Edukira joan

Naturaz gaindi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mamu baten argazki ospetsua: Mary Todd Lincoln Abraham Lincoln senarraren mamuarekin. Argazkia William Mumlerek egin zuen.
San Pedro uraren gainean ibili nahian (1766), François Boucherren margolana.
Haragitzea arte hinduistaren arabera irudikatua.
Luzifer, aingeru eroria
Luzifer, deabrua, Gustave Doré-ren grabatu batean.
Sorginak, Hans Baldungen xilografia (1508).

Naturaz gaindiko fenomenoak naturaren lege zientifikoetatik eta arrazoibidetik guztiz at dauden fenomenoen multzoa da,[1] jainkoa, mirariak eta heriotzaren ondorengoa, esaterako. Naturaz gaindiko fenomeno gisa[2] proposatutako fenomenoen ezaugarriak honako hauek dira: anomalia, berezitasuna, kontrolik eza eta errepikaezintasuna. Naturaz gaindiko sinesmenen jarraitzaileek diote gertaera horiek mundu naturaleko gertakariak bezainbeste existitzen direla. Aurkariek askotan naturaz gaindikotzat hartzen diren fenomenoentzako azalpen naturalak eta zientifikoak daudela argudiatzen dute.

Naturaz gaindikoa folklorean eta erlijio-testuinguruetan agertzen da sarritan,[3] baina baita beste testuinguru batzuetan ere ager daiteke azalpen gisa, hala nola sineskerietan edo sinesmen paranormaletan.[4] Terminoa entitate ez-fisikoei egozten zaie, hala nola aingeruei, deabruei, jainkoei eta espirituei. Era berean, izaki horiek gehitutako edo emandako trebetasun erreklamatuak biltzen ditu, magia, telekinesia, lebitazioa, prekognizioa eta zentzumenez kanpoko pertzepzioetan.

Naturaz gaindiko versus paranormal

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fenomeno paranormalekin nahastu ohi badira, naturaz gaindiko fenomenoek zientziaren atzerketatik at gertatzen dira guztiz, behaketa eta saiakuntza posible izaten ez direlako (adibidez, mirariak aldi bakar batez gertatzen baitira); bestalde, fenomeno paranormalak bereziki gizakiaren zentzumenez kanpoko hautematearekin eta bestelako aparteko ahalmenekin lotu eta parapsikologiaren bitartez azter daitezke, metodo zientifikoak erabiliz.

Naturaz gaindiko fenomenoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Naturaz gaindikotzat, beren izaeragatik zientifikoki azaldu ezin diren fenomeno errealak diruditenak edo uste direnak definitzeko joera dago. Hauek dira naturaz gaindiko fenomenoekin lotzen diren fenomeno edo sinesmen batzuk:

