Edukira joan

Luis II.a Beaumontekoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Luis II.a Beaumontekoa

Nafarroako kondestable

1432 - 1451
Karlos Beaumontekoa - Piarres Peralta eta Ezpeletakoa
1. Leringo konderriako Count of Lerín (en) Itzuli

- Luis III.a Beaumontekoa
Bizitza
Jaiotza1412 (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Nafarroako Erresuma
HeriotzaMadril1462ko maiatzaren 28a (egutegi gregorianoa) (49/50 urte)
Familia
AitaKarlos Beaumontekoa
Ezkontidea(k)Joana Nafarroakoa
Seme-alabak
Jarduerak
Jarduerakaristokrata

Luis II.a Beaumontarra (1412Madril, 1462ko maiatzaren 28a) Nafarroako kondestablea eta Leringo kondea izan zen.

Aita Karlos Beaumontekoa eta ama Ana Courtongoa izan zituen. 1432an aita hil zitzaionean, familiak Nafarroan, Zuberoan eta Lapurdin zituen lurraldeak ez ezik Nafarroako kondestablearen titulua ere jarauntsi zituen. Mauleko gobernadorea eta Gloucesterreko dukearen lotinanta izan zen 1434tik goiti,[1] baina 1449an Henrike IV.a Ingalaterrakoak eskualdea konkistatu eta Zuberoa eta Lapurdin zituen lurraldeak kendu zizkion.

Beaumontarrak zuzendu zituen Karlos Vianako Printzearen alde, Joanes II.a Aragoikoak 1447an Joana Enrikez ezkondu eta Nafarroako Gerra Zibila hasi zenean. Hori zela eta, Joanes II.a Aragoikoak 1450ean bere ondareak konfiskatu zizkion. 1451ko Oibarko guduan preso hartu eta 1460ra arte atxilotua izan zen. Gaztelako Erresuman hil zen itzulia prestatzen ari zela.

Ezkontza eta seme-alabak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1424ko abuztuaren 25ean, Karlos III.a Nafarroakoaren alaba Joanarekin ezkondu zen.[2] Senar-emazte berrientzako erregeak Leringo Konderria sortu zuen.[3] Hamar seme-alaba izan zituzten:

  • Luis, oinordekoa.
  • Karlos
  • Filipe
  • Joanes
  • Joana
  • Ana
  • Gilen
  • Henrike
  • Tibalt, eta
  • Maddalen

Herri kulturan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat adituren arabera, Luis II.a Beaumontekoa litzateke Bereterretxeren Khantorian aipatzen den jaun kondea.[1][4] Baliteke Bereterretxe Beaumontarren etsai ziren Agaramonte leinukoa izatea.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]



Aurrekoa
Karlos Beaumontekoa
Nafarroako banderazaina

Nafarroako kondestable
Luis II.a Beaumontekoa

1432-1451
Ondorengoa
Piarres Peralta