosa: α-D-galaktosa eta α-D-glukosa elkartzen dira.
  • sakarosa: α-D-glukosa eta β-D-fruktosa elkartzen dira.
  • kitobiosa: bi N-azetilglukosamina elkartzen dira.

Trisakaridoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Trisakarido»
  • Maltotriosa: hiru α-D-glukosa elkartzen dira.
  • Melezitosa: bi α-D-glukosa eta β-D-fruktosa bat elkartzen dira.
  • Rafinosa: α-D-galaktosa, α-D-glukosa eta β-D-fruktosa bat elkartzen dira.

Tetrasakaridoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • estakiosa: bi α-D-galaktosa, α-D-glukosa bat eta β-D-fruktosa bat elkartzen dira.

Polisakaridoen hidrolisazioz lortzen diren monosakarido kateak dira, adibidez Destrina, Ziklodestrina eta Fruktooligosakaridoak

Garrantzia biologikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Disakarido batzuk aske egon daitezkeen arren (adibidez sakarosa eta laktosa), oligosakarido gehienek makromolekulak eratzen dituzte eta hauek hidrolizatzerakoan baino ez dira agertzen. Erreserba funtziodun polisakaridoak (almidoia, glukogenoa...) egitura funtziodunak (zelulosa, kitina...) edo zelula mintzeko glukolipido eta glikoproteinak eratzen dituzte.


Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]