Naturaz gaindiko kontzeptuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Aingeru: Jainkoak gizakiengana bidaltzen dituen mezulariak dira, gizakien salbazioaren obran Jainkoaren zerbitzariak dira. Beraien izateari buruz dagokionez, aingeruak izaki guztiz izpiritualak dira, gorputzik gabeak, ikusezinak eta hilezkorrak. Izaki pertsonalak dira, hau da, pentsatu eta maitatu egiten dute. Jainkoa aurrez aurre ikusten dute. Funtzioak eta zehaztapenak kultura bakoitzaren arabera aldatzen dira.
  • Azpimundua: Azpimundua hildakoen naturaz gaindiko mundua da, tradizio eta mito erlijioso desberdinetan, bizien munduaren azpian kokatua[5]. Azpimundu kontzeptua ia zibilizazio guztietan dago, eta "gizateria bera bezain zaharra izan daiteke".[6] Azpimunduaren mitoen ezaugarri komunak dira pertsona bizien kontuak, azpimunduari bidaiatzen dutenak, askotan asmo heroikoren batekin.
  • Deabruak: Deabruak edo demonioak naturaz gaindiko espirituak dira, gaizkiaren adierazle ohikoan. Deabruak anitzak izan ohi dira erlijio gehienetan, baina erlijio monoteistetan gaizkia pertsonifikatzen duen deabruzko irudi bakar bat ohikoa da, eta kristautasunaren kasuan, Deabrua esaten zaio. Dena dela, Deabru nagusi hori eta deabru banakakoak bateragarriak izan dira sinesmen kristauetan.
  • Errebelazio: Erlijioan eta teologian, errebelazioa, halaber goi-agerkundea edo agerkundea, jakintza bat jainkotasun edo naturaz gaindiko izatetik jasotzeari eta jakintza horri berari deritzo. Erlijio anitzetako testu sakratuak eta profeziak errebelazioz jasoak direla sinesten da.
  • Espiritu edo Izpiritu: Naturaz gaindiko izaki bat da, kontzientzia duena baina gorputz edo bestelako existentzia materialik ez duena. Munduko kultura, mitologia eta sinesmen erlijioso askotan agertzen den terminoa da. Maiz, arima eta mamuak izendatzeko ere erabili den terminoa da.[7]
  • Iragarpena: Aurreikuspen bat edota iragarpena, gertaera zalantzagarri bati buruzko adierazpen bat da. Maiz, baina ez beti, esperientzian edo jakitean oinarritzen da. Ez dago hitzarmen unibertsal bat bi terminoren arteko desberdintasun zehatzari buruz; egile desberdinek eta diziplinek konnotazio desberdinak egozten diote termino bakoitzari. Nahiz eta etorkizunari buruzko informazio zehatza ezin bermatu kasu askotan, iragarpena erabilgarria izan daiteke planak egiterako orduan hainbat faktore kontuan izateko.
  • Karma: Ekintza, lana edo egite bat da. Luzapenez arrazoiak eta efektuak lotzen dituen printzipio ispiritualari esateko erabiltzen da, norbanako baten ekintzak eta norbanako horrengan etorkizunean ekintza horrek izango duen eraginaren influentzia lotzen ditu. Asmo onak edo ekintza onek karma ona eragiten dute, etorkizuneko poztasuna, asmo edo ekintza txarrek karma txarra edo etorkizuenko sufrimendua eragiten duten bitartean.
  • Kristau teologia: Teologia katolikoan, naturaz gaindiko ordenan, honela definitzen da New Advent korrontean: "Jainkoak dohainik sortu eta ekoitzitako unibertsoaren botereak gainditzen dituzten efektuen multzoa, bere esfera natiboaren gainetik izaki arrazionala Jainko bat Bizitza eta patua bezala sortzeko asmoz".[8] Hiztegi katoliko modernoak honela definitzen du: "zeruko destinoaren eta helmuga horretara iristeko jainkoz ezarritako bitarteko guztien batura, giza izaeraren ahalmen eta ahalmen hutsak gainditzen dituena".[9]
  • Haragitze: Haragitzea edo haragiztatzea hiltzean gizabanakoen esentzia (adimen, arima, konorte edo energia) beste gorputzetara pasako den sinesmena da. Haragitzea dakarten sinesmen gehienetan, gizaki baten arima hilezkorra da, eta ez da sakabanatzen gorputz fisikoa hil ondoren. Hiltzean, arima haur jaioberri edo animalia bihurtzen da hilezkortasunarekin jarraitzeko. Transmigrazio hitzak, hil ondoren, arima bat gorputz batetik bestera igarotzea esan nahi du.[10]
