Edukira joan

Moskuko antzokiko bahitu-krisia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Moskuko antzokiko bahitu-krisia
Map
Motakasu kriminal
bahituak hartze
Denbora-tarte2002ko urriaren 23a - 2002ko urriaren 26a
Data2002ko urriaren 26a
KokalekuDubrovka Theatre (en) Itzuli
HerrialdeaErrusia
Parte-hartzaileak
Pertsona hilak174
Pertsona zaurituak700
ArmaAK-47
pistola
Moscow hostage crisis chemical agent (en) Itzuli
esku-granada

Moskuko antzokiko bahitu-krisia 2002ko urriaren 23an hasi zen, noiz 40-50 terrorista txetxen armatuk Dubrovka Antzokia hartu zuten. Krisiaren ondorioz, 850 lagun bahitu zituzten eta gutxienez 170 pertsona (horietatik 40 terrorista) hil ziren. Terroristek, Movsar Baraiev buru zutela, Txetxeniako mugimendu separatista-islamistarekiko leialtasuna aldarrikatu[1] eta errusiar indarrak Txetxeniatik erretiratzea eta Bigarren Txetxeniako Gerra amaitzea exijitu zituzten.

Antzokiaren arkitektura zela eta, terroristak suntsitzeko, indar bereziek 30 metroko korridorean zehar borrokatu eta ondo defendatutako eskailera bati eraso behar izan zioten, bahituak atxikitzen zituzten aretora iritsi baino lehen. Terroristek lehergailu kopuru handia zuten, eta kantitate handiena auditoriumaren erdian jarri zuten. Bi egun eta erdian bi bahitu hil ondoren, Segurtasun Zerbitzu Federaleko (FSB) Alfa eta Vega taldeetako spetsnaz operatiboek, Errusiako Barne Ministerioko (MVD) SOBR unitate baten laguntzarekin, eraikinaren aireztapen-sisteman agente kimiko bat sartzea erabaki zuten, eta, horren ondoren, erreskate-operazioa hasi zen.[1]

Terrorista guztiak erail zituzten, spetsnazen artean biktimarik izan gabe; gasaren aurkako erreakzioen ondorioz 130 bahitu inguru, bederatzi atzerritar barne, hil ziren.[2] Setioan hil ziren bahituetako guztiak bi izan ezik, terroristak menderatzeko antzokira sartutako substantzia toxikoagatik hil ziren.[3][4] Gasaren erabilera oso gogor kritikatu zuten, baina AEBetako eta Erresuma Batuko gobernuek uste zuten Errusiako gobernuaren ekintzak justifikagarriak zirela.[5] Moskuko medikuek, gobernuaren partetik gasaren identitatea ezagutarazteari uko egitea kondenatu zuten (ziuraski, alferrikako heriotza asko eragin zituena). Zenbait txostenek bahitu batzuk salbatzeko naloxona antidoto gisa erabili zela esan zuten, eta horrek gasa opiazeoz osatutako konposatu bat zela iradokitzen du (beharbada fentaniloa, karfentaniloa eta/edo erremifentaniloa).[6][7]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]