Edukira joan

Leda (satelitea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Leda (satelitea)
Aurkikuntza
AurkitzaileaCharles T. Kowal
Data1974ko irailaren 11[1]
Kategoriamoon of Jupiter (en) Itzuli eta irregular moon (en) Itzuli
Ezaugarri orbitalak
Zeren sateliteJupiter
Ardatzerdi handia11.098.480 km
Eszentrikotasuna0,16[2]
Orbita-periodoa240,92 egun (0,654 u)[2]
Makurdura orbitala27.46° (ekliptikarekiko)
29.01° (Jupiterren ekuadorekiko)[2]
Ezaugarri fisikoak
Erradioa10 km
Masa1,1×1016
Dentsitatea2,6
Grabitatea azalean~0.0073 m/s2
Albedoa0,04
Tenperatura~124 K
Itxurazko magnitudea20,2
Artikulu hau sateliteari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Leda».

Leda (antzinako grezieraz: Λήδα) Jupiterren ilargi irregular txiki bat da, eta honen inguruan mugimendu zuzenean orbitatzen du 239 egunetan. Charles Thomas Kowalek aurkitu zuen Palomar Behatokitik 1974ko irailak 14an hiru gauez behaketa fotografikoak egin ondoren (irailak 11tik 13ra, Leda argazki plaka guztietan agertzen da[1][3]. Jupiter XIII bezala ere ezagutzen da. Ilargi honek Leda izena Castor, Polux, Klitemnestra eta Helena Troiakoaren ama izan zen Espartako erregina bategatik jasotzen du.

1956an Fire Maidens from Outer Space britainiar filma egin zuten, Jupiterren 13. ilargian kokatuta, nahiz eta orduan Leda ezezaguna izatea.

Ezaugarri fisikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leda satelite txikia da (20 km-ko diametroa), eta irregularra. Uste da 0,04ko albedoa duela, Jupiterren beste satelite batzuen antzera, hala nola Himaliaren taldekoena. Izan ere, Himaliaren taldeko satelitea da, hau da, 11.160.000 km eta 12.555.000 km arteko erradioekin eta 25,8° eta 30,7° bitarteko inklinazioekin Jupiter orbitatzen duten bost sateliteen taldekoa.

Leda Himalia taldeko ilargi bat da, Jupiterren inguruan honengandik 11 milioi eta 13 milioi arteko distantziara bataz beste 27,5ºko inklinazioarekin orbitatzen duten bost ilargik osatutako taldea.

Leda izena greziar mitologiako Leda pertsonaian du jatorria; Leda Espartako erregina zen, eta Zeusen maitalea.

Charles Thomas Kowal aurkitzaileak berak proposatuta, 1975 ofizialdu zuen Leda izena Nazioarteko Astronomia Batasunak, Jupiterren beste zortzi sateliteren izenekin batera (Nazioarteko Astronomia Batasunak ofizialki izendatutako lehenengo satelite-multzoa izan zen).

Ez da 38 Leda asteroidearekin nahastu behar.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b Kowal, C. T.; Aksnes, K.; Marsden, B. G.; Roemer, E.. (1974). «Thirteenth satellite of Jupiter» Astronomical Journal 80: 460–464.  doi:10.1086/111766. Bibcode1975AJ.....80..460K..
  2. a b c Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman Jacobson 2000 izeneko erreferentziarako
  3. IAUC 2702: Probable New Satellite of Jupiter 1974 September (discovery)

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]