Luis IV.a Beaumontekoa
Luis IV.a Beaumontekoa | |||
---|---|---|---|
1513 - 1530 - Luis V.a Beaumontekoa → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | XV. mendea | ||
Herrialdea | ![]() | ||
Heriotza | 1530 (egutegi gregorianoa) ( urte) | ||
Familia | |||
Aita | Luis III.a Beaumontekoa | ||
Ezkontidea(k) | Brianda Manrique de Lara (en) ![]() | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | aristokrata | ||
Zerbitzu militarra | |||
Parte hartutako gatazkak | Nafarroako konkista |
Luis IV.a Beaumontekoa (XV. mendea - 1530) Leringo kondea eta Nafarroako kondestablea izan zen.[1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aita Luis III.a Beaumontekoa eta ama Leonor Aragoikoa zituen.
1508an aita hil eta, ondareak eta eskubideak konfiskatuta zituela, beaumontarren buruzagi bihurtu zen. Fernando II.a Aragoikoan 1509an Nafarroako errege-erreginei harentzat barkamena eskatu zien. Lortu ez zuenez, Nafarroako errege-erreginek Aragoiko Erresuman zituzten errentak eman zizkion, ondarea berreskuratu arte.
1512an Fernando Katolikoaren alde borrokatu zuen Nafarroako konkistan. Horregatik, bere ondarea itzuli zioten.
1513ko maiatzean Nafarroako kantzelari eta Errege Kontseiluaren presidente bihurtu zen. 1524an Karlos V.ak bere titulua berretsi zuen.
1521ean Noaingo guduan eta Donibane Garaziko setioan parte hartu zuen, Albako dukearen eta espainiarren alde.
Ezkontza eta seme-alabak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1486an Naiarako dukea zen Pedro Manrique Larakoaren alaba zen Brianda Manrique Larakoa ezkondu eta bost seme-alabak izan omen zituzten:
- Luis, oinordekoa
- Piarres
- Joanes
- Luisa (agian sasikumea)
- Maria (agian sasikumea)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz)Leringo kondeen genealogia
Aurrekoa Alfontso Carrillo Peralta |
![]() Nafarroako kondestable Luis IV.a Beaumontekoa 1513-1530 |
Ondorengoa Luis V.a Beaumontekoa |