Edukira joan

Errege Martxa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Marcha real» orritik birbideratua)
Errege Martxa
Partitura osoa
Jatorria
Argitaratze-data1761
Ezaugarriak
Hizkuntzagaztelania
TonoaDo maior
Bestelako lanak
MusikagileaManuel de Espinosa de los Monteros (en) Itzuli

Allmusic: mc0002548584 Edit the value on Wikidata

Errege martxa (gaztelaniaz: Marcha Real) Espainiako Erresumako nazio ereserkia da, musikaduna baina letra ofizialik gabekoa.

Europako nazio ereserkien artean zaharrenetarikoa da: lehenengo aipamena Manuel de Espinosak idatzitako Libro de Ordenanza de los toques militares de la Infantería Española liburuan ageri da, 1761ean. Idatzi horrek Errege Martxaren partitura bildu zuen, Marcha Granadera izenburuarekin (egilerik gabekoa).

Hugo Kehrer idazlearen aburuz, Prusiako Federiko II. Handiak konposatu zuen himnoa. Edonola ere, baieztapen horrek ez dauka euskarririk. Beste hainbat adituren iritziz, Errege Martxak antz handia du Karlos V.ak erabilitako doinu militar batzuekin.

Karlos III.a errege zelarik, ohiturak eta herriaren oniritziak ereserki nazional ofizioso bilakatu zuten Martxa Erreala.

1868ko Iraultza Loriatsua gertatu ostean, Prim jeneralak nazio ereserki berria sortzeko txapelketarako deia egin zuen, baina saria eman gabe geratu zen, eta epaimahaiak Errege Martxak nazio ereserki izaten jarraitzea aholkatu zuen.

Bigarren Errepublikak Riegoren ereserkia aukeratu zuen Espainiako nazio ereserkitzat. 1937an, Francisco Franco jeneral matxinatuak bere kontrolpeko eremuan Errege Martxa ereserki ofizialtzat ezarri zuen; eta, Espainiako Gerra Zibila bukatu ostean, Francoren diktadura ezartzearekin, Errege Martxa Espainiako nazio ereserkia izan zen berriro, oraingoan Jose Maria Pemanen letrarekin. Orduz geroztik, Errege Martxa da Espainiako nazio ereserkia. 1978ko Espainiako Konstituzioa onartu eta gutxira, Francisco Grau konpositoreak egungo bertsioa eman zuen.

Errege-martxaren piano partitura.
Errege-martxa.


Hainbat letra izan ditu ereserkiak. Frankismoaren garaikoa hau zen:

Arriba España, alzad los brazos
hijos del pueblo español,
que vuelve a resurgir.

Gloria a la Patria que supo seguir,
sobre el azul del mar, el caminar del sol.

¡Triunfa España! Los yunques y las ruedas
marchan al compás
del himno de la fe.

Juntos con ellos cantemos de pie
la vida nueva y fuerte de trabajo y paz.

Arriba España, alzad la frente
hijos del pueblo español,
que vuelve a resurgir.

Gloria a la Patria que supo seguir,
sobre el azul del mar, el caminar del sol.

2007an polemika sortu zen kirolariek ez zutelako letrarik ereserkiarekin abesteko. Hori dela eta Espainiako Komite Olinpikoak eta SGAEk lehiaketa abiatu zuten hitzak aurkitzeko. 2000 bat proposamen jaso ziren eta 2008ko urtarrilaren 11n jakin zen ematera hauek honako letra aukeratu zutela lehiaketan:

Gaztelaniaz

¡Viva España!
Cantemos todos juntos
con distinta voz
y un solo corazón.

¡Viva España!
Desde los verdes valles
al inmenso mar,
un himno de hermandad.

Ama a la Patria
pues sabe abrazar,
bajo su cielo azul,
pueblos de libertad.

Gloria a los hijos
que a la Historia dan
justicia y grandeza
democracia y paz.

Euskaraz[1]

Gora Espainia!
Denok batera abes dezagun
ahots ezberdinez
bihotz bakarrez

Gora Espainia!
Haran berdeetatik
itsaso zabaleraino
anaitasun ereserkia

Maita ezazu aberria
besarkada ematen dielako
zeru urdinaren pean
herri askeei

Justizia eta handitasuna
demokrazia eta bakea
Historiari ekartzen dioten
seme-alabei loria

Urtarrilaren 21etik aurrera sinadura bilketa bati ekin zioten letra hau ofiziala izan zedin.[2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]