  • Jainkotasun: Jainkoak naturaz gaindiko izakiak dira, maiz pertsonifikatuak, gizakiek ez dituzten ahalmenekin eta gizakien kontzientzia uki dezaketenak, jainkotasunarekin harreman erlijioso batera bultzatzeko moduan.[11]Izaera sakratua dute, bada. Mitologiako pertsonaia asko jainko dira, munduaren sortzaileak kasu askotan, baita gizakiak bere kulturan azal ezin ditzakeen beste hainbat fenomenoren eragile ere. Erlijio monoteistetan jainko bakarra dago, hala nola kristautasunean, judaismoan eta islamean. Erlijio politeistetan berriz, ugari dira, maila desberdinetakoak izan daitezkeen arren. Erlijio henoteistek jainko goren bat onartzen dute, beste jainko batzuk ukatu gabe, horiek jainkozko printzipio beraren alderditzat hartuz. Erlijio ez-teistek betiereko jainko sortzaile goren oro ukatzen dute; hala ere, bizi, hil eta beste edozein izaki bezala birsor daitezkeen jainkoen panteoia onar dezakete.
  • Magia: Magia deitzen zaie gaur egun ezagutzen diren naturaren legeen aurka doazen praktika, arte edota izaki guztiei[12]. Magia magi hitzetik dator. Magiak Babilonia zaharrean zeuden pertsona erlijiosoak ziren.
  • Mirari: Miraria edo mirakulua ustez Jainkoaren edo izate jainkotiar edo mitologiko baten esku hartzeaz izandako gertakari harrigarria da, maiz profeta, santu edo beste bitartekari baten bitartez burutzen dena. Askotan, mirari deitzen den gertaera ezin da azaldu indarrean dauden ezagutza eta zientzia erabiliz; ustezko azalezintasun horrek, hain zuzen, ematen dio gertaerari mirari izaera.
  • Profezia: Orokorrean, etorkizunari buruzko iragarpenezko baieztapen bat da, naturaz gaindiko ahalmen baten bitartez. Badago diferentzia bat profezia eta iragarpenaren artean: iragarpena, prozesu logiko baten araberako teoria bat indartzeko erabiltzen den baieztapen bat da; profezia, berriz, aurresandako emaitzaren aurreikuspenean arrazonamenduarekin lotuta ez dagoen bitartean, eta inspirazioak jatorri jainkotiarra du. Profezia ez da kultura bakar batera mugatzen. Munduan ezagunak diren antzinako gizarte guztien jabetza komuna da, batzuk besteak baino gehiago.
  • Sorginkeria: Sorginekin zerikusia duten sineskeria, ezagutza praktiko eta jarduerak dira. Sorginak nagusiki emakumeekin lotzen diren bitartean, gizonezkoak nagusiki aztiekin lotzen dira, eta beren parekidea aztikeria litzateke. Antzinarotik sorginkeriari buruzko sinismenak kultur eta herrialde askotan jazo izan dira. Mendebalde kristauan, sorginkeria maiz Deabruaren kultuarekin lotzen da, bereziki Aro Modernoan, eta Europa eta Ingalaterra Berrian piztutako sorgin-ehizari esker.
  • Zerua: Zerua, batzuetan loria eta aintza ere deitua, erlijio eta filosofia askok deskribatzen duten egoera edo toki berezia da, bizitza honetatik kanpokoa. Lekurik santuena dela uste dute, baldintza jakin batzuk betetzen dituztenak (egintza onak, fedea, errukia...) sar daitezke bertan. Kristauentzat, adibidez, bizitza honen ondoren daukaten helburua da, beti ere Kristo beraien salbatzailetzat onartu badute.

Eszeptizismoa ezagutza- edo sinesmen-elementu bat edo gehiago zalantzan jartzen dituen edozein jarrera da. Sarritan naturaz gaindikoari, moraltasunari (eszeptizismo morala), erlijioari (Jainkoaren existentziari buruzko eszeptizismoa) edo ezagutzari (ezagutza edo ziurtasunaren posibilitateari buruzko eszeptizismoa) lotzen zaio.[13][14]

Naturaz gaindia fikzioan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Naturaz gaindiko gaiak sarritan agertzen dira fantasiarekin lotutako fikzioan, literaturan zein zineman edo jokuetan. Adibideak gisa Harry Potteren inguruko sailak, Supernatural telesaila, The X-Files telesailak eta filmak, A Song of Ice and Fire eleberrien bilduma, Eraztunen Jaunaren liburuak, The Exorscist filmak eta beste asko.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]