Ofelia (satelitea)
Aurkikuntza | |
---|---|
Aurkitzailea | Richard J. Terrile / Voyager 2 |
Data | 1986ko urtarrilaren 20an |
Kategoria | moon of Uranus (en) eta shepherd moon (en) |
Ezaugarri orbitalak | |
Zeren satelite | Urano |
Ardatzerdi handia | 53.763,39 km |
Eszentrikotasuna | 0,0099 |
Orbita-periodoa | 0,37640039 |
Makurdura orbitala | 0,0099° |
Ezaugarri fisikoak | |
Masa | 5,4 ×1016 |
Dentsitatea | 1,3 ×103 |
Grabitatea azalean | 0,0070 m/s2 |
Albedoa | 0,07 |
Tenperatura | ~89 |
Ofelia, edo Urano VII, Urano planetaren satelite naturaletariko bat da. Ez da nahastu behar (171) Ofelia asteroidearekin.
Ezaugarri fisikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Orbita-ezaugarri nagusiez eta neurriaren zenbatespenaz gainera, ezer gutxi ezagutzen da satelite honi buruz. Voyager 2ren irudietan objektu luzanga gisa ageri da, ardatz nagusia Uranorantz duela.
Ofelia eta Kordelia sateliteek Uranoren epsilon eraztuna egonkortzen dute. Beraz, satelite artzaina da.
Aurkikuntza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Richard J. Terrilek aurkitu zuen 1986an, Voyager 2k urte bereko urtarrilaren 20an egindako argazkiak aztertzean. Ez zen berriro ikusi, 2003an Hubble teleskopioak berriro aurkitu zuen arte.
Izendapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hasieran, S/1986 U 8 behin-behineko izendapen sistematikoa eman zitzaion, eta, geroago, Ofelia behin betiko izenaz bataiatua izan zen. Satelitearen izena William Shakespeareren Hamlet obrako Ofelia pertsonaiaren izenetik dator.