Max Weber (margolaria)
Max Weber (margolaria) | |
---|---|
(1914) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Bialystok, 1881eko apirilaren 18a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak Polonia |
Bizilekua | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Great Neck, 1961eko urriaren 4a (80 urte) |
Hobiratze lekua | Mount Ararat Cemetery (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Pratt Institute (en) : Margolaritza Académie Matisse (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Irakaslea(k) | Arthur Wesley Dow (mul) |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, eskultorea, idazlea eta marrazkilaria |
Lantokia(k) | Brooklyn Paris eta New York |
Kidetza | Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia |
Mugimendua | espresionismoa kubismoa |
Max Weber (Bialystok, 1881eko apirilaren 18a – Great Neck, New York, 1961eko urriaren 4a) estatubatuar margolaria izan zen.
Polonian jaio zen familia judu batean. Familiak Estatu Batuetara emigratu zuen eta Brooklynera joan zen bizitzera Maxek hamar urte zituenean. Arthur Wesley Dowrekin ikasi zuen artea. 1905ean Europara bidaiatu zuen eta Julian Akademian izena eman zuen. Han ezagutu zituen Henri Rousseau, Henri Matisse eta Pablo Picassoren lanak. 1909an Estatu Batuetara itzuli zen eta kubismoa sartzen lagundu zuen, nahiz eta bere lana gogor kritikatu zuten. Denborarekin errekonozimendua lortu zuen eta 1930ean MoMAk hardn lanaren atzera begirako erakusketa bat antolatu zuen. Olerkigintzan ere aritu zen, eta Poema Kubistak lanaren egilea izan zen. Garai kubistaren ondoren gai judu figuratiboagoetara aldatu zen.
Idazlanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Weber, Max (1914). Cubist Poems (2012, HardPress; ISBN 1407718533)
- Weber, Max (1916). Essays on Art
- Weber, Max (1926) Primitives: Poems and Woodcuts
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Portrait of Abraham Walkowitz, c. 1907
-
Summer, 1909
-
Composition with Four Figures, 1910
-
Standing Figure, 1911
-
Study for Russian Ballet, 1914
-
Avoirdupois, 1915
-
Russian Ballet, 1916
-
The Cellist, 1917
-
Sabbath, 1919
-
The Visit, 1919, Brooklyn Museum